Skip to main content

MusikaZuzenean TB # 253: Ruper Ordorika + Xuar Agirre (Kinada, Krisol)

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean telebista saioaren 253 ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Hondarribira bidaiatu dugu. Bertan egin dugu hitzordua Ruper Ordorika musikariarekin, berriki argitaratu duen 'Bakarka bi' (Elkar diskoetxea) lan berria ezagutzeko. Luze eta zabal aritu gara disko berriaz, eta gainera bere musika bidea errepasatu dugu. Hitz Bitan atalera, berriz, Xuar Agirre Amantegi gonbidatu dugu, Kinada eta Krisol taldeetako kidea. Bere gustoko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus en eta Youtuben.