Ja(ki)tea, gertuko ekoizleek hasitako lana borobildu nahi duen sukaldari elkartea

  • Sukaldean ere tokian tokiko produktuekin lan egitearen garrantzia nabarmentzeko asmoz, Ja(ki)tea elkarteko bazkideek ezagutarazi nahi dute “euskal gastronomia tradizionala” sustatzen dihardutela euren jatetxeetan; horretarako, zenbait otordu berezi eta ikastaro antolatzen ari dira.

2009an sortu zuten elkartea eta egun Gipuzkoako ia 40 jatetxe dira bazkide.

2024ko maiatzaren 03an - 12:26
Azken eguneraketa: 15:01

Sukaldaritzak hamaika forma hartu dituen garaiotan, Ja(ki)tea elkarteko bazkideek gogorarazi nahi izan dute otorduaren oinarria produktua dela: “Gu saiatzen gara ekoizleek hasitako lana borobiltzen”, azaldu dute Xabier Zabaleta donostiarra gidari duen elkarteko sukaldariek. Horixe da hainbat sukaldariren artean eskainitako azken otorduaren bidez helarazi nahi izan duten mezua: gertuko ekoizlerik gabe ezingo luketela kalitatezko platerik eskaini.

Hain zuzen, bertako produktuekin eginiko “euskal gastronomia tradizionalari” bultzada emateko sortu zuten elkartea 2009an, sukaldaritzaren bueltan jarduten zuten bost lagunek. Egun, Gipuzkoako ia 40 jatetxe dira bazkide, eta sarea zabaltzen dihardute.

Euskal Herriko garaiko elikagaiekin lan egiteari ematen diote garrantzia, eta bertako ekoizleen produktuak sustatzea dute xede. Bertako produktua ezagutarazteko, hamarnaka sukaldari horiek erronkatzat dute “betiko sukaldaritza, gertukoa eta kalitatekoa” egitea, argitu dutenez. Bide horretan, jendartera zabaltzeko hainbat ekintza antolatzen dihardute, hala nola gertuko elikagaiekin ondutako otorduak eta ostalarientzako ikastaroak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sukaldaritza
2024-05-14 | Garazi Zabaleta
Ja(ki)tea
Betiko eta bertako sukaldaritza sustatzeko elkartea

2009an sortu zen Ja(ki)tea elkartea zenbait jatetxe, sukaldari eta gastronomia kritikariren arteko elkarlanetik. “Hasiera hartan, Gipuzkoako 14 bat jatetxe elkartu ginen, baina pixkanaka hazten joan da proiektua, eta gaur egun 37 gara”, azaldu du Xabier Zabaletak,... [+]


Propoliz ondutako izokina egiten ikasi nahi?

Erlezaintza dastatzeko hona errezeta: propoliz ondutako izokina pipermin eztiaz eta limoi erre kremaz.


Eguneraketa berriak daude