Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza luzaketa bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

luzaketa
iz. Batez ere pl. kirol. Giharrak luzatzeko ariketa. Gimnasioan luzaketak egiteko gunea tokiz aldatu dute. Arnasketa teknikak, luzaketa erraz batzuk eta erlaxazioa lantzen ditugu. Ibilaldia bukatuta, luzaketa-ariketak egitea komeni izaten da arranpak saihesteko.

Aztergaia: luzaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh83 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

luzatze iz. luzatu aditzari dagokion ekintza. Ik. luzapen. Horretara, gure bizitza kaskar honi ugaritze eta luzatze bezalako bat ematen diogu. || Kirola egin aurretik luzatze ariketak egiten ditu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

luzaketa (AN-larr ap. Leiz2 ). Estiramiento. 1.goa beso ta ankaen luzaketa. 2.na beso ta ankaen bilduketa. Anab EEs 1919, 185. Korapillotik askatu-âla / asia da luzaketan [suge gorria] . Or Eus 313.

luzaketa 83: Aizu 4 (“anatomia eta fisiologia kontzeptuak; adina, jarduera eta egoera desberdinetan komenigarria den kirol jarduera; lesioak zelan ekidin eta sendatu; luzaketa programa bat...”), Argia (“Saio bakoitzean luzaketak, ahalegin muskular apur bat eta arnas nahiz bihotzeko lana egin beharko lirateke”), Berria 16 (“Astearteetan osteopata, ostegunetan masajea, eta, egunero, zutik nagoenean, luzaketak”), Deia (“Urte hasieran Kirola 60+ ekimenaren barruan hasi ziren Zirkuito Biosasungarriekin egin zen bezala, monitore bat jarri da luzaketetan laguntzeko”), DiarioVasco 13 (“Kirol modalitate hauek beste zenbait kiroletan oinarrituak daude, adibidez, batek aerobika eta boxing kirolak uztartzen ditu (fit pump), besteak tai chi, yoga, pilathes eta luzaketak (balance), eta abar”), EiTB 15 (“Daily Mail egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, modeloak hainbat urtez pilatesa eta luzaketak praktikatu dituela kontatu du eta oso osasungarria dela esan du”), Elkar 3 (“Ahedo katuak mingaina janda bezala zegoen, Keparen alboan giharrak berotzeko luzaketak eginez”), Erlea (“Bere profesionaltasunetik, aktoreok egiten ditugun gorputz eta ahots beroketak estimatzen zituen, eta bera ere luzaketak egiten jartzen zen, edota belarriak erne jartzen zituen, ahotsarekin eskala eta tonu ezberdinekin jolasten hasten ginenean”), Consumer 8 (“Bi orduz behin atseden hartzea, luzaketak egitea, alkoholik gabeko likidoa hartzea eta antzeko azturak ez izateak istripua nozitzeko arriskua %10 eta %14ren artean areagotzen du”), Goiena 15 (“Tripa beteta daukadala luzaketa saio formal bat egin dut eta 5,30etan janzten eta motxila prestatzen hasi naiz; ahalik eta pisu gutxien eramatearren, aitaren GPS a ez eramatea erabaki dut”), Jakin (“Preso abertzaleekiko jarrera basati eta iraunkorra (sakabanaketa, zigorren luzaketa) izan daiteke seinalerik larriena“), Laneki (“Belauneko arazoak izanez gero (adibidez, artrosia), egin luzaketa beste jarrera batean: zutik, ahuspez edo alde batera etzanda...“), UEU (“Kasu baterako, kirolen eta ariketa fisikoen esparruan, asko dira ondorengoak egin dituzten emakumeak: talde kirolak, gimnastika, luzaketak, aerobic, batuka, kardio-tonua, dantza, pilates, yoga, tai ji, etab”), Uztarria 3 (“Horretaz gain, telebista bat eta sei bizikleta berri jarri dituzte gimnasioan; eta luzaketak egiteko gunea tokiz aldatu dute”); luzatze(-)ariketa 16: Aizu 1, Argia 1, Berria 5, EiTB 2, Consumer 5, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

luzaketa 15 (gehienak pl. ageri dira, es estiramiento): Berria 9, Xabier Olarra 2, Aingeru Epaltza 2, Joseba Sarrionandia, Ibon Uribarri; luzatze ariketa (pl) 1: Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: luzatze (TN), luzaketa (3), tiramendu (3) (es estiramiento fr étirement, étirage; Kirola).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estiramiento / fr étirement: Adorez: 2 (alargamiento) luzapen, luzatze / Elhuyar: (Dep.) luzaketa, luzatze-ariketa / Labayru: 2 (Ref. al cuerpo) nagia(k) | tiragaleak ateratze (tb. con botatze), zagaitze, luzaketa (en deporte) / Zehazki: luzatze, tenkatze / NolaErran: tiratze – luzatze – lüzatze (ZU); après une randonnée, les étirements sont nécessaires: ebilalditik landa lüzatze ariketak beharrezko dira (ZU); faire des étirements: luzaketa ariketak egin – zango-besoak tirandu (BL) – tiragaleak egin (MD).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, baina kirolean erabiltzen da batez ere, luzatze-ariketa esateko. Kirol. markarekin eta ‘luzatze-ariketa’ definitzailearekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

luzatze-ariketa.

Jakite-arloak

Kirol.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.