Googlen betaurrekoak bezala, erloju aurreratuak Aldean Eramateko Ordenagailuak kategorian sartzen dira (wearable computer), aditu askoren iritziz, teknologia berrien hurrengo fasea, tableten ondorengoa.
Erloju aurreratuen teknologia hau hasi berria da, eta bere fruiturik umotuenak oraindik ikusteko daude. Hala ere, dagoeneko merkatuan daude Galaxy Gear (Samsung Galaxy Note 4 telefonoekin soilik, 221€), Sony Smartwatch uraren kontrakoa (Android telefonoekin soilik, 129€) eta Pebble (iOS eta Android telefonoekin, 107€), azken hau urperagarria. Zurrumurruek diotenez, Apple bere erloju aurreratua prestatzen ari da, iWatch delakoa. Baita Google ere, oraingoz, Gem izenekoa.
Erantzun
Sartu