LABUR.EUS-EN BALDINTZA OROKORRAK

PUNTUEUS Fundazioak (IFKa: G75060178; helbidea: Altzolatarren Dorretxea, Kalebarren Plaza 3, 1., 20870 Elgoibar, Gipuzkoa; EAEko elkarteen erregistroan F-325 zenbakiarekin inskribatua, 3. sek.), labur.eus webgunearen titular gisa (aurrerantzean, PUNTUEUS), honen bidez ezartzen du zer baldintza orokor bete behar diren (aurrerantzean Baldintza Orokorrak) labur.eus webgunea eta bertan aurreikusitako zerbitzuak atzitu eta erabiltzeko.

1. Kontratuan dagoen informazioa eta dokumentazioa. Erabiltzailearen onarpena

Baldintza Orokor hauek www.labur.eus webgunean (aurrerantzean, Webgunea) egongo dira etengabe ikusgai, eta erabiltzaileek aukera izango dute baldintzok gordetzeko eta inprimatzeko. Hala, zerbitzua erabili aurretik jakin ahal izango dute zer ezaugarri dituen eta, oro har, zer baldintzatan eskainiko den.

Era berean, Baldintza Orokor hauek berriro aurkeztuko zaizkio erabiltzaileari Webgunean erabiltzaile gisa erregistratzen denean, espresuki onar ditzan –"Irakurri ditut eta onartzen ditut baldintzak" mezuan klik eginez–. Teknikoki ezinezkoa da erabiltzailea erabiltzaile gisa erregistratzea aurrez ez baditu onartu Baldintza Orokor hauek. Zerbitzua erabiltzean, erabiltzaileak aitortzen du adinez nagusia dela, kontratua sinatzeko behar den ahalmena baduela eta Baldintza hauek irakurri, ulertu eta onartzen dituela.

Baldintza Orokor hauetan edozein aldaketa egiten bada aurrerantzean, Webguneko toki ikusgai batean argitaratuko da, indarraldiaren hasiera-data adierazita.

Webgunea eta han aurreikusitako Zerbitzuak erabiltzeak nahitaez dakar Pribatutasun Politika onartzea, Cookie Politika onartzea eta honako Baldintza Orokor hauek onartzea, eta halaber onestea datu guztiak lege-testu hauetan deskribatutako terminoetan tratatzea.

2. Helburua

PUNTUEUS-ek konpromisoa hartzen du euskararen komunitatearen URLak laburtzeko zerbitzua "labur.eus" webgunearen bidez eskaintzeko (aurrerantzean, Webgunea), Baldintza Orokor hauetan ezarritako termino eta baldintzetan.

3. PUNTUEUS-en eskubideak eta betebeharrak

3.1. Zerbitzuak ematea

Labur.eus zerbitzua doakoa da, eta URL estekak laburtu, moztu eta pertsonalizatzeko aukera ematen du. Euskararen komunitatearekin lotutako webgune edo edukiak zabaltzeko erabili daiteke zerbitzua.

Labur.eus zerbitzuaren erabiltzaile gisa erregistratu nahi dutenek izena, helbide elektronikoa eta pasahitza sartu beharko dituzte erregistratzeko formularioan. Erabiltzaile gisa erregistratzeak aukera ematen du erabiltzaileak laburtutako URLen gordailu bat izateko, bai eta Polr2n oinarritutako tresna garatzeko behar diren pasahitzak eta dokumentazioa izateko ere.

3.2. Zerbitzua etetea

Zerbitzua aldi baterako edo behin betiko etengo da, zerbitzua emateko behar diren baliabide teknikoak hobetu, konpondu edo ordeztea ezinbestekoa denean. Era berean, zerbitzua etengo da erabiltzaileak Baldintza hauetako klausularen bat betetzen ez badu eta, bereziki, erabiltzaileak bidegabeki jokatzen badu eta/edo zerbitzua erabiltzean Baldintza hauetan xedatutakoa hausten badu. Arrazoi horiek direla eta zerbitzua eteten bada, erabiltzaileak ez du izango kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.

3.3. Erantzukizunak

PUNTUEUS-ek ez du inolako erantzukizunik izango Internet sarearen izaera orokorreko arazoen ondoriozko akatsengatik, atzipen-atzerapenengatik, sistemako atzerapenengatik edo beste ezein gorabeherarengatik, ez eta ustekabeko edo ezinbesteko kasuengatik edo aurreikusi ezin den eta horrenbestez enpresaren fede onarekin zerikusirik ez duen beste edozein gorabeherarengatik ere, eta konpromisoa hartzen du gorabehera horiek konpontzen saiatzeko, bere esku dauden baliabide guztiak eskainiz eta erabiltzaileari behar duen laguntza emanez, gorabeherak ahalik eta azkarrena eta ondoena konpontzeko. Era berean, PUNTUEUS-ek ez du inolako erantzukizunik izango gorabehera horiek direla eta komunikazioan akatsak gertatzen badira, datuak ezabatzen badira edo trukeak etenda geratzen badira, eta, hala, ezin du bermatu webgunea une oro operatibo egongo denik bere ardurapekoak ez diren edo eskura dituen bitartekoekin konpondu ezin dituen gorabeherak gertatzen direnean. Erabiltzaileak libre uzten du PUNTUEUS erantzukizun orotatik, kasu horietakoren bat gertatzen bada. PUNTUEUS-ek bere gain hartzen ditu ematen dituen zerbitzuetatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak, betiere zerbitzuen Kontratazioko Baldintza Orokorretan zehaztutako mugen barruan (erabiltzailearen eskura daude baldintzok).

Baldintza Orokor hauetan aipatu diren erantzukizun-salbuespenez gainera, PUNTUEUS-ek espresuki ukatzen du kasu hauekiko erantzukizun oro:

PUNTUEUS-ek bere gain hartzen du zerbitzua modu eraginkorrez eskaintzeko erantzukizuna Baldintza hauetan ezarritakoa betez eta erabiltzaileak zehatz-mehatz egindako eskaerari jarraituz. Erabiltzaileak uko egiten dio espresuki kontratu barruko nahiz kanpoko ezein erantzukizun erreklamatzeari Baldintza Orokor hauetan ezarritakoa bete ez duelako edo modu engainagarri edo arduragabean jokatu duelako sortu diren kalte-galerengatik.

4. Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak

4.1. Erantzukizunak

Erabiltzaileak onartzen du zerbitzuak webgunean eta baldintza hauetan deskribatzen diren ezaugarriak dituela, eta zerbitzua erabili baino lehen adierazi beharra dauka bere beharretara egokitzen den.

Webgunerako sarbidea eta haren nahiz zerbitzuaren erabilera erabiltzailearen beraren erantzukizun osoaren pean egiten dira; hark erantzungo du, beti, kalte-galeraren bat eragiten bazaie hirugarren batzuei edo PUNTUEUS-i. Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunearen erabileraren ondoriozko erantzukizun guztia, eta bera da erantzule bakarra webgunean edo zerbitzuan zuzenean edo zeharka eragiten den edozein efekturen kasuan; horren barruan daude (adibideak dira, ez zerrenda mugatua) edozein emaitza ekonomiko, tekniko edo juridiko kaltegarri, eta orobat webguneak edo zerbitzuak sortutako itxarokizunak ez betetzea. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du PUNTUEUS kaltegabe mantentzeko halako gertaeren ondorioz zuzenean edo zeharka etortzen den edozein erreklamaziotatik. Baldintza hauek ez betetzeak, edo legez kanpoko edo baldintza hauen kontrako edozein jarduera egiteak, erabiltzaile-izaera galtzea ekar dezake, eta, beraz, labur.eus zerbitzurako sarbidea galtzea.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez duela Zerbitzua erabiliko zuzenean edo zeharka Baldintza hauen kontra legezko edo zilegi ez diren egintzak egiteko, sustatzeko, bideratzeko edo errazteko, eta ez diela hirugarren batzuei bide emango Zerbitzuaren bitartez halakorik egin dezaten.

4.2. Zerbitzuaren erabilera egokia

Erabiltzailea beharturik dago zerbitzua egoki erabiltzera, eta, beraz, fede txarrez ez erabiltzera legez debekatuta dagoen edo merkataritza-ohiturek baztertzen duten jardunbiderik. PUNTUEUS-ek ahalmena eskuratzen du, baldintza hauen bitartez, erabiltzaileak oro har legez kanpokoa den edozein jarduera edo erabilera egin duela egiazki jakiten duen unetik aurrera agintari eskudunei inguruabar horien berri jakinarazteko eta erabiltzaileari baja emateko edo Webgunerako edo Zerbitzurako sarbidea mugatzeko. Erabiltzailea izango da erantzule bakarra hirugarren kaltetuen edozein erreklamazio edo egintza legezko, judizial edo estrajudizialen kasuan, eta berak ordaindu beharko ditu erreklamazioa PUNTUEUS-en kontrakoa bada hari eska dakiokeen edozein gastu, kostu edo kalte-ordain.

Jakinarazpenen bat jasotzen bada hirugarrenen baten aldetik Zerbitzuaren erabiltzaile baten eduki edo jardueraren bat ustez zilegi ez dela, eta betiere jakinarazpen hori komunikatzailea behar bezala identifikatuta jaso bada, erabiltzaileari jakinaraziko dio hori, eta, jarduera nabarmen ez-zilegia bada, blokeatu egingo du delako Zerbitzua edo edukia. Jarduera nabarmen ez-zilegia izateko, ez-zilegitasun horrek zalantzarik gabea izan behar du edukietara irispidea duen edonorentzat. Zenbait kasu konkretutan, hala nola egile-eskubideak edo irainak eta kalumniak, ezinezkoa da aztertzea ea erabiltzaileak eskubidea duen edo ez eduki horiek trukatzeko, edo ea eduki horietan irainik edo kalumniarik baden; agintari eskudunak bakarrik adieraz dezake egiazki ez-zilegitasun hori, eta, beraz, zerbitzua eteteko agindu.

4.3. Pasahitzen zaintza

Erabiltzailea da estekak kudeatzeko dituen pasahitzen segurtasunaren eta konfidentzialtasunaren erantzule bakarra; leku seguruan gorde behar ditu, baimenik gabeko hirugarrenek sarbiderik izan ez dezaten. Edozein arrazoirengatik pasahitzak galtzeak berekin ekarriko du haiekin zifratutako edukietarako sarbidea galtzea. Pasahitzek seguru izateari uzten badiote, erabiltzaileak du ardura osoa sortutako esteka ezabatzeko, baimendu gabeko pertsonarik sar ez dadin.

5. Komunikazioak

Webgunea edo labur.eus zerbitzua erabiltzeagatik gertatzen diren gorabeherak jakinarazteko komunikazio-bide nagusia eta lehenetsia posta elektronikoa izango da. Horretarako, laguntza@puntu.eus helbide elektronikoa erabili ahal izango da. Atal honetan deskribatutakoari jarraituz erabiltzaileari bidali behar zaion edozein jakinarazpen Zerbitzuaren erabiltzaile gisa erregistratzean erabiltzaileak berak eman duen helbidera bidaliko zaio. Helbide elektroniko hori aktibo edukitzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak. PUNTUEUS salbuetsita dago erabiltzaileak emandako helbide elektronikoa ez kontsultatzeagatik edo hartan akatsen bat izateagatik erator litekeen erantzukizun orotatik. Alderdietako bakoitza izango da egiten diren komunikazioen kopien zaintzaren erantzule.

6. Egile-eskubideak eta marka

Erreserbatuta geratzen dira eskubide guztiak. Labur.eus-en webgunea –bere edukiak, programazioa eta webgunearen diseinua– osotara babestua dago egile-eskubidez, eta espresuki debekatua dago aipatutako elementu babestuen erreprodukzioa, komunikazioa, banaketa eta eraldatzea.

7. Estekak

Bere webgunetik labur.eus webgunera hiperesteka bat egin nahi duen erabiltzaileak ez du aipatutako webgunean eskura jarritako informazio edo zerbitzuen legez kontrako edo fede onaren kontrako erabilerarik. Besteren web-orrietan labur.eus webgunerako sarbidea ematen duten hiperestekak egoteak ez dakar ezein kasutan harreman komertzial edo merkantilik izatea hiperesteka ezartzen den web-orriaren titularrarekin, ez eta PUNTUEUS-ek haren edukiak edo zerbitzuak onartzea edo gainbegiratzea ere. PUNTUEUS-ek ez du ezein kasutan erantzukizunik izango labur.eus webgunerako hiperesteka edo esteka bat daramaten erabiltzailearen eduki edo zerbitzuen gainean.

8. Datuen babesa

PUNTUEUS da labur.eus webgunearen bidez jasotako datuen tratamenduaren arduraduna.

Labur.eus webgunea atzitzeko edo bertan nabigatzeko ez dago zertan daturik eman. Webgunean egiten diren galderei erantzutea edo eskatzen diren datuak ematea nahitaezkoa den ala ez izartxo baten bidez (*) egingo da, eta formularioko galderaren edo eremuaren ondoren agertuko da. Eskatutako datuak ematen ez badira, ezinezkoa izango da eskatutako zerbitzua edo funtzionalitatea eskaintzea.

Ez da inolaz ere adin txikikoen daturik tratatuko; izan ere, webguneko erabiltzaile gisa bakarrik eman dezakete izena adinez nagusi direnek eta trafiko juridikoan jarduteko erabateko gaitasuna dutenek. Erabiltzaile-kontu bati alta eman eta goian aipatutakoa betetzen ez badu, berehala ezabatuko da.

Erabiltzaileek emandako informazioa helburu hauetarako tratatuko da:

Erabiltzaileek Politika honetan deskribatutako helburuetarako emandako datu pertsonalak bakarrik tratatuko ditu PUNTUEUS-ek. Erregistratutako datuak esandako epeetan ezabatzen dira, salbu blokeatuta eduki behar badira erreklamazioak prestatu, aurkeztu edo defendatzeko.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie beren datuak adierazitako baldintzetan tratatuko direla Baldintza Orokor hauek onetsita labur.eus webgunearen erabiltzaile gisa erregistratzean.

Erabiltzaileek ezin dute beste interesdun batzuen datu pertsonalik eman, non eta ez duten hartarako baimenik, zeinaren arabera interesdun horiek aurrez behar bezala informatuak izan baitira klausula honen edukiaz eta, zehazki, onesten baitute beren datuak PUNTUEUS-i ematea dagozkion xedeetarako tratatuak izan daitezen.

PUNTUEUS-ek ez die hirugarrenei datu pertsonalik jakinarazten, salbu eta lege-maila duen arau batek kontrakoa xedatzen duenean edo kontratatutako zerbitzua emateko beharrezkoa denean. Hala ere, datu pertsonalak agintari eskudunei jakinarazi ahal izango die: zerga- eta aduana-agintariak, judizialak, Estatuko segurtasun-indar eta -gorputzak, eta indarrean dagoen araudiaren arabera aplikatu dakiokeen beste edozein.

