Blogintza

Teknologien Faroa: Pokemon, energia berriztagarriak eta kriptotxanponak

[Teknologien faroa #01×05]

Mundu arraro honetan, Pokemonek zure amets orduak jolas bilakatu nahi ditu, lo egiteko jendarte ohiturak neurtu eta bideratzeko. Ez du oraingoz zure subkontzientearen kontrola hartuko, nahiz eta laster pentsatzen duguna ere jasotzeko aukera izan dezakegun.

Energia berriztagarrien hazkunde erritmoak ez du hobera egiten, milaka espezie desagerrarazteko arriskuan jarriko ditugula gero eta argiagoa denean. Joera guztiak dramatikoak dirudite, baina horiek denak azterketa honetan era ederrean jasotzen direnez, AEBetako anekdotiko bezain esanguratsu diren bi aipatuko ditut: Lehena, garapen teknologikoaren inguruneetan errendimendua hobetzeko erabiltzen ziren onddo psikodelikoen erabilera orain amek ere erabiltzen dituztela.

Bigarrena, San Frantziskoko alokairuen prezio garestitzea dela eta, aparkatzeko espazioak coworking edo ofizina partekatu bezala erabiltzen hasi direla.

Bitartean pribatutasunaren markoan betikoa, baina gero eta argiago. Google Street View erabiliz, pribatutasuna erasotzeko aukera berriak aurkitu dituzte. Google erabiliz, zenbait delituren argitzea etorri daiteke, baina enpresek beren datuen gestioa kasu hauetan ere asko kontrolatzen dute; ondo. Bitartean, 800.000 pertsona izan dira 5 urteetan Europako “ahaztura eskubidea” aplikatzea eskatu dutenak, zenbait emaitza bilatzaileetatik desagerrarazteko.

Whatsapp, gehienok erabiltzen dugun aplikazio baten zulo batetik erasotuak izan gaitezkeela ere jakin dugu. Facebook da orain Whatsappen jabea eta beldurra ematen du bere sortzaileetako batek berau suntsitu behar dela esaten entzuteak. Amazonek aldiz, beren langileen prekarizazioarekin kontentu ez eta beren inguruan bidalketa enpresak sortzea nahi du orain. Bidalketako esparruan zuzenean ez sartzeko, baina berentzako lanean izango diren enpresatxoak izateko.

Kriptotxanponen munduan mugimendu handiak daude, distopikoak gehienak. Hala ere, blockchain teknologia hauek eskaintzen dituzten onurak ere aztertzeko ekimenak ere badira, adibidez Katalunian. Teknologia banatuak izateak, ez du botere banatua izatea ekartzen, lagundu badezake ere, gaiaren konplexutasun osoan lantzeko erreferentzia interesgarri bat Primavera de Filipi da.

Industria 4.0a, iraultza bezala asko hitz egiten bada, existitu ez dela konturatuko bagina? Adimen artifizialaren garapenari mugak jarri ahal zaizkiola ikusiko bagenu? Haustura berriak sor daitezkela jabetuko bagina? Honetan guztian, konputagailuek izango duten garapenak denok kezkatu behar dugula jakingo bagenu? Beharbada orduan, Txinaren eta AEBren artean dagoen guda teknologikoak ere guregan eragina duela konturatuko ginateke.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu