Klima aldaketa eta enplegu berdeak: Iraunkortasuna, etorkizuneko apustua

2015/11/30
Iraunkortasuna-etorkizuna.jpg
Planetaren eta bizitzaren etorkizunak ekoizpen ereduaren eraldaketak eta ekonomiaren trantsizio sozial eta ekologikoa behar ditu. Horretarako ezinbestekoa izango da berotegi efektuko gasak, energia eta lehengaien kontsumoa murriztea. Enpleguari dagokionez, eraldaketa honen helburua izango da sektore iraunkorren aldeko apustu ekonomiko eta politikoari esker enplegua sortzea. Beharrezkoa izango da energia eta lehengai kontsumoan oso intentsiboak diren sektoreetatik hain intentsiboak ez diren sektoreetara enplegua lekualdatzea.