KoopFabrika, tokiko garapenean ekiteko modu bat: 8. edizioaren aurkezpena eta Kataluniako Ateneu Kooperatiboen inguruko mintegia

KoopFabrika, tokiko garapenean ekiteko modu bat: 8. edizioaren aurkezpena eta Kataluniako Ateneu Kooperatiboen inguruko mintegia

KoopFabrikaren 8. edizioa aurkezteaz gain, Kataluniako Ateneu Kooperatiboen esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.

Horretarako, gurekin izango dugu Hernán Córdoba Mendiola, besteak beste Xarxa d’Ateneus Cooperatius-eko kide dena.

Ateneu kooperatiboei esker, ekintzailetza kolektiboa, eraldaketa soziala eragiten duten proiektu sozioekonomiko berriak, eta kalitatezko lana sustatzen dira Kataluniako lurralde osoan zehar.

Izan ere, elkarlan publiko-kooperatibo-komunitarioari esker, dagoeneko 14 Ateneo daude martxan, Ekonomia Sozial eta Solidarioko 360 eragile baino gehiago saretzen dituztenak.

Beraz, tokiko garapena eta ekintzailetza soziala sustatu nahi badituzu, aukera bikaina duzu  KoopFabrika eta Kataluniako esperientzia gertutik ezagutzeko.

Date

2023 Aza 17
Expired!

Time

11:00 - 13:30

Location

Cristina Enea Fundazioa
Mandasko Dukearen Pasealekua 66. 20012 Donostia
Category
Scroll to Top