Bilatu edukietan

Apirilak 24, #RanaPlazaGogoan. Euskal Herrian, GURE BIZITZEK HAIEN ETEKINEK BAINO GEHIAGO BALIO DUTE! kanpaina martxan ipini dugu

Zabaldu

Gaur, apirilaren 24a, botere transnazionalen aurkako nazioarteko elkartasun feministaren egunaren bezperan hainbat material konpartitu nahi ditugu, herri eta hirietan ekintzak zein eztabaidak burutzeko lagungarri izango direlakoan. Jarraian proposatzen dugun gida metodologikoa zein pegatina inprimagarriak topatu ditzakezue, bai eta biharko EMMk nazioartean prestatu duen solasaldi birtualerako sarbidea ere. Ez galdu aukera!

 

EMM nazioarteko deialdia: ez galdu webinarioa!

2013tik, guk, Emakumeen Mundu martxatik, apirilaren 24a erabiltzen dugu borroka eta salaketa egun gisa. Data honek Bangladesheko Rana Plaza dorreen erorketa gogorarazten digu: bertan milaka pertsonak ehungintzan lan egiten zuten baldintza ankerretan eta prekarioetan.

Nazioarteko elkartasun feministaren eguna da, bizitzaren gaineko irabazien aurkako gure borrokak bideratzeko, mundu osoan gure gorputzak eta lurraldeak urratu dituzten enpresa handiek egindako makina bat urraketen aurka.

Eta bigarren urte honetan, Covid-19aren pandemiapean, nazioarteko webinario honetan bilduko gara, kapitalismoaren aurkako gure feminismoaren borrokak eta agendak lotzeko. Honako hauek entzungo ditugu: Ana Priscila Alves, Brasilgo EMMkoa; Marianna Fernandes, Suitzako EMMko eta EMMko Nazioarteko Batzordekoa; eta Nzira de Deus, Forum Muller eta Mozambikeko EMMMko Koordinazio Nazionalekoa, Marokoko EMMko Khadija Ryadiren bitartekaritzarekin. Lurraldeen, ondasun komunen eta osasunaren defentsarako erresistentziei buruz arituko dira, bai eta osasun zein txertoen sarbiderako egoera konplexua partekatu ere. 

Webinariorako sarbidea: bit.ly/Webinar24WMW

Tags:

Agian hau ere interesatuko zaizu...

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *