Israel Olinpiar Jokoetatik baztertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

  • Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.

Erakunde sionistaren ordezkariak 2020an Tokioko Olinpiar Jokoetako hasiera ekitaldian. Argazkia: Reuters

2024ko maiatzaren 03an - 09:19

Espainiako Gobernuari mezua bidali dio Nafarroako Parlamentuak, hark Espainiako Olinpiar Batzordeari eska diezaion 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan “ez dezala onartu Israelgo Estatuaren kirolari edo ordezkari ofizialik”, Gazako herritarren aurka egiten ari den erasoak iraun bitartean.

Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpenaren alde agertu dira EH Bildu eta Geroa Baiko parlamentariak. UPN eta PSN abstenitu egin dira, eta PPN eta Vox alderdiek aurka bozkatu dute. Contigo-Zurekin talde parlamentarioak argudiatu du zazpi hilabete baino gehiagoko “etengabeko sarraskiaren” ostean, ezin direla uztartu Israelen jarrera genozida eta espiritu olinpikoa.

Argazkia: Nafarroako Parlamentua.

Otsailean Nafarroako kirolari ugarik bideo bat argitaratu zuten Yala Nafarroa elkartearekin batera, genozidioaren aurka eta palestinar herriaren alde, EH Bilduko parlamentariek ohartarazi dutenez.

Daniel Lopez Contigo-Zurekin taldeko parlamentariak gogorarazi du Errusia eta Bielorrusia ez dituztela gonbidatu Parisko Olinpiar Jokoetara, Ukrainako gerran izandako parte-hartzeagatik. Azken berrien arabera, Errusia eta Bielorrusiako kirolariek “Banako Atleta Neutral” gisa hartu beharko dute parte lehiaketan, eta ezingo dute Olinpiar Jokoen hasierako ekitaldian egon. Bi herrialde hauen aurka neurriak hartu direnez, argudiatu dute Israelen aurka egin behar lukeela Nazioarteko Olinpiar Batzordeak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Israeli boikota egitera deitu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Nakbaren urteurrenean

Duela 76 urte abiatutako Nakbak martxan jarraitzen duela salatu dute hiri eta herri ugaritan. 5.500 euskal herritar inguruk egin dute bat BDZk antolatutako mobilizazioekin. Larunbatean manifestazioa izango da Iruñean, 12:30ean.


Eurovisioni boikota egiteko deiak indar hartu du, Israelen genozidioa zuritzea egotzita

Maiatzaren 11n ospatuko da Suedian Eurovision jaialdia eta Israelen parte hartzeak kritika ugari sortu ditu. Europako milaka artista eta ehunka antolakundek jaialdiari boikota egiteko deia egin dute. Aurten Malmö hirian izango da ekitaldia eta aurreko egunetan, milaka... [+]


Kanpaldien lehen garaipenak iristen hasi dira Israelekiko boikot akordioekin

Besteak beste, Bartzelonako Unibertsitateko klaustroak Israelekin harreman instituzionalak etetearen alde bozkatu du. Dublingo Trinity College ikasle mobilizatuekin akordio batera heldu da Israelekin “harremana hausteko norabidean lan egiteko”. Ikasle Abertzaleakek... [+]


Palestinaren alde, Erandioko Carrefour merkatalgunean protesta egin dute hainbat ekintzailek

Erandioko Carrefour katearen merkatalgunean protesta egin zuen barikuan Khalas! Palestina Uribe Kostako taldeak, "Gazako sarraskian duen konplizitatea salatzeko". Ekintza horren bitartez, bezeroak informatu, kontzientziatu eta "Israelen kolaboratzailea" den... [+]


Eguneraketa berriak daude