Angel Erro.
JIRA

Lanean hiltzea

2020ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Datua ikaragarria da. Heriotzek datu bihurtzeko duten joera ere bai. Urteak 36 egun ditu eta dagoeneko 11 langile hil dira Euskal Herrian, lanean ari zirela. Datuok, zirrara eragiteaz gain, hausnarketa ere eragin beharko ligukete. Grebak egiteko motiborik gabeko tokian bizi garela uste dutenek honi buruz zer dioten entzun nahiko nuke. Zerk egiten duen huts? Ezin dira langileak lanean hil, iraganeko denboretan bageunde bezala. Dubaiko langile esklaboen kopuruetara hurbilduta. Koska ez dago urrunegi. Eskulanaren merkatzea, lan baldintzen kaskartzea, prekarizazioaren orokortzea, lan irtenbideen falta, etorkinen baldintza negargarriak. Istripuak beti gerta daitezke, baina arduragabekeria inori garesti ateratzen ez zaion arte ez dira konponbideak seriotan hartuko. Lan kontuek horrela funtzionatzen dute, bai, nork bere lan indarra eta denbora saltzen du diruaren truke. Ez bizitza. Langileen esplotazioak lan indarra eta denbora merka-zurrean erostea, lapurtzea dakar, eta behin horretan langilearen bizitzaren beraren begirunea galtzea ez dago urruti. Kausa-ondorio korrelazioa begien bistakoa da. Horregatik goiko datu ikaragarriek oso gaizki hitz egiten dute Euskal Herriko langileen egoera ustez idilikoaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.