Datorren denboraldian Lagun Onak Futbol Eskolako partaide izan nahi baduzue, lagun berriak egin, futbolaz ikasi eta ondo pasa, uztailaren 3tik – 28ra, izena emateko aukera irekia izango duzue. Jarraian duzuen fitxa betetzea nahikoa da!
Gogoratu, nola ez, aurreko urteetan izena emanda zareten guztiok Futbol Eskolako partaide izaten jarraitzen duzuela, eta izen ematea, mutilei dagokienez, edozein adinetako jokalari benjamin (2014/2015) eta alebin ( 2013) BERRIEI BAKARRIK dagokiela.
Nesken kasuan aldiz, benjamin (2014/2015) eta alebin (2012/2013) urteetan jaiotako jokalari BERRIEI BAKARRIK.
Zalantzarik izanez gero, Garmendipeko bulegoetan argituko zaizkizue, 609 794 520 telefono zenbakira deituta.