Ikasle Borrokaren IZPIA

Page 1

IKASLE BORROKAREN

Kargatzen eratze prozesuaren ondorioak

KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

1


“Hezi, gure adimen guztiaren beharra izango dugulako. Matxinatu, gure ilusio guztiaren beharra izango dugulako. Antolatu, gure indar guztiaren beharra izango dugulako”. ANTONIO GRAMSCI

IKASLE BORROKAREN

- Kargatzen eratze prozesuaren ondorioak -

2

IKASLE BORROKAREN Izpia


Aurkibidea

0. NONDIK GATOZ? 4 1. NON GAUDE? 7 2. NORANTZ GOAZ? 11 2.1. Zer egin nahi dugu? 12 2.1.1. Burujabea izan behar da. 2.1.2. Nazionala izan behar da. 2.1.3. Publikoa izan behar da. 2.1.4. Askatzailea izan behar da. 2.2. Lanerako filosofiak 14 2.2.1. Ikasleriak du hitza eta erabakia. 2.2.2. Hezkuntza herritik eta herriarentzat. 2.2.3. Nazio eta Herri eraikuntza. 2.3. Euskal Hezkuntza Sistema Propioa mugarri 16 2.4. Dinamikak garatzeko ardatzak 16 2.4.1. Eredu Propioaren Eraikuntza. 2.4.2. Ikasle problematika eta hezkuntza eraldaketa. 2.5 Nortzuk egingo dugu? 19 2.5.1. Norekin egingo dugu? Laburpen eskema 20

3. NOLA EGINGO DUGU? 22 3.1. Izaera 23 3.1.1. Oinarri ideologikoak 3.2. Jarduna 24 3.3. Militantzia eredua 25

KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

3


4

IKASLE BORROKAREN Izpia


0. Nondik gatoz?

a

Munduan egon diren altxamendu eta gertakizun historiko ororen aztarnetan ikasleen pausuen lorratzak topatu daitezke: Paris, Habana, Santiago de Txile. Berdin non, berdin zertarako. Ikasleak tokian toki izan diren botere eta aginte aldaketa guztien parte dira: izan motor, izan ideologo edo izan ekintzaile; haien ekarpena funtsezkoa izan da beti edozein mugimendu iraultzaileren garaipenerako. Gurean ere agerikoa da herri bezala garatu dugun historian ikasleek izandako garrantzia. Mundua puntatik puntara zeharkatu duen ikasle boterearen ufadak behin baino gehiagotan astindu ditu Euskal Herriko zuhaitzak. Baina atzera baino, aurrera begira jartzeko unea dela deritzogu, ikasle bezala pairatzen dugun zapalkuntza aukera ere bilakatu daitekeelako. Ikasleak ez gara norbanako soilak. Kolektibo bat osatzen dugu, hezkuntza sistemek1 interes heteropatriarkar, kapitalista, espainol zein frantsesei erantzuten dien artean ikasleon beharrak alboratuak izango direlako, zapalkuntza espezifikoak pairatuko ditugulako. Horregatik Euskal Herriko ikasleok, ikasle gisa eta euskal herritar gisa, kolektibo bat osatzen dugu, problematika komun bat bizi dugulako. Problematika hori gure heziketa prozesuarekin guztiz lotuta dago. Hori da ikasle bezala bizi dugun zapalkuntza berezituaren arrazoia. Heziketa prozesuak herri baten ezaugarriak ezagutarazi eta eraldatu egiten ditu, etorkizuneko herritarrak heztearekin batera. Tresna paregabea da. Horregatik diogu hezkuntza herrien eraldaketaren motor dela. Gaur egun euskal ikasleoi inposatzen zaizkigun hezkuntza ereduek ez dizkigute herri eta pertsona gisa ditugun beharrizanak asetzen eta beharrizan horiei erantzuteko, euskal nazio askapen prozesuaren baitan bestelako hezkuntza eredu baten aldarrikapena eta eraikuntza beharrezkoak dira. Heziketa prozesua garatzeko beste modu bat aldarrikatzen dugu, biharko Euskal Herria eraikitzeko pertsona kritiko eta askeak heziko dituen hezkuntza eredua. Eredu berri hau ez digute eskura emango, gure lan indarraz, borrokaz eta ilusioz eraikiko dugu. Eguneroko lanaren bidez gauzak aldatu daitezkeela ikusi dugu. Tokian toki eraginez ikas baldintzak hobetzea lortu dugu eta, oraindik urrun dagoen arren, hasiak gara bestelako hezkuntza eredu2 baten aldeko pausuak ematen. Hori lortzeko, ordea, ezinbestekoa da gure ikastetxeetatik haragoko jauzia ematea. 1 Hezkuntza sistema Jakintzen transmisioa eta pertsonen arteko sozializazioa ahalbidetzen duten elementu desberdinek osatzen dituzten egiturei esaten zaie. 2 Hezkuntza eredua Ikasketa programa batek dituen elementu desberdinak norabidetzen dituen patroiari esaten zaio. KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

5


2019ko ekainean zenbait ikasle biltzen hasi ginenetik, “Gora Ikasleon Borroka� dinamikak hazkunde nabaria izan du ikasturte honetan, bai kuantitatiboki bai kualitatiboki. Gure inguruko errealitateak kezkatuta eta gure ikastetxeetatik hasita, egun pairatzen ditugun hezkuntza eredu kapitalista eta heteropatriarkar espainol zein frantsesari hortzak erakutsi dizkiegu. Kontziente izanik maila lokalean egiten genituen lanketak arrakastatsuak izan arren ez zirela nahikoa. Euskal Herriaren eta euskal ikasleon beharrei egokitutako hezkuntza eredu bat eraikitzeko funtsezkoa da maila nazionalean ere lan egitea. Eta hori da egin duguna. Hainbat aldiz batu gara Euskal Herri osoko ehunka ikasle, mugimendu berri honen norabidea guztion artean zehazteko. Eta bide honetan, abenduan egindako azken asanblada orokorrean ikasle subjektu berri bat eratzeko prozesua jarri genuen martxan. Tokian tokiko esperientziak eta indarrak batuz, etorkizuneko ikasle mugimendua marrazten hasi ginen. Urte berriarekin batera ikastetxez ikastetxe hainbat ikasle bildu eta hausnartzeari ekin genion, apurkaapurka gure helburuei eta egin beharreko bideari forma emanaz. Prozesu aberasgarria izan da, berritzailea, parte hartzailea, sortzailea, anitza eta, bereziki, guztion artean eraikia. Hala ere, ezin ukatu bidea korapilatsua izan denik; ezohiko egoera bati erantzun eta hona egokitzea tokatu zaigu ezustean. Eta, hala ere, egin dugu. Pandemiak ikasleoi eragindako problematika zein beharrei erantzun diegu eta aldi berean etorkizuneko ikasle subjektuaz eztabaidan aritu gara. Ez da lan makala izan, baina emaitzak merezi izan du. Asko gara eta borrokarako grina daukagu. Beti egin izan dugun bezala, lanari ekitea dagokigu. Euskal Eskola Herritar eta Burujabea lortu arte!

6

IKASLE BORROKAREN Izpia


KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

7


1. Non gaude? Edozein borroka behar bezala garatzeko testuingurua zein den ezagutzea beharrezkoa dugu. Hezkuntza errealitatearekin elkarrekintzan jartzeko tresna izan behar dela baderitzogu, berau ulertu eta eraldatzeko tresnak eskaini behar dizkigula, ezinbestekoa zaigu ezertan hasi baino lehen testuinguruari begiratu bat ematea. Mundu mailan kapitalismoa da hegemonikoa den sistema, munduko txoko guztietan funtzionatzen duena. Kapitalismoa ez da soilik sistema ekonomiko bat, bizitzaren esparru sozial guztietara heltzen den sistema bat baizik, guztiak merkatuaren logikara eta aberastasunaren metaketara bideratuz. Honek, ezberdintasun sozialak etengabe handitzea esan nahi du: munduko biztanleriaren %1ak munduko aberastasunaren %50 daukan bitartean, pobrezia jendartearen gero eta sektore gehiagotara hedatzen da. Sistema kapitalistak jendartea bere mesedetan moldatzen du. Egun kapitalismoaren ezaugarritze neoliberalak gizartearen indibidualizazio bortitza inposatzen du, ikuskera kolektiboa ahulduz eta interes indibidualen arteko lehia planteatuz. Teknologia berrien erabilera interesatuak indibidualizazio prozesu horren azkartzea ekarri du, askatasun faltsu bat eraikiz eta hiper-konexio baten bidez gure ingurukoengandik aldenduaraziz. Prozesu horren eragina ez da makala, izan ere, hezkuntza eremua ere goitik behera zeharkatzen du. Hezkuntza prozesuak lan merkatuan lehiakorrak izateko prozesu bilakatu dira, modu herritar eta komunitarioan pertsona askeak eraikitzeko prozesuak izan beharrean. Horrez gain, kapitalismo neoliberalak hezkuntza publikoa jo puntuan jarri du honen merkantilizazio prozesua azkartuz. Ezin aipatu gabe utzi munduan ematen ari den eskuin muturraren oldarraldia. Sistema kapitalista heteropatriarkarrak bere burua ezin berregokitu jarraitzen du guztion ongizaterako promesa faltsu gisa eta, beraz, irtenbide autoritario eta faxista bati ateak ireki dizkio zapalduon arteko gerra sustatuz, matxismoa, arrazismoa‌ indartuz. Europara etorriz, Europar Batasunaren proiektu politiko-ekonomikoa porrotera bidean dago eta Europar instituzioak ezegonkortasun egoera iraunkor baten murgildu ditu. Europak bere izaera neoliberalean sakontzen jarraitzen du joera autoritarioa indartuz kide diren estatuetan ematen ari den eskuin muturraren gorakadak bultzatuta. Gainera, entzuten hasiak ginen aspaldi krisi ekonomiko berri bat datorrela zioten ahotsak (Covid19 pandemiak ere norabide honetan eragingo duela argi dago), eta Troikak inposatutako neurriek langile eta herri sektoreen prekarietatean sakontzea ekarriko dute, ekartzen jarraituko dute.

Euskal Herria zapaltzen duten estatuei begira joera orokor hauek ikusi ditzakegu, izaera berezia hartzen. Frantziar Estatua oldarraldi neoliberal betean dago lan, pentsio eta langabezia aseguruen erreforma ardatz hartuta. Txaleko horien mugimenduak arrakala bat ireki bazuen ere, Frantziar Estatuaren erantzunak gero eta autoritarioagoa izaten jarraitzen du. Neofaxismoaren eraginez arrazak, erlijioak eta klaseak zeharkaturiko tentsio sozialak gora doaz, frantses nazionalismoaren indartzearen eskutik. Honek Frantziar Estatuaren jarrera birzentralizatzailea indartu du: mahai gainean daude Hezkuntza Erreforma bezalako neurriak eta euskaldunon eskubideen aurkako erasoak, adibidez. Espainiar Estatuari begira, egiturazko krisi batean aurkitzen dela esan dezakegu. Kataluniako prozesu independentistak ataka larrian jarri du Estatuaren zutabe den Espainiaren batasuna. Estatuak ez dauka eskaintzarik ez Katalunia ezta gainontzeko herriontzako ere, gure erabakitzeko eskubidea ukatzen jarraitzen du eta autoritarismoa da erantzun bakarra. Hau, unean uneko Gobernuaz 8

IKASLE BORROKAREN Izpia


harago Estatuaren egiturazko izaera da: Espainia herrien kartzela da. Alor sozialean, Espainiar Estatuaren izaera neoliberalean ez da sakoneko norabide aldaketarik. Osatua den gobernu berriak ezkerreko neurriak aipatu bazituen ere, Europar Batasunak ezarritako mugek eta herri eta langile mugimenduetatik alternatiba bat indartzeko ezintasunak ageriko muga bat dira. Espainiar estatuko herrietako ezker independentistetatik dator Espainiar proiektu ultra-nazionalista eta neoliberalari alternatiba bat eraikitzeko indarra. Hezkuntza eremuari zehatzago begiratuz, aipatu bezala ukatua zaigu euskal ikasleon nahi eta beharrei egokitutako hezkuntza sistema. Euskal Herria Frantziar eta Espainiar estatuen menpe egonik hauek inposaturiko hezkuntza eredua inposatzen zaigu. Hezkuntza sistema hauek kapitalismo heteropatriarkarraren biziraupena dute oinarri, baina baita Estatuen biziraupena ere, eta beraz, Euskal Herriaren ukazioa eta langile eta herri sektoreen prekarizazioa eta alienazioa dituzte xede. Hezkuntza eredu heteropatriarkarrak genero rolak betikotzeaz gain identitate maskulinoa birproduzitzeko funtzioa dauka eduki kurrikularren nahiz ezkutuko curriculumaren bidez, baita modu inplizituan ere. Era berean, hezkuntza sistemak ikasleak erdigunean jarri eta pertsonen garapen integrala eta aukera berdintasuna helburu izan beharrean merkatuaren mesedera antolatzen dira. Alde batetik, merkatuaren lan indarraren beharraren arabera indartzen dira eduki eta hezkuntza aukera batzuk edo besteak; bestetik, aurrerapen eta modernizazioaren izenean kapitalaren eskuetan uzten ari dira harremanak egiteko erak, irakasteko modu eta baliabideak eta bestelakoak, batez ere teknologia berriak baliatuz. Ezin dugu ahaztu bizi dugun sistema globalizatua eta estandarizatua dela. Honek eragin zuzena du inposatzen zaizkigun hezkuntza sistemetan, mundu mailako hezkuntza politikek Euskal Herriaren asimilazioan sakontzeko bide ematen baitie Espainia eta Frantziari gure hezkuntza sistema propioa erakitzeko oztopo gehiago jarriz. Espainiar eta frantziar hezkuntza sistemek haien menpeko Herrion identitatea, historia, kultura‌ ezabatu edo bigarren mailako bihurtu nahi dituzte, curriculumaren bidez inposatuz Espainiar edo Frantziar hizkuntza, kultura eta identitatea: testuliburu eta material didaktikoen bidez besteak beste. Espainiar Estatuan LOMCE indargabetzeko tentaldiak tentaldi, ez da erroko aldaketarik planteatzen duen Lege baterako aukerarik erakusten duen mugimendurik. Nafarroan, aldaketaren gobernuarekin emandako urratsen kontra egin zuen espainiar eskuinak, “Skolaeâ€?1 programaren aurka joz, esaterako; bestetik, euskaraz ikasteko eskubideak urratua izaten jarraitzen du ikasle askorentzat zonifikazioak dirauen artean. Horrela, aurrera urratsak emateko Nafarroan hezkuntza sistema propioa eraikitzeko urratsak ematea ezinbestekoa da, nafar hezkuntza komunitatea saretu eta artikulatzearekin batera. Euskal Autonomi Erkidegoan Heziberri baliatuz garbitu zuten aurpegia LOMCEren aurrean, kultur eta hizkuntza eremuan keinu batzuk eginez baina aldaketa nagusiei bide emanez. Horrela, hezkuntza komunitatearen gehiengoak galdegiten duen aldaketari ateak itxi zizkion Eusko Jaurlaritzak eta, beraz, euskalduntzen ez duen edota ikasleon arteko lehiakortasuna eta ikuspegi pasiboa bultzatzen duen hezkuntza sistema bat izaten jarraitzen dugu. Ipar Euskal Herrian ez daukagu hezkuntzaren inguruan erabakitzeko eskumenik. Honen adibide erakusgarriena euskaraz ikasteko eskubidea oztopoz beteta egotea da: baliabide urritasuna ikastetxeetan, Baxoa euskaraz egiteko ezintasuna eta abar. Aipatu beharra dago, hiru hezkuntza sistemak elkarri bizkarra emanda egoteak Euskal Herriaren eraikuntzarako suposatzen duen oztopoa. Hala ere, aipamen berezia merezi dute hezkuntza komunitateko hainbat eragileren eskutik pizten ari diren euskalduntzearen aldeko, segregazioen kontrako, curriculum propioak eraikitzearen aldeko‌ egitasmoek. Euskal Herriari begira burujabetzaren aldeko indarrak indartzen ari direla ikus dezakegu, bai Ipar Euskal Herrian Herri Elkargoaren sorreraren bidez, bai Nafarroan, baita Euskal Autonomia Erkidegoan ere. Honek, burujabetza eremuz eremu eraikitzeko aukera berriak irekitzen ditu, tartean euskal ikasleon mesederako hezkuntza sistema bat edota ikas baldintza duinak eskuratzeko. Guzti honek Euskal Hezkuntza Sistema edukiz herritik eta herriarentzako izateko aukeraren aurrean kokatu gaitzake. Euskal Herrian ikasle mugimendua saretu eta prozesu hau indartzeko antolatzea baina, ezinbestekoa izango da. 1 Skolae Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateen elkarlana da. Ezagutzan, askatasunean eta etorkizunari buruz genero-baldintzatzailerik gabe erabakitzeko gaitasunean finkatzen du hezkuntza prozesua, berdintasun-eza identifikatzen, haren aurka borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen (besteak beste, kultura, erlijio, gizarte-klase, egoera funtzional eta sexu-orientazio bakoitzaren esparruan) ikasiz. KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

9


Heziberri LOMCE -ren eusko labela

Espainola LOMCE atzera bota gabe oraindik. Sakoneko aldaketaren aurreikuspenik ez Eskumen mugatuak

Frantsesa Eskumenik ez Euskaraz ikasteko oztopo izugarriak

Zonifikazioa Euskaraz ikasteko mugak. Skolaeren aurkako jarrera. Erregimenaren indarra ikusgarri.

Covid-19 birusak sortutako krisiak are modu ageriagoan utzi du egungo hezkuntza sistemaren gainbehera. Gainbehera ekidinezin honen aurrean neurriak hartu dira baina hezkuntza komunitatearekin eta ikasleriarekin partekatu gabe eta gure hitzari entzungor eginez. Hezkuntza arloan eskumena duten agintarien interes partikularrei erantzun dion gestioa eman da neurriak pairatu behar izan ditugunok ekuaziotik kanpo utziz. Horregatik, inoren esku ez egoteko nahi dugu gurea eraiki. Ikasleriaren beharretara egokitutako neurriak hartu ordez, kurtso akademikoa edozein modutan amaitzea izan da lehentasuna. Gainera, pandemiak astindutako hilabeteotan ikasleak izan gara gelditu ez garen kolektiboetako bat. Ekonomia geratu da baina ikasleok lanean jarraitzera behartuak izan gara. Honek hezkuntza sistemaren ikuspegi merkantilista erakutsi du nabarmen eta produkzioa ez da eten. Selektibitatea bere horretan mantentzea, hirugarren ebaluzioa ohi bezala ebaluatzea, arrakala digitala ekiditeko neurririk hartu ez izana, klasera itzultzera derrigortzea... hezkuntza sistemen porrotaren adierazleak dira. Ikasle gisa bizitako egoera honek hezkuntza sistema eraldatzearen beharrean berretsi gaitu. Borroka izango da gure eguneroko praktika, balio ez diguna aldatzeko eta ikasleon neurrira eraikitzeko. Jarraian azalduko dugu zer nahi dugun, norantz goazen eta nola egingo dugun, baina txikitik eta behetik egingo dugula ziurra da. Badakigu nondik gatozen eta non gauden eta horregatik egingo dugu borroka, daukagunak balio ez digulako eta argi dugulako zein den ibili beharreko bidea. 10

IKASLE BORROKAREN Izpia


KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

11


2. Norantz goaz? Edozein heziketa prozesu (hezkuntza formala1, ez formala2 edo informala3 izan) balore eta jakintzen transmisioan oinarritzen da. Balore eta jakintza horien nolakotasuna momentuan heziketa prozesu hori zuzentzen duenak zehazten du, interes propioen arabera erabakitzen dituelarik. Beraz, botere hori duenak irudikatzen edo desio dituen errealitatea eta jendartea eraiki ahal izateko diseinatzen du ibilbide hau. Hori horrela, euskal ikasle gisa bizi ditugun zapalkuntzekiko kontzientzia hartu eta pertsona askeak eraikitzeko prozesua izan beharko luke heziketak (bere adierazpide guztietan); pertsonon garapen integrala nahiz Euskal Herriaren biziraupen eta garapena (aspektu guztietan; soziala, ekonomikoa, kulturala) bermatuko dituen tresna; interes eta behar kolektiboei erantzuteko diseinatuko den bitartekoa; euskal herritarrok era burujabean erabakiz testuinguruari eta une historikoari moldagarri zaion baliabidea.

2.1. Zer egin nahi dugu? Euskal Herriko hezkuntza egitasmoak ikasleok erdigunean jartzea nahi dugu; bertako baldintza sozial, kultural, politiko nahiz ekonomikoak aintzat hartuta hauetara egokitzea nahi dugu; errealitatearekin elkarrekintzan jarri eta berau ulertu nahiz eraldatzeko bitartekoak eskaintzea nahi dugu; jakintzaren elkartrukea sustatu eta berau herriaren mesederako jartzea nahi dugu; pertsona kritiko, parte hartzaile eta aktiboak heztea nahi dugu. Eta guzti hau posible egingo duen proiektua zein da? Euskal Eskola Herritar eta Burujabea, gure nahi eta behar errealen arabera - eta hauei erantzuteko herritik eta herriarentzat antolatu eta kudeatuko dugun egitasmoa. Baina guzti hau bermatzeko, nolakoa izan behar da hezkuntza egitasmoa gaur eta hemen? Gure ustetan, ezinbesteko ezaugarriak ondorengoak dira:

Euskal Eskola Herritar eta Burujabea 1 Formala Berariazkoa, planifikatuta eta arautua den heziketa da. 2 Ez formala Berariazkoa eta planifikatua den, baina eskolatik kanpo ematen den heziketa da. 3 Informala Egunerokotasunean, modu kasualean eta planifikatu gabe ematen den heziketa da.

12

IKASLE BORROKAREN Izpia


2.1.1. Burujabea izan behar da. •

• •

Herri ororen eskubidea da bere hezkuntza antolatu eta kudeatzea eta Herri garen heinean, gurea ere bai. Euskal Herriko baldintza sozial, kultural, politiko eta ekonomikoak aintzat hartuta, herriaren eta herritarron interes eta behar kolektiboei erantzuteko hezkuntza sistema diseinatu eta garatzeko eskubide osoa daukagu. Kanpo esku-hartzerik gabe, ahalmen hori garatuko duen hezkuntza egitasmoa izango da gurea. Herritar orok du hezkuntzaz erabakitzeko ahalmena. Erabaki kolektiboek, herritarrek era parte hartzaile eta kolektiboan hartutako erabakiek, kudeatuko dute hezkuntza egitasmoa uneoro. Curriculum1 propioak ardaztuko ditu heziketa prozesuaren edukiak: ebaluazio-sistema, pedagogia eredua, lantzeko den materia, ikaskuntza metodoak eta gainontzeko alor guztiak. Bertoko eta momentuko behar errealen arabera zehaztuko dira guztiak Euskal Curriculumaren baitan. • Curriculum propioaren nahitaezko ezaugarrien artean ikasleak prozesuaren zentroan jartzea, balio askatzaileen baitan garatzea eta euskara, euskal kultura eta Euskal Herriaren historia erdigunean kokatzea egongo dira. • Tokian toki Euskal Curriculumaren baitako curriculum herritarrek hartuko dute garrantzia. Herriaren garapena oinarrian jartzen dugun unean, tokiko errealitateari egokitua, tokiko beharrei erantzuteko eta tokiko garapena sustatzeko proiektua irudikatzen ari gara. Hortaz, lokaleko ezaugarriak barnebilduko dituzten herri curriculumak behar ditugu, herriaren ezagutza eta garapena ardatz izango dituelako hezkuntzak.

2.1.2. Nazionala izan behar da. • •

Herri garen heinean, herri gisa ditugun eskubideetan oinarrituta egongo da. Eskubide eta aukera guztiak babestu eta bermatuko dituen eta herritarra eta parekidea izango den sistema egikarituko dugu. Herri garen heinean, gure nortasunari egokitua izango da. • Batetik, Euskal Herri osoa bilduko duen sistema, berau izanik erreferentziazko unitatea edo markoa eta nazio ikuspegia bermatuz jardungo duena. • Bestetik, euskalduna: euskara, euskal kultura eta Euskal Herriaren historia ardatz harturik nazio izaera eta identitatea landuko dituena. Ezinbestean, hezkuntza sistema nazionalak ikasle euskaldunak heziko ditu. Ez da soilik euskarazko hezkuntza izango; hezkuntza euskalduna izango da. Gure herriarekiko ezagutza eta gure identitatearen lanketa bultzatzen duen eredua, ikasle euskaldun eleaniztunak heziko dituena eta herriarekiko loturan oinarrituko dena. Herri garen heinean, gure behar errealei erantzuteko moldatuko da. • Norbanakoen eta Euskal Herriaren garapen soziala, kulturala eta ekonomikoa ziurtatuko duen bizitza osorako hezkuntzan oinarritutako egitasmo integral eta inklusiboan oinarritzen den sistema izango da. Unean uneko errealitate eta baldintzen arabera moldagarria izango dena. • Eredu deszentralizatua: maila lokalaren izaera aintzat hartu eta bertako errealitate nahiz behar errealei egokitzea ahalbidetuko duen eredua garatuko dugu.

2.1.3. Publikoa izan behar da. • •

Hezkuntzarako eskubidea pertsona ororen eskubidea izaki, eskubide hau bermatzea erantzukizun sozial eta kolektiboa da. Guztion egitekoa izango da, beraz, hezkuntza eskuragarria izatea pertsona ororentzat. Herritarra, komunitarioa eta parte hartzailea: • Hezkuntza planifikatzeko, antolatzeko eta gauzatzeko hezkuntza-komunitatea (hezkuntzaren bueltako agente aktiboen multzoa) osatzen duten kideak subjektu nagusi izango dira prozesu osoan. Ikasleak egitasmoaren zentroan kokatzen ditugularik, garrantzia berezia hartuko du ikasleriaren hitzak erabakimen guztietan. • Hala ere, herritar orok luke eskubide eta betebehar hau. Antolaketa eredua irekia izango

1 Curriculum Ikastetxeetan erabiltzen diren material, baliabide eta edukiak legez erregulatzen dituen dokumentua. KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

13


da jendeak zuzenean parte hartu ahal izateko. Publikoa izatea ez dugu ulertzen soilik doako sarbidea izatea denik. Publikotasun eredu berri bat asmatzeko beharra daukagu euskal herritarrok, euskal publikotasun berri bat. Pertsona ororentzat eskuragarria, ezein segregazio ahalbidetzen ez duena (finean, inor alboratzen ez duena beren jatorri, erlijio, klase sozial, kultura, hizkuntza, sexu edo beste ezein motibogatik), behetik gora eraikia eta demokratikoa. • Hortaz, guk nahi eta behar dugun Euskal Herria eraikitzen lagunduko duen Euskal Eskola Herritar eta Burujabea publikoa izango bada, gure aburuz euskalduna, merkatuaren logikatik at kokatzen dena eta feminista ere izan beharko da, beste hainbeste ezaugarriren artean (inklusiboa, laikoa, ahalduntzailea...). Gainontzean, gure ikuskeratik, feminista, euskalduna eta merkatuaren logikatik at kokatzen dena ez bada, publikoa izan daiteke edonorentzat eskuragarria, baina segregazioak ahalbidetzen jarraituko duen eredua izango da. Publikoa bada baina ez euskalduna, espainola edota frantsesa izango da; publikoa bada baina merkatuaren logikan kokatzen dena, interes kapitalistei erantzuten diena izango da; publikoa bada baina ez feminista, emakumeak* zapaltzen eta bigarren mailako herritar gisa kokatzen dituena izango da. Horregatik diogu publikoaren esangura guretzat doakoa, eskuragarria, euskalduna, merkatuaren logikatik at kokatzen dena eta feminista dela nahitaez.

2.1.4. Askatzailea izan behar da.

• •

Norgehiagoka, indibidualismo eta menpekotasun oro gainditzeko, bizi eredu askatzaileak garatzeko oinarriak eta tresnak eskainiko ditu gure egitasmoak, kolektibotasuna indartuz eta elkartasuna eta auzolanavv landuz. Heziketa prozesuak pertsona kritiko, aktibo eta parte hartzaileak sustatu beharko ditu askatzailea izango bada. Beraz, jakinik gure herrian – herri ukatuan - zapalkuntza anitzek gurutzatzen gaituztela, hauen kontzientzia landu eta berauetatik askatzeko beharrezko balore askatzaileetan oinarrituko da gure hezkuntza sistema. Balore feministak oinarrian, laikoa, ikasleetako bakoitza ikasketa prozesuaren zentroan kokatzen duena eta pertsona gisa ahalduntzen duena, inklusiboa eta ikuskera kritikoa sustatzen duena izan beharko da.

Euskal Eskola Herritar eta Burujabea gure nahi eta behar errealen arabera (eta hauei erantzuteko) herritik eta herriarentzat antolatu eta kudeatuko dugun egitasmo gisa definitu dugu hasieratik. Hezkuntza proiektu honen ezinbesteko lau ezaugarri nagusiak zein diren ere zehaztu dugu. Baina zergatik deitzen diogu Euskal Eskola Herritar eta Burujabea? Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat eraikiko dugun hezkuntza egitasmoa izango delako. Herritarra izango da, batetik, jakintza herriaren eraikuntza eta garapenaren mesedera bideratuko dugulako; eta, bestetik, parte hartzailea, komunitatean oinarritua eta komunitarioa, demokratikoa, inor atzean uzten ez duena eta herritarron beharrak aintzat hartuz herritarrokin batera behetik gora eraiki eta garatuko dena izango delako. Burujabea izango da, lehenik, Herri eta pertsona gisa hezkuntzaz hausnartu, eztabaidatu, erabaki eta kudeatzeko eskubidea garatuko dugulako; eta baita Herri hau izango delako, inolako inposizio eta kanpo eskuhartzerik onartu gabe, gure hezkuntza egitasmoa zein gure Euskal Herria nolakoa izan behar den determinatuko duena.

2.2. Lanerako filosofiak Ez dugu itxarongo, gaurdanik hasiko gara jendea balore askatzaileen baitan hezteko ahaleginean sakontzen eta Euskal Herrirako hezkuntza egitasmoa ehuntzen. Horretarako, gure jardunaren bitartez euskal ikasleriaren artean sustraitu nahi ditugun oinarrizko hiru filosofia izango ditugu oinarrian. Lanerako filosofiak, finean, gure helburuak lortzeko garatuko ditugun borrokak diseinatzeko aintzat hartu beharreko elementu zentralak dira, begiratzeko jantziko ditugun betaurrekoak. Euskal Eskola Herritar eta Burujabearen oinarrian dauden balore eta gako ideologikoak barnebiltzen dituzte filosofia hauek. Egiten dugun guztian egiteko daukagun moduak determinatzen baitu, inplizituki bada ere, zein logikari erantzuten diogun; eta era honetan, ikasleriaren artean hausnartzeko, jarduteko 14

IKASLE BORROKAREN Izpia


eta borrokatzeko filosofia bat txertatzen dugu. Ondorengoak dira, gure helburuetan zehaztu bezala, ikasle subjektu berriak oinarrian dituen hiru filosofiak:

2.2.1. Ikasleriak du hitza eta erabakia. Ikasleriaren ahalduntzeari eta burujabetzaren ulerkera orokorrari lotutako filosofia. Ikasleok kolektibo bat osatzen dugu, ikasle izate hutsagatik problematika zehatz batzuk bizi ditugulako. Arrazoi horrek ikasleriak osatzen dugun kolektiboa subjektu politiko gisa ere artikulatzen du; zapalkuntza konkretuek gurutzatzen gaituzten unetik, horren kontzientzia hartu, ikasle boterea eraiki eta ibilbide propioz borrokak ekitea dagokigu, guri eragiten diguten erabakiak guk geuk hartzeko. Laburrean, filosofia honek euskal ikasleriaren subjektu politiko izaera aitortu, landu eta boteretzeko logikan jardutea esan nahi du. Zertarako “ikasleriak du hitza eta erabakia”, beraz? • • • •

Ikasleak prozesuaren zentroan egon behar direla aldarrikatzeko, ikasleriaren interes eta beharrak aldarrikatzeko. Ikasleriak problematika espezifiko bat jasaten badu, kolektibo hori saretu eta antolatu beharra dago. Filosofia honek ikasleria subjektu gisa artikulatzeko balio du: ikasle oro inplikatzeko, kolektiboaren barne sentitu arazteko zein ikasleria oinarritik ahaldundu edo kontzientziatzeko. Aldarrikapenen osatze eta sozializaziorako. Ikasle Boterearen eraikuntzaren logika indartzeko, ahalduntze kolektiboa elikatzeko.

2.2.2. Hezkuntza herritik eta herriarentzat. Komunitatearen eta herriaren inplikazioa eta parte hartzea bilatzen dituena, hezkuntzaren eta errealitatearen beharrezko lotura aldarrikatzen duen filosofia. Hezkuntza pertsona ororen oinarrizko eskubidea izanik eta hezkuntza egitasmoak herri baten biziraupen eta alor guztietako garapenaren berme izan behar badu, etengabeko lotura estu bat behar da herriaren, herritarren eta hezkuntzaren artean. Gaur egungo sistemek bultzatzen dutenaren aurka, Herri gisa kolektiboki aurrera egin dezagun balio behar du heziketa prozesuak eta filosofia honek hori esan nahi du. Zertarako “hezkuntza herritik eta herriarentzat”, beraz? • • • •

Hezkuntzaren eta errealitatearen elkarrekintza aldarrikatu eta herriarekin sareak josteko. Ikastetxeak ez dira irla galduak herrian, sarri sentipen hori dagoen arren. “Herria - Ikastetxea - Herria” logika sustatu beharra dago hezkuntza herriaren garapenerako oinarri bada. Jakintzaren kolektibizazioa bultzatu, herri jakintza eraiki eta ikuspegi kritikoa lantzeko. Errealitatea aztertzeko eta eraldatzeko baliabideak lortzeko. Herriaren erabakimena aitortzeko, herriari eragiten dien gaien inguruan herriak hausnartu, erabaki eta erabaki horiak gauzatzeko eskubidea duela aldarrikatzeko.

2.2.3. Nazio eta Herri eraikuntza. Gure borrokarako markoa Euskal Herria dela irudikatzen, aldarrikatzen eta indartzen duen filosofia. Euskal Herria gure nazio izanik eta jakinik ezein aldaketa ez dela posible kateatuta gauzkaten frantziar eta espainiar estatuen baitan, hezkuntza eremutik ere Euskal Herriaren eraikuntza eta askapena bultzatzea dagokigu. Zertarako “Nazio eta Herri eraikuntza”, beraz? • • • • •

Euskal Herri askearen eraikuntza hezkuntza eremutik bultzatzeko. “Euskal Herria - Hezkuntza - Euskal Herria” logika sustatzeko, gure hezkuntza egitasmoa Euskal Herriaren biziraupen eta garapena (ekonomikoa, soziala, kulturala...) bermatzeko tresna delako. Herri zein Nazioaren behar errealetara egokituko den hezkuntza egitasmo bat garatzeko. Jakintza Euskal Herriaren eraikuntza eta garapenaren mesedera bideratzeko, jakintza herritarren behar eta interes kolektiboei erantzuteko izan dadin. Hezkuntza Komunitatearen eta herri mugimenduaren zein herritarren arteko harremanak ehuntzeko, komunitatea saretzeko.

KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

15


2.3. Euskal Hezkuntza Sistema Propioa mugarri Euskal Herriari eta euskal herritarroi egokitutako hezkuntza egitasmo osoa egituratzeko, beharrezko tresnetako bat honen gaineko erabakimena izan eta erabaki horiek kudeatzeko baliabideak errazten dituen estatu egitura propioak izatea da; bi estatu arrotzetan bananduta eta lurralde zatiketa pairatzen dugun artean ezinezko izango zaigu euskal eskola burujabe, nazional, publiko eta askatzailea eraikitzea. Zergatik? Inposatzen zaigun hezkuntza ereduaren giltzarrapoa direlako frantziar eta espainiar hezkuntza sistemak; arrazakeria, matxismoa, neoliberalismoa, lehiakortasuna, indibidualismoa‌ egituratzen dituztelako estatuetatik inposatzen zaizkigun hezkuntza legeek, Herri bezala ukatu, zatikatu eta eskubideak lapurtzearekin batera. Bidea egiteko Euskal Hezkuntza Sistema Propioa (EHSP) eraikitzea zinbestekoa da, Euskal Herrirako antolatzen den hezkuntza egitura egikaritzea, ulertzen dugulako espainiar eta frantziar hezkuntza legeekin haustura planteatzen duela eta aldarrikatzen ditugun egiturazko aldaketak txertatzeko aukera ematen digula. Gure filosofiak eta helburuak ardatz, ikastetxez ikastetxe nahiz egiturazko erabakiak hartzen dituztenen parean jarriz, ikasleon hitza eta erabakimena errespetatzen duen eta herriarekin loturan eta herritarren mesedetan garatzen den Euskal Hezkuntza Sistema Propio baten alde eragitea dagokigu, Euskal Eskola Herritar eta Burujabera bidean baldintzak sortu eta aurrera urratsak emateko. Bada, ordea, Euskal Hezkuntza Sistema Propioa eraiki ahal izatea eragozten digun arrazoirik: herri gisa hezkuntzaz erabakitzeko eta berau antolatu eta kudeatzeko daukagun eskubidea ukatua zaigu. Horregatik, euskal ikasleoi hezkuntzaren gainean erabakitzeko eskubidearen eta, beraz, hezkuntza burujabetzaren alde ekitea dagokigu. Baina zer da Hezkuntza Burujabetza, zehazki? Euskal herritarrok Euskal Herrian dauzkagun nahi eta behar errealen arabera hezkuntza egitasmoa zein den pentsatu, erabaki eta gauzatzeko ahalmena izatea da. Ezinbesteko tresna aurretik aipatutako erronkak gainditzeko. Eta erronka honi eusteko momentua da, sortu diren eta sortzen ari diren proposamenak eraginkor bihurtzeko erabakimena eskuratzea dagokigu. Gure herria zatikatua den heinean, badakigu gaurgaurkoz Ipar Euskal Herrian, Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauzkagun baldintzak ezberdinak direla, lurralde bakoitzean hezkuntzarekiko dauzkagun eskumenak ezberdinak direla. Hori horrela izanik, bakoitzak bere bitartekoak baliatuz lurralde guztietatik eragitea dagokigu; erabakimen espazio bakoitzean eragiteko proposamen propioak garatuz baina lurraldeen arteko elkarlana planteatuz herri ikuspegia bermatuta. Eta elkarlanean dago gakoa; lurralde zatiketa pairatzen dugun heinean errealitate, behar eta denborak ezberdinak izanik, proposamen eta urratsek ere ezberdinak izan behar dute, baina beti ere nazio ikuspegiz jardun beharko dugu guk geuk zatiketa ez birproduzitu eta betikotzeko. Euskal Herri osoa aintzat hartuko duen, lurraldearen luze zabalerako balioko duen eta kanpo injerentziarik izango ez duen Euskal Hezkuntza Sistema Propio bat eraikitzeko tenorea da.

2.4. Dinamika garatzeko ardatzak Zehaztu dugu zein den gure helburua: Euskal Eskola Herritar eta Burujabea. Zehaztu ditugu helburura heltzeko jantzi beharreko betaurrekoak: ikasleriaren hitza eta erabakia oinarrian, hezkuntza herritik eta herriarentzat izan dadin borrokatuko dugu Euskal Herrian. Zehaztu dugu bidegurutzetik ateratzeko bidea zein den: hezkuntza burujabetza eskuratuz, tokian toki dagozkigun urratsak eman eta Euskal Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzea. Eguneroko erronkei erantzuteko ardatzak zehaztea besterik ez zaigu gelditzen. Gaurtik eta lokaletik eraikiko dugu Euskal Eskola Herritar eta Burujabea, ikastetxeetan erronkaz erronka jardunez, problematika bakoitza borrokatuz. Eguneroko eraikuntzaren baitan eginkizun ezberdinak dauzkagu, baina nagusiki, ikasleriaren baldintzak hobetzeko lan eginez, ikasleria antolatu, hezkuntza eraldatu eta heziketa prozesu osoa duina izan dadin eredu berri baten alde 16

IKASLE BORROKAREN Izpia


borrokara batzeko aritzea dagokigu. Finean, ikasleriak egunerokoan bere ikastetxean bizi dituen problematikak lantzeaz eta hauei irtenbidea emateaz ari gara. Uneko ikas baldintzak hobetzeaz gain, borrokaren bitartez kolektiboaren onurarako ari garela adierazten dugu, antolatzeak eta borrokatzeak merezi duela adieraztearekin batera. Baldintza materialak aldatzeko borroka egiten dugun aldi berean, norbanako, komunitate eta herria eraikitzeko hezkuntza prozesu askatzaile, eraikitzaile eta ahalduntzailea bihurtzea dagokigu, norabide horretan lan egitea. Eskutik helduta doazen erronkak dira, banatuta ulertu ezin direnak. Borrokatzen ditugun problematikei bestelako eredu baten baitako irtenbidea eman behar diegu, gaurko hezkuntza ereduaren baitan ikas baldintzak duintzeko aldaketa gehienak ez direlako posible. Horrela, ikasleria hezkuntza eredu propio baten aldeko ikuspegira dakargu gurekin batera. Gure eguneroko borrokaren bitartez ikasleriari 2.2. puntuan azaldutako lanerako filosofiak eskaintzeko tresna dira bi ardatzok; gure jardunaren bitartez ere ikasleriaren kontzientziak astintzea baitagokigu. Zehatzean eta praktikan, ezinbestean elkarri lotuta ulertu behar ditugun bi ideia, hauen baitan diseinatuz borroka-dinamika guztiak. Hobeki azaltzeko:

2.4.1. Eredu Propioaren Eraikuntza. •

Behetik gorako eraldaketa eta ereduaren eraikuntza. Ikasle gisa bizi ditugun zapalkuntzak problematizatu eta guk euskal ikasle gisa nahi eta behar ditugun ezaugarrietan sakonduz eredu berriak edo alternatibak sortzea esan nahi du ardatz honek; teorian nahiz praktikan, lokalean nahiz maila nazionalean. Eredu berri edo alternatiba horiek gure herrirako nahi eta behar dugun hezkuntza egitasmoan garatuko genituzkeen ezaugarriak barnebilduko dituzte. Era honetan, Euskal Eskola Herritar eta Burujabea irudikatuko duten ereduak garatuko ditugu, apurka-apurka alternatiba txikiak sortuz eta berauen artean lotuz. • Alternatibak eraikitzearen garrantzia. Hezkuntza sistema eta eredu hauen mugak azaleratzea beharrezkoa da, baina ez nahikoa aurrera urratsak eman nahi baditugu. Balio ez diguna salatu, behar duguna aldarrikatu eta aldarrikapen horietatik gure behar errealei erantzungo dien praktika/proiektu berriak sortu, sustatu eta garatzea dagokigu. Alternatibak eraiki beharraz ari garenean, gure nahi eta beharretan oinarrituta egongo diren hezkuntza egitasmo zehatzez ari gara; izan jakintza kolektibizatu eta elkarbanatzeko herri eskolak, izan Euskal Herriari dagokion egutegi propioaren garapena, edo izan beste edozein arlo. Euskal Hezkuntza Sistema Propioaren aldeko borroka ideologikoa eta masa mobilizazioa. Eguneroko tokiko ikasle problematika borrokatzeaz gain, dinamika hauek helburu orokorrei ere erantzuten dien arren, Euskal Hezkuntza Sistema Propioaren beharra esplizituki lantzea ezinbesteko lana da. Gure ustez euskal ikasleen behar errealei erantzuteko, izan ikas baldintzak duintzeko zein bestelako balore batzuen baitan hezteko, nahitaezkoa da Euskal Hezkuntza Sistema Propio bat izatea; gainontzean, orain arte bezala estatu espainol eta frantses heteropatriarkar eta kapitalistek haien interesei erantzuteko antolatuko dute hezkuntza eta ez euskal ikasleon interesei. Bestelako eredu bat eraiki nahi badugu, ezinbestean, estatuekiko konfrontazioan kokatu eta hezkuntzatik ere herri eraikuntzan sakondu behar dugu. Horregatik borroka ideologikoa garatu eta masa mobilizazioak sustatu behar ditugu esplizituki sistema propioaren alde. • Borroka ideologikoa diogunean euskal ikasleriarekin kontzientzia lanketa egiteaz ari gara: inposatzen zaizkigun hezkuntza sistema eta ereduek ez die herri eta herritar gisa ditugun nahi eta behar errealei erantzuten, horretarako aterabide bakarra guk geuk gure errealitatetik eta gure erabakimenez eraikitako sistema propioa izango da. • Masa mobilizazioa beharrezkoa da, ikastetxe eta kaleetara ateraz jarriko dugulako behar hau mahai gainean eta bide horretatik baino ez dugulako lortuko estatu espainol eta frantsesari nahiz tokiko agintari arrotzei presio egitea. Ikasleak sistema propioaren alde aktibatu eta mobilizatzeko eskaintzak garatu behar ditugu. Erabakimen espazio bakoitzean eragin: lurralde agenda. “Euskal Hezkuntza Sistema Propioa mugarri” atalean esan bezala, herri gisa hezkuntzaz erabakitzeko eta berau antolatu eta kudeatzeko daukagun eskubidea ukatua zaigu, eta ahalmen hori eskuratzeko ezinbesteko urratsa hezkuntza burujabetza eskuratzea da. Jakin badakigu, gure herria bi estatu arrotzen artean zatitua eta hiru marko administratibotan banatua dagoela, bakoitzeko egoera oso ezberdina KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

17


delarik. Beraz, lurralde bakoitzean dauzkagun baldintza eta bitartekoak baliatuz erabakimen espazio bakoitzean eragitea dagokigu, marko bakoitzerako proposamen propioak garatuz eta norabide berean eraginez. Lurralde bakoitzak dituen baldintza, bitarteko edota eskumenak ez direla berdinak badakigu eta horrek erritmo, proposamen eta garapen ezberdinak izango dituela tokian toki. Bakoitzaren eginahalak sustatuz, babestuz eta errespetatuz, elkarlana bultzatzea dagokigu herri ikuspegia bermatu eta herri eta nazio eraikuntzan sakontzeko.

2.4.2. Ikasle problematika eta hezkuntza eraldaketa. •

•

Ikas baldintza duinak eskuratu. Ikasle izate hutsagatik egunerokoan ikastetxean zapalkuntza zehatz batzuek gurutzatzen gaituzte eta problematika berezitu bat bizi dugu. Problematika horiek nondik datozen eta nola eragiten diguten aztertu, berau gainditzeko borrokatu eta ikas baldintza duinagoak eskuratzeko aterabidea eskaintzea dagokigu. Ikasle problematikak Euskal Herriko ikastetxe guztietan dauden arren, bakoitzean modu ezberdin batean bizi edo pairatzen ditugu, baldintza ezberdinetan aurkitzen garelarik. Hortaz, ikasle problematika landu eta ikas baldintza duinak eskuratzeko bide propioa diseinatu beharko dugu lekuan leku, borroka lokalak garatuz. Borroka lokalak garatzeaz ari garenean, ikasle problematikaren tokiko aurpegia aztertu eta lekura egokitutako borroka planteamendu eta aterabideak garatzeaz ari gara. • Masa borroka aktibatzea ezinbesteko gakoa da. Ikasleok pairatzen ditugun eguneroko gatazkak eta ezartzen zaizkigun mugak azaleratuz ikasleria aktibatzea dakar honek. Egiten ditugun borroka planteamenduak irisgarriak eta parte hartzaileak izan daitezen garatuko ditugu, mobilizaziorako eskaintza bermatuz, modu honetan ikasle mugimendu indartsu bat artikulatzeko anbizioarekin. Bultzada behar denetan edota dimentsioak horrela eskatzen duelako, planteamendu lokaletatik planteamendu nazionalak osatzeko aukera garatuko dugu. Txikitik eragitearen logika. Ikastetxeetan bizi diren problematika zehatzak, ikusgarri edota ukigarri direnak, landuz aldaketak eragin daitezke. Tokian toki garatzen dituzten borrokek emaitzak ematen dituzte, sarri txikiak direla uste dugun arren. Baina hainbat borroka txikik gauza handiak aldatu ditzakete elkartuz gero. Horregatik, garaipen lorgarriak planteatu behar ditugu ikastetxeetan, astiro-astiro aldaketa txikiak lortu. Modu honetan, ikasleriaren artean borrokak merezi duela eta antolatuz eta borrokatuz helburuak lor daitezkeela sozializatzeaz gain, eraldaketa handiago bat bultzatzen ari gara. Norbere ikastetxean eragiten ditugun eraldaketak Euskal Herriko gainontzeko ikastetxeetako kideekin elkarbanatuz gero, eta guztiok norabide berean borroka eginez gero, eraldaketaren dimentsioa azpimarratzekoa litzateke. Logika honetan jardungo dugu, txikitik eragiten eta gauza handiak lortzen.

Hasieran aipatu bezala, ikuspegi hauek elkarlotuta doaz eta ezin ditugu isolatuta ulertu, batek bestea baitakar atzetik. Adibideak jarriz errazago ikusten da: sistema honen antolaketak sortzen dituen segregazioak salatu eta bestelako publikotasun eredu bat aldarrikatzen gabiltzan artean, mota bateko edo besteko segregazioa pairatzen dugun ikasleon baldintzak duintzeko aldarrikatzen gabiltza; eta, alderantziz, inposatzen zaigun ebaluazio ereduak ikasleongan sortzen duen presioa eta lehiakortasuna salatzen gabiltzan artean, gure Euskal Eskola Herritar eta Burujabean ikasleok erdigunean jarriko gaituen bestelako ebaluazio eredu bat behar dugula aldarrikatzen dihardugu. Beraz, ikastetxeetako problematikak aztertu eta borrokarako dinamikak diseinatu behar ditugunean, bi ikuspegi hauek oinarri hartuta egingo dugu. Dinamika garatzeko ardatz bi hauek ikasle borroka ororen oinarrizko osagaiak dira Euskal Eskola Herritar eta Burujabea eskuratzeko. Alabaina, lanerako filosofietan aipatu eran, frantziar eta espainiar estatuek atxilo gauzkaten artean ez da ezelako eraldaketa integralik posible izango. Beraz, eskutik helduta doazen eta askatuta ulertu ezin diren elementuak dira Euskal Herriaren askapena eta herri eraldaketa. Norabide honetan, nazio eta herri eraikuntzan sakontzea dagokigu; batetik, eta nagusiki, euskal ikasleon behar errealei erantzunez pertsonon garapen integrala eta Euskal Herriaren biziraupen eta garapena (kulturala, soziala zein ekonomikoa) bermatuko dituen Euskal Eskola Herritar eta Burujabea lortu nahi badugu; eta bestetik, azpimarra berezia jarriz, hezkuntza eremutik ere Euskal Herriaren burujabetza prozesua bultzatzeko dagokigun arduraz. Hezkuntza eremutik Euskal Herriaren burujabetza prozesua bultzatzeko ardura dugu, bi norabidetan. 18

IKASLE BORROKAREN Izpia


Baga, aurretik hainbatetan esan eran, ikastetxeak ez dira errealitatetik eta herritik kanpo dauden eta inolako loturarik ez duten irlak. Herrian gertatzen denak eragina du ikastetxean eta bereziki ikasleongan, herriaren parte baikara. Horregatik, garrantzitsua da zatiketa hori gainditu eta guk geuk herri dinamikak ikastetxeetara eraman eta garatzea. Hezkuntza herritik eta herriarentzat izan behar dela diogunean honetaz ere ari gara; ikasleak tokiko nahiz nazio mailako errealitatearekin elkarrekintzan jartzeaz, Herriari eragiten dien gaien inguruan ikasleek ere hausnartu eta erabakitzeaz, herri bizitzan parte hartu eta eragiteaz. Biga, hezkuntza burujabetza eskuratzeko ahaleginean sakonduz. Aipatua dugu arestian gaur-gaurkoz ukatua zaigula herri gisa hezkuntzaz hausnartu, erabaki eta erabaki hauek egikaritzeko dugun eskubidea. Ahalmen hau, burujabetza, eskuratzea ezinbesteko urratsa da izan hezkuntza edo beste edozein gaitan eredu propioak eraiki nahi baditugu. Hortaz, arloz arloko burujabetza eskuratzeko prozesuak abiatzea Euskal Herriaren burujabetza prozesu orokorrean aurrera urrats esanguratsua litzateke. Hezkuntzatik ere norabide honetan lan egitea dagokigu.

2.5. Nortzuk egingo dugu? Boteredunen hautu kontziente eta estrategikoz, hezkuntza ereduen egiteko nagusia sistema kapitalista heteropatriarkar espainol eta frantsesa birproduzitzeko ikasle akritiko, pasibo eta sumisoak heztea da. Ikasketa prozesu osoa oinarritzen da obedientzian, zapalduak izaten ikas dezagun eta kolektibo edo subjektu gisa artikulatu ez gaitezen. Euskal ikasle garen heinean, zapalkuntza guzti hauek gu baino ez gaituzte zeharkatzen bete-betean. Problematika espezifikoak pairatzen ditugu ikastetxeetan gure egunerokoan. Horrek egiten gaitu kolektibo, horrek ematen digu subjektu politiko berezkoaren izaera. Euskal Ikasleria da bere osotasun eta aniztasunean subjektu politiko hori: euskal herritarrak eta ikasleak izateagatik era konkretu batean eragiten digutelako zapalkuntzek. Egoera honen kontziente izan eta berau eraldatzeko antolatzen diren ikasleak Ikasle Mugimenduaren parte direla ulertzen dugu. Beraz, gu artikulatzen ari garen subjektu berri hau Ikasle Mugimenduaren eta, ‘de facto’, Euskal Ikasleriaren baitan kokatzen da. Badira baita beste hainbat kolektibo hezkuntza eremuak ukitzen dituenak, Hezkuntza Komunitatea osatzen dutenak ikasleokin batera. Hezkuntza sistema herritar baten aldeko apustua egiten dugularik, ulertzen dugu Hezkuntza Komunitatea izan behar dela hezkuntza egitasmoaz eztabaidatu, erabakiak hartu eta hauen kudeaketan lekukoa daraman kolektibo zabala. Honen baitan ahots propioz eragitea dagokigu ikasleoi, kide aktibo izan eta bultzatzaile lana egiteko funtzioa daukagu. Izan ere, pairatzen ditugun problematikei erantzuna eman eta bizipen propioetatik eredu hobe bat proposatzeko ardura gurea da.

2.5.1. Norekin egingo dugu? Subjektu eta aktibo nagusia euskal ikasleria izan behar den arren, Euskal Herrirako hezkuntza egitasmoa eraikitzeko ardura ezin dugu soilik Hezkuntza Komunitatearen bizkar gainean utzi. Hezkuntza eta Herriaren eraikuntza eskutik badoaz, ezin ditugu ikastetxeak modu isolatuan ulertu, ezta hezkuntzako borroka bestelako borroketatik aparte ulertu ere. Horregatik, ikasleok gainontzeko Herri borrokekin loturan ulertu behar dugu gure borroka. Alde batetik, Euskal Herrian burujabetzaren eta eraldaketa sozialaren alde kokatzen diren eragileekin elkarlana garrantzitsua izango da, gure borrokek elkar indartzen dutelako. Eta, bestetik, ikasle garen heinean ikastetxetik kanpo ere beste hainbat problematika pairatzen ditugu gazte bezala. Horregatik, gazte eragileekin batera lan egitea garrantzitsua izango da.

KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

19


Ikasleriak du hitza eta erabakia

Lanerako filosofiak

Ikasleria ahaldundu, subjektu politiko gisa kontzientzia hartu eta ikasle boterea eraikitzeko logika.

Nazio eta herri eraikuntza

Hezkuntza herritik eta herriarentzat Herri gisa kolektiboki aurrera egin dezagun. Jakintza kolektibizatu eta herri jakintza eraiki.

Gure borrokarako markoa Euskal Herria da. Hezkuntza eremutik ere Euskal Herriaren eraikuntza eta askapena bultzatzea dagokigu.

Dinamika garatzeko ardatzak Ikasle problematika eta hezkuntza eraldaketa Ikas baldintza duinak eskuratu. Txikitik eragiten.

Eredu propioaren eraikuntza Behetik gorako eraldaketa eta ereduaren eraikuntza. Euskal Hezkuntza Sistema Propioaren aldeko borroka ideologikoa eta masa mobilizazioa. Erabakimen espazio bakoitzean eragin: lurralde agenda.

ikas baldintza

duinak!

Aupa ikasleak!

Euskal Herriko burujabetza prozesua elikatu Euskal Herriko herri dinamikak ikastetxean garatu.

Euskal Hezkuntza Sistema Propioa mugarri Hezkuntza burujabetza lortu Hezkuntzaz hausnartu, erabaki eta erabaki hauek egikaritzeko ahalmena lortzea.

Lurraldekako planteamenduak Eskumenak dituen eremu bakoitzari zuzendutako proposamen eta estrategiak garatu, herri ikuspegitik betiere.

Euskal Hezkuntza Sistema Propioa eskuratu Euskal Herrirako antolatzen den hezkuntza egitura sortzea.

20

IKASLE BORROKAREN Izpia

Hezkuntza komunitatea!


Euskal Eskola

Herritar eta Burujabea Burujabea, nazionala, publikoa eta askatzailea Pertsona askeak hezteko, zapalkuntzarik gabeko jendartea eraikitzeko. Euskal herriaren biziraupena eta garapen sozial, kultural eta ekonomikoa bermatzeko.

Euskal Hezkuntza Sistema Propioa mugarri

Betaurreko hauekin eragingo dugu hezkuntza komunitatean, EHSP ezaugarritzea gure beharretara ahalik eta gehien hurbildu dadin.

Erabakimen eta kudeaketa ahalmenarekin, ereduaren garapenean sakondu eta hainbat ikasle problematika gainditzeko aukera irekiko zaigu.

Txikitik eraginez, borroka zein garaipen lokalak saretu eta aldaketa handiak bultzatuko ditugu;

EHSP egikaritzean hainbat behar asetuko zaizkigunez, bai ikasleriak, bai hezkuntza komunitateak gure betaurrekoak jartzea errazagoa izango da.

izan erabakimenean, izan egitasmoetan.

Euskal Eskola

Herritar eta Burujabea

Dinamika garatzeko ardatzak

Lanerako filosofiak Betaurreko hauekin garatuko ditugu borrokak.

Ardatz hauek oinarri, ikasleriak gure betaurrekoak beharrezkoak direla ulertu eta jarriko dituzte. KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

21


22

IKASLE BORROKAREN Izpia


3. Nola egingo dugu? Lehenik eta behin, azpimarratu beharra dago sortzen gabiltzan ikasle subjektu berri hau ez dela inolaz ere gure helburu nagusia izango. Antolaketa modu berri hau hezkuntzan garatu nahi dugun proiektu politikoa lortzeko tresna izango da, soilik ondo antolaturiko herriak lor baititzake helburu handiak.

3.1. Izaera Ikasleok gazteriaren baitan kokatzen garen arren, ikasle izate hutsagatik problematika eta zapalkuntza zehatzak jasaten ditugu eta, beraz, horiek ardaztuko dute subjektu berriaren norabidea. Subjektu politiko bat osatzen dugun heinean, horrek gure jarduna modu kolektiboan bideratuko du, alegia, kolektiboaren interes eta beharrak indibidualen gainetik egongo dira. Gure helburua Euskal Herrirako hezkuntza eredu burujabea eraikitzea izanik eta Euskal Herrian antolatuta egonik, ikasleon ardura da zazpi lurraldeen errealitateak aintzat hartu eta ikuspegi nazionala txertatuta izatea gure praktikan. Hala ere, kontziente gara marko administratibo bakoitzeko egoera eta baldintzen arabera dinamika politikoak dimentsio eta espazio ezberdinetan (nazio mailan, lurraldeetan ala maila lokalean) garatu beharko ditugula. Ikasle subjektu berriak ikuspegi nazionala lokalarekin uztartuko du. Maila nazionaleko lanketek proiektu politikoan zehaztutako hezkuntza ereduari erantzungo diote, baita ikasleria osoari zuzenean eragiten dioten problematikei edota etor daitezkeen hezkuntzako erreforma zein neurri orokorrei ere. Maila lokalean aldiz, tokian tokiko errealitateak aztertu eta ikasleon baldintzak hobetzeko dinamikak jarriko ditugu martxan, txikitik eraginez garaipen handiak lor ditzakegulako. Horretarako, gure lanaren borroka eremu nagusia ikastetxeak izango dira. Ikastetxeetan harremandu eta elkartzen gara ikasleok eta, beraz, bertan daukagu eragiteko gaitasunik handiena. Izan ere, politizatu edota antolatu gabeko ikasleekin ere bertan biltzen gara asteko bost egunetan eta hauengan eragiteko espaziorik aproposena da. Gure hezkuntza ereduaren erdigunean ikasleon beharrizanak egongo dira, pertsona ororen garapen integrala bermatu eta haien ahalduntzea bultzatuko dituelarik. Aginduak jaso eta bete ordez, iniziatiba eta kriterio kritiko propioz jardungo duten ikasleak heziko ditu. Eta bide beretik, ikasle subjektua ere kritikoa izango da. Sistemaren inposaketa eta zapalkuntzak zorroztasunez aztertu eta beharrezkoak diren neurriekin eta zuzentasunarekin erantzungo diegu. Azkenik, aurreko belaunaldiei erreparatuta, gaur egungo belaunaldiak militantzia garatzeko modu ezberdinak dituela agerikoa da, garaiak ere ezberdinak direlako. Guzti horiek integratu eta borroka eskaintza anitza egin beharko du ikasle subjektu berriak. Hau da, ikasle subjektu berriak parte hartzeko modu ezberdinak arakatu eta bermatu beharko ditu, betiere kidegoaren arteko horizontaltasuna bermatuz eta botere harremanak deuseztatuz. Ezinbestez, ikasle sektore osoarengana iristeko, gaur egun erabiltzen ditugun komunikazio bide eta ereduak birpentsatu zein forma berriak asmatu beharko ditugu; betiere, komunikatu nahi den ideia modu eraginkorrenean zabalduko duten bideak hautatuz.

3.1.1. Oinarri ideologikoak

Eskuartean dugun proiektu politikoa bururaino eramateko sortuko dugun tresna izango da ikasle subjektu berria. Zehaztutako estrategia oinarri ideologiko batzuek oinarritzen duten bezala, ikasle subjektu berriak ere bereak izango ditu: Barne zein kanpo mailan balore feministetan oinarritutako praktika garatuz, inposatutako genero KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

23


rolekin hautsi eta izaera askatzailea garatzeko tresnak bermatuko ditugu. Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat lan egingo dugu, ametsetako herri aske eta burujabea hezkuntzatik eraikiko dugula sinisten baitugu. Alde batetik, eguneroko jardunean gure herriaren hizkuntza hobetsi eta euskaraz bizitzeko hautua egingo dugulako. Eta bestetik, zazpi lurraldeetan aplikatuko den hezkuntza sistema nazionala defendatuko dugulako. Askatasuna eta justizia soziala lortzera bidean herritar ororen arteko berdintasunaren alde egingo dugu lan, segregazio oro gaindituz, inor ez dadin bestearen gainetik kokatu eta ikasle guztiok parekoak izan gaitezen. Ingurugiroa eta natura errespetatzen ez dituzten neurriak zein proiektu txikitzaileak salatu eta praktika ikuspuntu ekologistatik landuko dugu. Amalurrarekiko errespetu, elkartasun eta erantzukizunez jardungo dugu, honen aldeko dinamikak babestu eta bultzatuz. Nazioarteko prozesuak aztertu, ulertu eta interpretatu behar ditugu; munduko beste txokoetako ikasle mugimenduekin harremanak indartu eta elkarlanean jardungo dugu, mundu justuago bat eraikitzeko helburuarekin.

3.2. Jarduna Ikasle subjektuaren praktikak borroka molde ezberdinak barnelbildu beharko ditu. Borroka lokaletatik hasi eta dinamika nazionaletaraino, bakoitzak behar eta helburu ezberdinei erantzungo die, eta kasuan kasu baloratuko da zein izango den eraginkorrena. Hala ere, garatuko ditugun dinamika guztiek ezaugarri komun batzuk izango dituzte: borroka parte hartzaile, argi, aktibo eta sortzaileak garatuko ditugu, ahalik eta ikasle masa zabalena lortzera bidean. Heziguneetako ikasleen zati handi batek ez du bere ikasketa prozesuan zehar ikasle subjektuaren baitan militatuko, baina ikasle subjektuaren helburuak lortzeko ikasleria osoa ezinbestekoa izango denez, ikasle subjektuaren erantzukizuna izango da antolatuta ez dagoen ikasleriari aktibaziorako eta parte hartzeko markoak eta tresnak eskaintzea. Ikasle subjektu berriaren praktika ezingo da praktika isolatu bat izan, hau da, estuki loturik egon beharko da jendartearen garaiko testuinguru eta garaiko borrokekin. Hezigunea-kalea-hezigunea logika planteatzen dugu, beraz. Heziguneetan ematen diren borrokak presente egon beharko dira auzo eta herrietako kaleetan. Era berean, auzo eta herrietako borroka lokalek eta nazionalek isla izan beharko dute heziguneetan, beti ere ikasle problematikak lehentasuna izanik. Ikasle estrategiaren atalean zehaztutako helburuak handiak badira ere, horiek lortzeko bidean helburu txikiak tartekatuko ditugu. Helburu hauek egikaritzeko errazak izatea bilatuko dugu, garaipen txikiak lortu eta ikasle borrokaren beharra eta eraginkortasuna erakusteko. Guzti hau egingarria izateko, ikasle subjektuak bere baitan antolaketa espazio ezberdinak izango ditu maila lokaletik nazionaleraino. Hauen funtzioak aurretik zehaztutako jarduna egunerokotasunean martxan jarri, subjektuaren beraren izaera bermatzea eta koordinazioa izango dira, marko bakoitzak eginkizun desberdinak izango dituelarik. 24

IKASLE BORROKAREN Izpia


3.3. Militantzia eredua Ikasle subjektuaren jarduna hau osatzen duten militante bakoitzaren praktika militanteak osatuko du. Baina aldi berean, ikasle subjektuaren kide garen momentutik, kolektibotasun handi baten parte ere bagara eta beraz, ikasle subjektuak hartzen dituen erabakiak, lortzen dituen arrakastak edota egiten dituen hanka sartzeak ere gure egin behar ditugu. Bide beretik, kolektibotasun baten parte izanik, gutako bakoitzak egiten duenak kidego guztiarengan eta proiektuarengan eragin zuzena dauka. Beraz, gure jarduna modu egokian garatu ahal izateko ezinbestekoa izango da kide guztiok erantzukizun, zintzotasun eta konpromisoz aritzea. Honekin batera, ikasle subjektu berriak bere baitan parte hartzeko modu ezberdinak barnebilduko dituen arren, botere harremanak ekiditea izango da subjektuaren ezinbesteko egiteko bat. Adina, esperientzia eta formakuntza maila ezin dira ikasleen artean mailaketak sortzeko arrazoi izan. Dagoeneko ikasle subjektuaren militante direnen lana izango da ikasle berriak ikasle subjektura hurbiltzean harrera modurik egokienean egitea. Bestetik, ikasketa prozesua amaitzen duten militanteen ardura izango da taldea egoera onean uzten dutela bermatzea. Horregatik, militantzia prozesua modu kontziente eta egokian hasi zein amaitzeak garrantzia berezia izango du.

KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

25


a

“Erronka zaila dela badakigu, baina bidea ez genuen hasi erreza izango zelakoan, bidea egoera honi erantzuteko beharretik hasi genuen, irabazteko anbizioz“

26

GORA IKASLEON BORROKA! IKASLE BORROKAREN Izpia


IKASLE BORROKAREN

2020ko uztaila

KARGATZEN ERATZE PROZESUAREN ONDORIOAK

27


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.