URL-ak laburtzeko labur.eus webgunea erabiltzeaz gain, helburu berdinerako tresna lagungarri batzuk jarri ditugu eskuragarri. Horien bidez, posiblea da URL helbideak laburtzea Interneten nabigatzen ari zarela, labur.eus-era sartu beharrik gabe. Bi tresna mota dira: Firefox eta Google Chrome-erako Labur.eus plugina, eta WordPress-erako Labur plugina.

Firefox eta Google Chrome arakatzaileetarako pluginak helbideak laburtzeko hainbat aukera eskaintzen dizkizu:

  • Helbide barrako botoia sakatzean ikusten ari zaren webgunearen helbidea laburtu eta arbelera kopiatuko dizu, esteka nahi duzun tokian itsatsi ahal izateko.
  • Esteka bat saguaren eskuineko botoiarekin sakatuta, helbide hori laburtu ahalko duzu Laburtu URL hau aukera sakatuta, eta arbelera kopiatuko dizu, esteka nahi duzun tokian itsatsi ahal izateko.
  • Twiterren txio bat idazten ari zarela, pluginaren botoia sakatuta txioan dauden helbideak laburtuko dizkizu.
  • Gainera, aukera daukazu esteka horiek zure labur.eus kontura lotzeko, edozein momentutan kontsultatu ahal izateko.

WordPress-erako Labur plugina zure WordPress webgunean instalatzen baduzu, artikulu berri bat sortzen duzunean webgunearen administrazio panelean artikulu horren URL laburtua eskuratu ahalko duzu. Helbide horiek zure labur.eus kontura lotzeko aukera ere edukiko duzu, edozein momentutan kontsultatu ahal izateko. WordPress-erako Labur plugina Egoitz Gonzalez-ek garatu du.

Tresna hauen inguruko informazio gehiago hemen topatu ahalko duzu.