Kazetarien prestakuntza eta  erresilientzia gai sentikorren estalduran/El trabajo de periodistas en la cobertura de temas sensibles/Building resilience among journalists: the coverage of sensitive topics

UPV/EHU EITB Multimedia Komunikazioa Unibertsitate Masterraren irakaskuntzaren baitan kokatutako Gai hunkigarriak: informazio sentikorraren estalduraren kudeaketa ikasgaia aberastu eta hornitzeko helburuz antolatu da egun beteko jardunaldi hau. Helburu nagusia, Potentzialki Traumatikoak diren Gertaeren (Potentially Traumatic Events) aurrean, kazetariek euren burua eta informazioa aurretik, bitartean eta ondoren zelan landu eta kudeatu beharko luketen aztertzea da. Kazetariak estali behar duen gertaeraren arriskuen ebaluazioa egiteko gaitasuna izatea da asmoa, kontzientzia hartzea, landu dezakeen informazioak berarengan eragina izan dezakeela presente izanez. Traumaren dimentsioa presente egongo da jardunaldi osoan zehar. Hau da, eguneroko gertuko kazetaritzan ere, kazetariek indarkeria matxista, suizidioa, pandemia, osasun mentala, eta bestelako gai sentikorren lanketan duen ardurak zelan eragin dezakeen aztertzeko, biktima den pertsona elkarrizketatzerako garaian, esaterako.

Jardunaldi honetan, hizlarietako batzuk eremu akademikoan eta profesionalean adituak eta arituak izanda ere, bi ikuspuntuak ekarri nahi dira, gai sentikorrak ardatz dituzten gertaeretan kazetaria beharrezko tresnez hornitzeko helburuz. Alegia, gaiak bereak dituen eduki kontzeptualen erabilera zuzenari erreparatzea, eta hortik datuei nola begiratu, nola identifikatu ekarpena egiten duten iturriak, etab.

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Programa
Captionless Image
Izen-abizenak/Nombre-apellidos/Name
*
E-posta helbidea/E-mail
*
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy