Copy
Pobrezia energetikoa pairatzen dutenekin eta arduradun politikoekin lanean, Europa mailan pobrezia energetikoa murrizteko.
Gure nortasuna
POWERPOOR hiru urteko proeiktua da, H2020 programak bultzatutakoa. 2020ko irailean hasi zen eta pobrezia energetikoko egoeran dauden pertsonei laguntzera zuzendua dago. Pobrezia energetikoa arintzeko laguntza-programez eta POWERPOOR tresnez baliatuta, eraginkortasun energetikoa hobetzeko esku-hartzeak eta ekimen kolektiboetan parte hartzea sustatzea du helburu. Proiektu honek energiaren erabilera eta efizientzia hobetzeko ekimena izan nahi du, esperientziak eta ezagutzak trukatuz. 
GURE ALBISTEAK
Pobrezia energetikoan dauden herritarrak ekimen kolektiboen bidez ahalduntzea

POWERPOOR proiektuak, Alkateen Itunarekin lankidetzan, "Empowering Energy Poor Citizens through Joint Energy Initiatives" izeneko online ekitaldia antolatu zuen, 2021eko abenduaren 2an. Energia Pobreziari buruzko Aholkularitza Zentro (EPAH) sortu berriaren ordezkariekin eztabaidatu zuen Europako energia-pobreziaren egoerari eta aurreikuspenei buruz, eta baita EPAHek fenomenoaren arintzean izan dezakeen eraginari buruz ere. Horrekin lotuta, udalen energia-pobreziaren aurkako borrokari buruzko POWERPOORen ikuspegia sakon eztabaidatu zen Alkateen Ituneko ordezkariekin batera.

Halaber, arazoari aurre egiteko Espainiatik datozen praktika onak, erronkak eta aukerak ere azaldu ziren.

Hona hemen POWERPOORek azken hilabeteetan izan dituen gertaera gehiago:

TREBAKUNTZAKO 2. BARNE-TAILERRA

POWERPOOR partzuergoa beste behin bildu zen Gaitasunak Garatzeko 2. Barne-Tailerra gauzatzeko, proiektuko jardueren 1. zikloan izandako erronkei aurre egiteko.

Proiektuko bazkideen artean eztabaida emankorrak izan ziren identifikatutako erronkak eta oztopoak gainditzeko, irtenbideak aurkitzeko eta alderdi interesatuen konpromisoari eusteko, proiektuaren inguruko zabalpena egiteko eta pobrezia energetikoa tokiko mailan nahiz estatu mailan murrizteko lanarekin jarraitzeko helburuarekin.

POWERPOOR proiektuaren 2. bilera

POWERPOOR partzuergoaren 2. bilera online egin zen, azaroko azken bi egunetan.

Bileraren funtzioa eta helburua azken sei hilabeteetan proiektuan egindako lanak ebaluatzea eta hurrengo aldirako aurreikusitako ekintzak aurkeztea izan zen. 
Bilera horiek antolatzea funtsezkoa da proiektuaren garapen egokia ziurtatzeko eta esperotako emaitzak lortu ahal izateko metodoak eta prozedurak optimizatzeko.

2. POWERPOOR Infografia
 
2. POWERPOOR infografia kalean da!
Ezagutu ezazu hemen eta ikusi nola egin aurre pobrezia energetikoari!
POWERPOOR JARDUERAK
ENERGIA-LAGUNTZAILEAK ETA ENERGIA-AHOLKULARIAK
HAZTEN ARI DEN POWERPOOR-EN SARE EUROPARRA

Energia-Laguntzaile/Aholkularien lehen prestakuntza-zikloa amaitu da. Horren ondorioz, Europan 400 Energia-Laguntzaile eta Energia-Aholkulari ziurtatuz osatutako sare bat sortu da. Sare horrek abian jarri ditu etxebizitzetako lehen bisitak, etxebizitza zaurgarriak identifikatzeko. 

Zehazki, orain arte 600 bisita baino gehiago egin dira proiektuaren herrialde pilotuetan. Energia-Laguntzaile eta Aholkularien helburua identifikatutako etxebizitza zaurgarriei laguntzea da, portaera-aldaketak nahiz kostu txikiko neurriak sustatuz, tokian tokiko pobrezia energetikoa arintzeko. Jakin gehiago haien zereginari buruz hemen.

Urte berria datorrenez, formakuntza saio gehiago etortzear daude, aurrez aurrekoak nahiz online mintegiak. Egon adi eta izan POWERPOOR familiaren parte!
LANKIDETZA TALDEEN 2. BILERAK, LASTER
 
Dagoeneko egin dituzte lankidetza taldeen 2. bilerak Hungariako eta Letoniako POWERPOOReko kideek, eta 2022ko urtarriletik aurrera egingo dituzte proiektuko gainerako kideek. Bilera horien helburua proiektuko alderdi interesdunak (udalak, energia agentziak, gizarte zerbitzuak eta beste sektore batzuk) biltzea da, proiektuaren bilakaera ebaluatzeko, hurrengo urratsez hitz egiteko eta konpromisoak hartzeko. 

Lankidetza talde bakoitzak koordinaziorako espazio gisa jarduten du eta aktiboki laguntzen dute proiektuko jardueretan. Jakin gehiago hemen.
INFORMAZIO JARDUNALDIAK ETA POBREZIA ENERGETIKOA ARINTZEKO BULEGOAK

POWERPOOR proiektuko lehen Informazio Jardunaldiak gauzatu dira, eta Energia Pobrezia Arintzeko lehen Bulegoak ezarri dira.
Zehazki:
 
Bulgaria Informazio Jardunaldi 1 Sofia hirian, 63 parte hartzailerekin, 2021/05/27an.
Pobrezia Energetikoa Arintzeko Bulegoa Plovdiven.
Kroazia
Informazio Jardunaldi 1 Križevci hirian, 50 parte hartzailerekin, 2021/09/25ean.
 
Estonia 5 Informazio Jardunaldi Rakvere, Kuressaare, Tartu, Pärnu eta Tallinn hirietan, 193 parte-hartzailerekin, 2021eko abuztuan, irailean eta urrian.
Energia Pobrezia Arintzeko Bulegoa 2022ko urtarrilean ezarriko da Tallinen.
Grezia

 2 Informazio Jardunaldi Atenasen eta Messinin, guztira 70 parte-hartzailerekin, 2021/11/13an eta 17an.
Energia Pobrezia Arintzeko Bulegoa Messini hirian.
 
Hungaria
Informazio Jardunaldi 1 Ferencvárosen, 34 parte-hartzailerekin, 2021/09/19an.
Pobrezia Energetikoa Arintzeko Bulegoa Józsefváros hirian.
 
Espainia Informazio Jardunaldi 1 Eibar hirian, 2021/11/17an.
Letonia Energia Pobrezia Arintzeko Bulegoa Jelgava hirian.
Portugal Informazio Jardunaldi bat aurreikusten da 2022ko urtarrilerako.
POWER TARGET - POWER ACT - POWER FUND
 
Pobrezia energetikoa murrizteko tresnak eta metodoak: hobekuntzak eta itzulpenak zortzi hizkuntzetan. Miatu itzazu!
Tresnak POWERPOOReko prestakuntza-programetan txertatu dira dagoeneko, Laguntzaile eta Aholkulariek etxez etxeko bisitak egin ditzaten laguntzeko eta etxeen egoera energetikoa ebaluatzen eta iradokizun egokiak ematen laguntzeko, haien portaeran aldaketak proposatzeko edo kostu txikiko esku-hartzeak egiteko, ongizatea hobetzeko helburuarekin.

Honakoak hartzen ditu barnean POWERPOOR Erreminta Kutxak:

POWER-TARGET datuetan oinarritutako tresnak agintari publikoei, energia-komunitate/kooperatibei eta beste erakundeei herritar zaurgarriak identifikatzeko aukera emango die, ikuspegi kuantitatibo eta kualitatiboa erabiliz.

POWER-ACT tresnaren bidez, pobrezia energetikoan daudenak haien portaera aldatzea eta energia-eraginkortasuneko neurriak hartzea sustazen da.

POWER-FUND sarean oinarritutako tresna bat da, eta energia-ekimen kolektiboei buruzko plataforma bat eskaintzen du, hala nola energia-komunitateak eta kooperatibak, eta baita finantzaketa kolektibo berritzaileei buruzko informazioa ere (crowdfunding, adibidez).
FORMAKUNTZARAKO ONLINE LIBURUTEGIA
POWERPOORen Formakuntzarako Online Liburutegia eskuragarri dago, eta aldizka eguneratzen da. Energia-pobreziaren fenomenoari eta horri aurre egiteko ekintza kolektibo berritzaileei buruzko material erabilgarrien datu-basea da, eta hiru kategoriatan banatuta daude: POWERPOOR entregagarriak, argitalpenak eta formakuntza-materiala.

Formakuntza-materialaren atalak ezagutzarako sarbidea errazten du, erabilgarri dauden zenbait iragazkiri esker.
IRAKURTZEKO MODUKO TXOSTENAK
POWERPOORen txostenak sarean daude!
Proiektuaren momentu eta jarduera esanguratsuak aurkitu, edota POWERPOOR-en sustapen materialak irakurri nahiz deskargatu ditzakezu hemen
Partekatu lasai zure sareetan!
Bista ezazu gure webgunea
Konekta gaitezen! Bidali zure emaila eta jarrai dezagun kontaktuan!
Jarrai gaitzazu sare sozialetan
Facebook
Twitter
LinkedIn
YouTube
POWERPOOR - NTUA 9, Iroon Polytechniou str., Athens, Greece
Mezu elektroniko hau jasotzen ari zara POWERPOOR albisteen berri izateko interesa agertu zenuelako, gure webgunearen bidez edo POWERPOOR jarduera batean parte hartzearen ondorioz.
Copyright © 2021 POWERPOOR, All rights reserved.


Want to change how you receive these emails?
You can update your preferences or unsubscribe from this list.

Email Marketing Powered by Mailchimp