Izan zaitez SORGINLARREN LAGUN!
Sorginlarren martxan dago eta garaiotara egokitzen dabil. Autogestiorako diru-iturri nagusiak bertan behera geratu dira eta finantziazio bide berriak beharko ditugu. Bide beretik, Sorginlarrenen inguruko komunitatea osatzeko une aproposa dela uste dugu, horregatik, jauzi bikoitza egiteko, zure laguntza ezinbestekoa da.

Erronka ondorengoa da: urtean 5/10€ jartzeko prest dauden 50 lagun lortzea.

Zelan egin Sorginlarren lagun?
1. Bete inprimakia zure datuekin.
2. Ordainketa egiteko bidea zehazteko zurekin jarriko gara harremanetan.
3. Ekarpena urtean behin egingo da.
4. Edozein momentutan bajan eman daiteke. Horretarako, Sorginlarrenekin harremanetan jartzea besterik ez daukazue.

Zalantzarik edo ekarpenik izatekotan, jar zaitezte gurekin harremanetan eta gustura erantzungo dizuegu.

Eskerrik asko Sorginlarrenen bidelagun izatea erabaki duzuen guztioi; Sorginlarren lagunei, kalejiretara zatoztenoi, txosnagunetik pasatzen zaretenoi, ekimenetan parte hartzen duzuenoi eta azken finean sua pizturik mantentzen laguntzen duzuen guztioi.

Kontakturako bideak:
688 85 32 29 (telegramez / whatsappez)
sorginlarren@gmail.com
www.sorginlarren.eus

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Izen-Abizenak *
E-maila *
Telefono zenbakia *
Laguntza *
Ekarpenik? Zalantzarik?
Submit
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy