Alegazioak. MANTEOko ondare publikoa ez galtzeko,

kepa.sarasola@ni.eus 1627736740514 Uliako auzo-elkartea | 2022-06-20 00:30

kepa.sarasola@ni.eus 1656531863580

Bigarren OHAR BERRIA (2022-07-07): Uztailaren 5etik aurrera ere jasoko ditugu alegazioak geroago udalean aurkezteko. Alegazioak aurkezteko interesa baduzue baina nola egin ez badakizue, jarraibideak eska ditzakezue (alegazioen eredua edo bakoitzak bere moduan adierazteko ideiak, nola eta non aurkeztu, online edo aurrez aurre, etabar) helbide honetara mezu elektroniko bat bidali: sosmanteo@gmail.com

OHAR BERRIA (2022-07-01): Uztailaren 5ean, asteartea, amaituko da Manteoko Plan Bereziari Donostiako udalean alegazioak aurkezteko epea.

Alegazioak aurkezten ari gara udaletxean MANTEOko ondare publikoa ez galtzeko.

Testu osoa hemen daukazu: Alegazioa_eu.pdf

Ados bazaude sinatu ahal izango duzu Auzo Elkartearen egoitzan

Irakurri alegazioaren argumentazioa. Bost orri dira. eta hau da alegazioaren lehenengo orria (laburpena edo):

 

DONOSTIAKO UDALARI

……………………………………………………………………..…… jjaun/andreak, ……………….., NANa duenak, eta Donostiako ………………………………….. ……………………………………………. helbidean bizi denak ADIERAZTEN DU:

Prentsaren bidez jakin dut Donostiako Udalak izapide bat hasi duela plan hau onartzeko: “Hiria Antolatzeko Plan Berezia AU.01 Manteo AU.01.4 Okibar-Alde, Donostia” (““Plan Especial de Ordenación Urbana del AU.01 Manteo-subámbito AU.01.4 Okendo-Alde, Donostia.”).

Eskura dauden dokumentu teknikoetan ikusten denez, Plan Berezi hori ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren mende dago. Prozedura horren tramitazioan administrazio publikoei eta pertsona interesdunei kontsulta egitea ere sartzen denez, horri buruz gogoeta hauek egiten ditut:

  • Plan Orokorrak onartu egiten du “eremu hau bere ingurunerako erreferentziazko espazio publikoa dela, eta eremu honetan esku hartzeko irizpide nagusietako bat topografiak eta landaretzak markatzen duten eremu berezi honen izaera zaintzea dela, “balkoi berdea” eratzen duelako, Gros auzoko hiri-bilbearen eta Ulia mendiaren arteko elkargune gisa.”

  • Gainera, Plan Orokorreko ingurumen-ebaluazioko dokumentuak hau adierazten du: “Gros auzoko espazio publiko bakarretako bat da, eta berdegune zabala du.” Eta AU.01 Manteo eremurako, Plan Orokorrak antolamendurako irizpide eta helburu orokor gisa hau ezartzen du: ”ingurumenaren eta hirigintzaren kalitatea hobetzea.”

Nire ustez, orain aurkeztutako aukerak ez ditu Plan Orokorreko irizpide horiek errespetatzen, AU.01.04.1 lurzatiari dagokionean, hain zuzen ere. Aukeztutako aukeraren diseinuak 3.836,48 m²-ko lurzoru-ondare publikoa oparitzea dakar, baita 30 milioi euroko edifizioa eraikitzearen ordainketa ere diru publikoarekin, eta gainera 9.200 m²-ko (t) eraikigarritasun batekin (60 milioi euro). Oso opari handia da Basque Culinary Center erakundeari egiten zaiona. Gainera eraikigarritasun hori HAPOk (PGOU) ezartzen duen 8.000 m²-ko neurria baino handiagoa da. Guzti horren ondorioz...

  • BERDEGUNEA 13.000 m² izatetik 5.229 m² izatera pasatzen da, eta gainera ezabatzen den gune bat Plan Orokorrak ondo baloratzen zuen “balkoi berdea” da, oraingo ingurumen-agirian “hostozabal apaingarrien lerrokadura” moduan agertzen dena (“alineaciones de frondosas ornamentales”) E

  • Oraingo txostenean EZ DA EZER AIPATZEN Zemoria parkea kentzeari buruz. Izan ere, desagertu egiten da Zemoriako parke osoa. Gaur egun, Done Jakue Bideak zeharkatzen du Zamoria Parkea, baina proposamenaren arabera ibilbide hori 16 m-tik gorako eraikinen artean txokoratuta geratuko litzateke, nahiz eta Babes Ertaineko Kultura-Ondasun Monumentala den, Okendo jauregia eta ibilbidearen inguruak bezalaxe.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Alegazioak aurkezteko hainbat aukera daude:

- Edukia: norberak idatzi. bere argudioekin edo Uliako Auzo Elkarteak prestatutako Alegazioen dokumentua eredutzat erabiliz. Kasu guztietan, izen-deiturak, NAN, helbidea eta sinadura jarri behar dira.

Aurkezteko modua: online edo aurrez aurre.
- Online: ziurtagiri elektronikoa behar da, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar da ("Hasi" botoia eskuinaldean, "Telematikoa" azpian), eta formulario hau eta alegazioen dokumentua osatu eta igo behar dira.
- Bertaratuta: Udalinfo bulegoetan, inprimakia eta alegazioen dokumentua paperean eta NAN; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, internet bidez edo 010 telefonora deituta (tel.: doakoa).
- Beste aukera sinpleago bat: Marruma tabernara joan (Kale Berria, 12) eta han sinatu Uliako Auzo Elkarteak prestatutako dokumentua; elkarteko kideek Udalean aurkeztuko dute.

 Astebete baino ez da falta! Uztailaren 5era arte!


Utzi iruzkina: