Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza preskribatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

preskribatu, preskriba, preskribatzen
1 du ad. zuz. Eskubide, erantzukizun eta betebeharrez mintzatuz, legeak ezarritako epea bukatu delako, baliogabe gertatu. (nor osagarririk gabe). Bosgarren artikuluak horrela dio: "Herri guztiek dute autodeterminazio eskubidea, eta eskubide horrek ez du preskribatzen". Zigor Kode berria onartu ondoren eginiko terrorismo delitu astunenek ez dute preskribatuko; horrek aukera emango die epaileei delitua ikertzeko eta epaitzeko epea nahi adina luzatzeko. Delitu haietatik asko preskribatuta daude dagoeneko.
2 du ad. med. Sendagileak eriari hartu behar duen sendagaia agindu. Ik. errezetatu. Neurologoa izango da iktusa tratatzeko eta, beharrezkoa denean, bigarren iktusik gerta ez dadin botikak preskribatzeko arduraduna.

Aztergaia: preskribatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2005-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

preskribatu (eta preskribitu 1) 3: X. Amuriza ("Nozbait Madrilgo auzitegiko andereño idazkari batek aurkitu bide eban paperen bat, epailearen agindu jatorrizkoa, antza, non agertzen zen nigazko "bila eta atxilo" delakoa preskribaturik zegoela"), Finantza zuzenbidea ("Eskabidea, bestalde, behin betiko likidazioa eman aurretik edo hori emateko epea preskribatu aurretik egin daiteke"), NPAO 1999 ("Ingurugiroaren begiratze orokorrak ez du preskribitzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

preskribitu : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE; preskripzio : cf. infra.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu administrazio-eremukoetan (AdmHizt, AdmProz, HezkAdmin, EurItun2, LurraldeAntol, TokiJaurb); preskripzio : cf. infra.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

preskribatu : ElhHizt - HiruMila (eta preskripzio) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LBeh (2014-04-03): preskribitu 39: a) [agindu]: Elhuyar (“Horrek ez du esan nahi plazeboa preskribitu behar duzunik, baizik eta tratamendu eraginkorra eman behar duzula homeopata batek egiten duen bezain modu enpatikoan”), Consumer 5 (adib.: “Mediku horietako batek pentsiodunentzako errezeta ofizialak egin zituen, benetan preskribitu gabe eta farmazia batera eraman ere egin zituen”), EiTB (adib.: “Hala, generiko gehiago erabiliko dituzte, printzipio aktiboak preskribituko dituzte”) b) [Zuz. baliogabetu] Consumer 5 (adib.: “Milaka liburu, egile eskubideak preskribiturik dituztenak, doan aurki daitezke Interneten, Gutenberg Proiektuak argitaratu eta taldekatuak”), Berria 14 (adib.: “Zigor Salak aske utzi du Jose Antonio Zurutuza, leporatzen zioten hilketa preskribitu egin delako”), EiTB 6 (adib.: “Gainera, hilketa terroristak ez dira preskribituko, eta bost urtetik gorako zigorrak jasotzen dituzten pederastek eta terroristek ezingo dute hirugarren gradua eskuratu zigorraren erdia bete arte”), Argia 7 (adib.: “Horietako asko duela hamarkada batzuek alde egin zuten eta haien delitua preskribitua legoke; beste batzuek ez dute haien kontrako auzirik”); preskribatu 79.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: preskribitu 69: Berria 65 (adib.: “Argi gelditu da zergatik preskribitu duen delituak?”), Josu Zabaleta (“Edozein modutara ere, bada dagoeneko hori preskribitzeko garaia”), Ibon Uribarri (“Asmo zahar baina inoiz preskribitzen ez direnak agerrarazi behar ditugu beren deuseztapenaren gainean betiko bakea oinarritzeko”), Eskarne Mujika (“Hamabost urte igaro dira; inondik ere kasua preskribiturik egongo da”), Xabier Arregi (“Jardute politikoak diskurtso medikuarekin duen harreman hau medikuntzari emandako estatusean ere ikusiko dugu agertzen; estatus hau diskurtso honen jabe pribilegiatua bihurtuko da, baina baita ia bakarra ere, harreman instituzionalaren forman, eta hau medikuak izan dezake ospitaleratutako gaixoarekin edo bere bezero pribatuekin jakite horrek preskribitzen edo baimentzen duen irakaspen edo hedapen moduetan”); preskribatu 36 (Berria 35, Xabier Olarra).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: preskribatu (preskribitu*). Delituak preskribatu duenez, ez dute epaituko.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es prescribir / fr prescrire: Elhuyar: 1 agindu, manatu, behartu, derrigortu. 2 agindu; eman. 3 (Der.) preskribatu / Nolaerran: 1 (médecine, droit) manatu, agindu. 2 (passer le délai de prescription) preskripzioz itzali / Zehazki: 1 (una norma etc) agindu. 2 (un médico) agindu. 3 (Zuz.) (ordenar) agindu. 4 (un delito etc) baliogabe gertatu / Labayru: 1 (ordenar) agindu, agindua eman, ordenatu, manatu, mezutu. 2 (ref. a remedios, recetar) eman, agindu. 3 (en derecho) preskribatu / Adorez5000: 1 agindu, xedatu, manatu. 2 (recetar) errezetatu. 3 (Der.) (extinguirse un derecho o responsabilidad) preskribitu, baliogabe gertatu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

lantaldeak preskribatu sarrera erabaki gabe utzia eta batzorde ahaldunduak isildua: “(H2.2 / 2011-09-13) Kendu lerroa.”.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ik. preskripzio.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle hau beharrezkoa da Zuzenbide arloan, baina ez da horren beharrik ikusten Medikuntza arloan. preskribatu forman onartu da sistematikari jarraituz (inprimatu, deskribatu eta halakoen bidetik).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-atu/-itu.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

preskribatu, preskriba, preskribatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-13) Kendu lerroa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.