Klausula honetan xedatutakoari jarraituz ematen diren datuak iAmetza Interaktiboa SL-k tratatuko ditu tratamenduaren eragile gisa, PUNTUEUS-en jabetzakoa den labur.eus-en bezeroei arreta eta ostatatze-zerbitzuak emateagatik. Era berean, Dinahosting, tratamenduaren arduraduna den aldetik, informazio-sistemen eta sareen auditoria-erregistroak gordeko ditu, interes legitimoan oinarrituta sareen, azpiegitura teknikoaren eta zerbitzuen segurtasuna zaintzeko, eta zerbitzuak modu abusiboan edo iruzurki erabiltzen direla hauteman edo ekiditeko. Interesdunek beren eskubideak gauzatu ahal izango dituzte Dinahosting-en Pribatutasun Politikan deskribatutako baldintzetan. Une oro daude eskuragarri hemen: https://iametza.eus/pribatutasun-politika/. Erabiltzaileek eskubidea dute jakiteko PUNTUEUS-ek bere datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez, datu pertsonalak ikusteko eta datu okerrak zuzentzea eskatzeko edo falta direnak osatzeko. Eskubide hauek ere baditu:

Bere datuak ezabatzeko eskatzea, datuok jada ez direnean, adibidez, beharrezkoak bildu ziren helburuetarako. Hala bada, atzeratu gabe ezabatuko dira datuok salbu eta legezko betebeharren batengatik gorde behar ez badira, edo erreklamazio bat prestatu, aurkeztu edo defendatzeko behar badira.

Eskubide horiek guztiak edozein unetan gauzatu daitezke, postaz eskatuz gero PUNTUEUS Fundazioari helbide honetara idatzita: Kalebarren plaza 3, Elgoibar, Gipuzkoa; edo mezu elektroniko bat bidaliz gero info@puntu.eus helbidera. Eskaerarekin batera, datuen titularraren identitatea egiaztatzen duen agiri ofizial baten kopia aurkeztu beharko da bati.

Erabiltzaileak uste badu ez direla ondo gauzatu bere eskubideak, erreklamazio bat aurkez dezake Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, hori baita datuen babesari dagokion kontrol-autoritate eskuduna. Helbide hau du: Jorge Juan, 6 - 28001 Madril.

Labur.eus webgunearen erabiltzaileek ematen dituzte datuen ardura dute. Haiek ematen dituzten datuak egiazkoak, eguneratuak eta zehatzak direla joko da, eta horretarako ardura erabiltzaileak du. Gainera, hirugarren baten datuak emanez gero, haren baimena lortzeko ardura du erabiltzaileak. PUNTUEUS-ek behar diren neurriak hartuko ditu datuak berehala ezabatu eta zuzentzeko, ziurtasunez jakin bezain laster ez direla zuzenak bildu ziren tratamendu-xederako.

PUNTUEUSen Pribatutasun Politika une oro dago hemen eskuragarri: https://puntu.eus/pribatasun-politika/.

Webguneak erabiltzen dituen cookieak anonimoak dira, eta ez dute adierazten erabiltzailearen datu pertsonalak jakiteko bide ematen duten erreferentziarik. Ekipo terminaletan datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailuak instalatzeko eta kudeatzeko politikaren berri izateko, kontsultatu Cookie Politika.

9. Aplikatzekoa den jurisdikzioa eta legea

Baldintza Orokor hauek Espainiako legeriaren mende daude. Baldintza orokor hauen inguruko edozein eztabaida edo gatazka ebazteko, Donostiako epaitegi eta auzitegiak izango dira eskudun, eta erabiltzaileak espresuki uko egiten dio legokiokeen beste edozein foruri.

10. Miszelanea

Dokumentu honetako edozein klausula baliogabetzat jotzen bada, gainerako klausulek indarrean jarraituko dute, eta aldeen borondatea eta baldintza hauen helburua kontuan hartuta interpretatuko dira. Kontratu hau espainolez bakarrik egiten da. Dokumentu honetan onartzen diren eskubide eta ahalmen batzuk ez erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi uko egiten zaienik.