URIBE-KOSTA BHI

EUSKARA/CASTELLANO

APIRILAREN 23an 

Datorren asteartean, Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatuko da. 

Hori dela eta, liburutegian azoka berezia prestatuko da:

VIII. Liburuen Truke-Azoka

Datorren asteko asteartean, apirilak 23an, Liburuaren Eguna

ospatuko dugu institutoan. Azokan parte hartzeko,

irakurrita dauzkazun liburuak etxetik ekarri, liburutegian

jarriko ditugun artean aukeratu eta trukea bete! Nahi

duzun beste liburu alda dezakezu! Goizeko eta eguerdiko

atsedenaldietan izango dugu merkatua zabalik. Gurasoak

ere ongi etorriak izango zarete.

Anima zaitez eta parte hartu!!!


dbh 4. mailako ikasketa bidaia

DBHko 4. mailako ikasleak merezitako ikasketa-bidaian daude aste honetan, eta, horrela, beren bizitzako etapa bati amaiera emango diote.

Primeran pasatu dute Jakako rafting jarduera batean. 

ZAINDU MaITE DUZUNA 

Gure ikastetxeko berdeguneak zaintzen eta hobetzen proiektuaren berria, agenda 30, eta Heziketa Fisiko mintegiko elkarlana.

Senda eta Usain bedarrak, loreak, konpostera, hazitegiak, fruitu zuhaitzen....... 

Hezkuntzako 24-25 Batxilergoko aurrematrikula ONLINE egiteko esteka: HEMEN

(Apirilaren 8tik 19ra)


LANBIDE HEZIKETA PRESENTZIALEAN, ESKAINTZA OSOAN, ONARTZEKO, ESLEITZEKO ETA MATRIKULATZEKO JARRAIBIDEAK ETA DATAK.

HEMEN

IPARRALDE: FRANÇAIS DBH 3

1.eguna: Biarritzen kostaldeko ibilbidea. Arratsaldez Bidarraira joan gara rafting egitera, Donibane Lohitzunen afaldu eta lo egitera Ziburura joan gara.

2. eguna: Sarako leizeetako bisita gidatua izan dugu goizez eta arratsaldez kORRIKAn parte hartu dugu Hendaian.

Primeran pasatu dugu eta klasean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera paregabea izan da!

(Testua zuzendaritzatik moldatua)


ESTAZIO METEREOLOGIKOA URIBE-KOSTAN!!. 

Klikatu irudian

ZORIONAK BATXILERGOko 2. MAILAKO IKASLEEI !


"JACK"  LIBURUAREN AURKEZPENA

Pasadan astean, gure Euskarako irakasle ohiak, Jorge Zamorak, eta gure ikasle ohiak, Ander Mendigurenek, Jacken bizipenak hurbildu zizkien Batxilergo 1.mailaren ikasleei.

Batxilergoko 1. mailako ikasleek Gaztelera jakintzagaian  "Jack"en liburua irakurri ondoren, Jorge Zamora eta Ander Mendigurenengandik Jacken bizipenak entzun eta hurbilagotik ezagutzeko aukera izan zuten,