Euskara ingurune digitalean

“Digitalizazioaren Hariak” proiektuak “STEAM Euskadi ZIGILUA” jaso du; aurten, Etxebarrin egingo da

Iaz abiatu zuen estreinakoz Azkue Fundazioak Digitalizazioaren Hariak egitasmoa Bermeoko hiru ikastetxeetan, bertako udalerriarekin elkarlenean. Proiektuak oso harrera ona izan zuen ikasle eta irakasleen artean, eta, ondorioz, STEAM Euskadi Sariak 2021 deialdira aurkeztu zen. Behin deialdira aurkeztutako egitasmo guztiak aztertuta, STEAM Euskadi ZIGILUA jaso du proiektuak.

“Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 2. edizioko talde ebaluatzaileak 137 hautagai-zerrenda baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideen arabera. Prozesu hori amaitu ondoren, jakinarazten dizuegu zuen ekimenak STEAM Euskadi ZIGILUA lortzeko baldintzak gainditzea lortu duela. Zorionak!”

Digitalizazioaren Hariak proiektuaren xedea honako hau da: digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartzea eta gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea. Gogoeta prozesu hori ikastetxeetan egiten dituzten jarduera eta proiektu praktikoen bidez garatzen da.

Aurten, hain zuzen, Etxebarri udalerrriko Etxebarri BHI ikastetxean egingo da, irailetik abendura bitarte.

Egitasmoari buruzko informazio gehiago, hemen.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu