Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza spam bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

spam
iz. inform. Mezu baztergarria. Ameriketako Estatu Batuetako 2,4 milioi etxek argindarrean gastatzen dutena behar da munduko spam guztiak biltegietan gordetzeko. Spamak saihesteko aplikazioa.

Aztergaia: spam

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh170 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): spam 91: Elhuyar 2 (adib.: “Baina sareak zailtasun batzuk ere ekartzen ditu. Spam asko dago”), Consumer 14 (adib.: “"Spam" elementua ia erabat desagertu da”), Berria 17 (adib.: “Interneten gertatzen den bezala, musikan ere spam ugari dago, eta zaila da denboran zehar iraungo duten kantuak aurkitzea”), EiTB 15 (adib.: “Spam mezuak”), Jakin 2 (adib.: “baten batek baliatzen badu zure sarea zaparrada bat spam zabaltzeko, eta Ertzaintza baldin badatorkizu kontu eske, zer defentsarik hobea zure sarea irekita dagoela frogatzea baino?”), Argia 7 (adib.: “Posta alternatiboetako batera spam gehiegi iristen bada, ezabatu eta kito!”).// spam 134: Argia 6 (“Posta alternatiboetako batera spam gehiegi iristen bada, ezabatu eta kito!”), Berria 27 (“Birus informatikoen eta spam-aren aurka ahalegin handiagoa egin behar dela ere esan zuen”), Deia 3 (“Zuzeneko iragarki bat baino eraginkorragoa izan liteke eta ez dago spam a izateko arriskurik, ez baita zuzenean xede taldearengana igor-tzen”), EiTB 32 (“Munduko sare sozialik erabiliena izanda, Facebooken sartzea spam mezuentzako eta automatizatutako phishingentzako helburu nagusia da“), ElCorreo (“Baina aitortu behar dut aztoragarria ere egin zitzaidala, zeren azken batean spamak zabor kutxara botatzeko ohitura baitaukagu, eta zalantza nuen ez ote zuen egileak poesiaren izaeran duda muda handia”), Elhuyar 17 (“Izan ere, posta elektronikoan jasotzen diren mezuen % 95 spam dira, eta horietatik laurdena sendagaiei buruzkoak dira, sarearen eta postaren segurtasunaz arduratzen den Ipswitch enpresaren arabera”), Elkar 2 (“Spam eta zaborra besterik ez”), Consumer 32 (“Horrela jarduteari spam deritzo eta, jakina, iragarkiak bidaltzeko baliatzen diren helbide elektronikoen zerrenda amaigabeak metatzea du xede”), Goiena (“ziurrenik spam eta phising ekintzatarako”), Jakin 3 (“irisgarritasun telefonikoa garestituko da, spamean ito gabeko posta elektronikoagatik ordaindu beharko da”), Laneki 10 (“Etiketa hau oso erabilgarria da gure gunea lokalizatu ahal izateko, baina ondo erabili behar da. Spam tzat jotzen da gure gunearekin zerikusirik ez duten hitzak sartzea webgunearen kokapena hobetzeko, eta bilaketa motorrek zigortu egin dezakete”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: spam 18: Berria 17 (adib.: “Bederatzi urteko zigorra ezarri diote gizon bati 'spam'-ak bidaltzeagatik”), Iban Zaldua (“Baina inoiz, erdi lo gaudenean, edo gaizki sintonizatuta dagoen irratsaio bat entzutean, edo e-mailen bitartez heltzen den spamean, Iriarteren ekintza haren dardarak iristen zaizkigu, Rikardo Arregik bizirik jarraitu zuen Euskal Herriko historia alternatibo horren uhin elektromagnetikoak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: “spam. Mezu elektronikoa, erabiltzaileak eskatu gabeko propaganda edo informazioa ematen duena.”

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es spam, correo basura / fr spam, pourriel: Elhuyar: - / Nolaerran: zabor mezu(ak) / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu spam formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: spam TN da.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ez dago maileguaren beharrik (asko erabili bada ere), eta euskal osaerakoak bultzatu nahi direnez (mezu baztergarriak), ez da oraingoz sartuko.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso hedatua dago eta jasotzekoa da. Euskaltermen ere termino normalizatua da. Definitzaile gisa ‘mezu baztergarria’ jaso. Bide batez, mezu baztergarri adibide gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

mezu baztergarria.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.