2024/01/28 11:00 - 12:00

FAMILIA JARDUERA

Azken zuhaitza

Azken zuhaitza
Olarizuko Lorategi Botanikoa (Etxaldea), Gasteiz

Nork imajina lezake zuhaitzik gabeko mundu bat? Galdera hori baliatuz, Goranen istorioa ezagutaraziko diegu jarduerako partaideei. Goran “Azken zuhaitza” ipuineko protagonista da.Historia horren bidez, haurrei landare-biodibertsitatearen kontserbazioaren garrantzia transmitituko diegu. Izan ere, zuhaitz, zuhaixka eta beste landare batzuetatik, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun produktu, material eta onura ekologiko ugari lortzen ditugu.“Azken zuhaitza” ipuina aitzakia izango da Olarizuko Lorategi Botanikoko Germoplasma Bankura bisita labur bat egiteko. Bertan, lorategi botanikoek landare mehatxatuenen desagerpena saihesteko egiten duten ekarpenaren berri emango diegu haurrei. Emailea: Anabel Fabra. Haurrak. 4 eta 8 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide