Navigation Menu

Skip to content

ibaiimaz/software-garapen-hiztegia

Folders and files

NameName
Last commit message
Last commit date

Latest commit

 

History

10 Commits
 
 
 
 

Repository files navigation

SOFTWARE GARAPENAREN HIZTEGI TEKNIKOA

Projektu honek Software Garapenaren inguruan erabiltzen ditugun hitz ezberdinen hiztegi moduko bat izatea du helburu. Bertan, gaztelerako hitz teknikoak eta beren euskerazko itzulpenak agertuko dira.


HiztegiaFuntzionamenduaJatorria edo zergatiaHelburuaNola egin ekarpenak


OHARRA

Proiektua hau Github eta Gitlab zerbitzuetan aurkitu dezakegu. Nahiago duzuna aukeratu zure ekarpenak egiteko.


Hiztegia

Funtzionamendua

Hiztegia karpetaren barruan dauden fitxtegietan aurkitu daitezke itzulpenak. Hasiera batean, hitz gutxi daudenez, guztiak A-Z izeneko fitxategi batean daude. Ideia da, hitz kopurua haunditu ahala, fitxategi ezberdinetan banatzen joatea, A-D eta E-Z esaterako.

Kode motak

  • [?] : Itzulpen batekin zalantza izanez gero edo norbaitek proposamenen bat egitea nahi baduzu, hitzaren aurretik kode hau jarri, ekarpen bat egiteko asmoz, edo bilaketa bat egiteko asmoz sartu eta ikusten duen edonork proposamen bat egin dezan.

  • [+] : Hitz bat nola itzuli ez badakizu, kode hau jarri aurretik eta itzulpena hutsik utzi, norbaitek bere proposamena egin dezan.

Adibideak

  • Calidad de código: Kode-kalitatea
  • [+] Clase padre (parent class):
  • Código fuente: Iturburu-kodea
  • [?] Componente: Osagai
  • Comportamiento: Portaera

Jatorria edo zergatia

Gazteleraz idatziriko liburu tekniko bat euskerara itzultzen hasterakoan sortu zen hiztegi moduko bat osatzeko beharra. Nere Goi Mailako zikloko ikasketak gazteleraz burutu nituen, harira ez datozen arrazoiengaitik, eta nire ibilbide profesionalean ere, elkarrizketa tekniko guztiak gazteleraz izan ohi dira. Liburu teknikoak ere, gazteleraz, eta batez ere, ingelesez irakurri izan ditut, beraz, nere hitz teknikoen euskarazko ezagutza oso murritza zen liburua itzultzen hasi aurretik.

Liburua itzultzeko, Elhuyar hiztegia, Labayru hiztegia eta Elhuyar itzultzailea erabili ditut nagusiki. Euskal Wikipedia ere erabili dut, baita Elhuyarren ZTH zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa ere. Azkenik, interneten aurkitutako eta Jose Ramon Zubizarreta Aizpuruk idatzitako UEUko SOFTWAREAREN INGENIARITZA [I. ATALA: Softwarearen garapenaren zenbait arlo] liburuan ere oinarritu naiz.

Zenbait hitz aurkitzen zail egin zait ordea, edo ez dut behar besteko adostasuna aurkitu. Hori dela eta, nik erabaki behar izan det zein aukerarekin gelditu, liburuan zehar uniformetasun bat mantentze aldera. Beste kasu batzuetan, ez ziren hitz soilak itzuli beharrekoak, hitz multzoak baizik, eta hauek aurkitzen zailagoak dira oraindik.

Helburua

Alde batetik, liburuaren itzulpenerako erabilitako hitzak komunitatearekin elkarbanatu eta bide batez kontrastatu nahi nituzke, horretarako beharrezkoak diren eztabaidak sortuz.

Bestalde, gustatuko litzaidake, liburuan erabiltzen diren hitzetatik haratago, Software Garapenean erabiltzen den edozein hitz bertan aurkitu ahal izatea, horretarako, nahi duen edonor aportazioak egitera animatuz. Egun, blogak, twitch edo youtubeko kanalak, etab... aurkitu ditzakegu euskaraz, eta horrelako kontsulta gune bat edukitzea oso aberasgarria izan daitekeela uste dut, euskarako software garapenaren komunitatean jargoi tekniko komun bat erabiltzera lagunduz.

Nola egin ekarpenak

  1. Proiektua Fork-eatu
    <https://github.com/ibaiimaz/software-garapen-hiztegia> edo
    <https://gitlab.com/ibaiimaz/software-garapen-hiztegia>
  2. Zure feature adarra sortu
    git checkout -b feature/fooBar
  3. Aldaketak Commit-eatu
    git commit -am 'Add some fooBar'
  4. Adarra Push-eatu
    git push origin feature/fooBar
  5. Pull/Merge Request-a sortu

About

Software garapenarekin zerikusia duten hitz teknikoen gazteleratik euskerarako itzulpen hiztegia.

Resources

Stars

Watchers

Forks

Releases

No releases published

Packages

No packages published