Skip to main content

Boto guztiak zenbaturik egongo dira 22:30erako

Politika

Eusko Jaurlaritzak aplikazio informatiko bat estreinatuko du apirilaren 21ean, hauteskundeetako emaitzak modu “fidagarriago eta seguruagoan” jaso, prozesatu eta zabaltzeko. Hala, emaitzak igandeko 22:30ak aldera jakinaraziko dira, botoen % 100 zenbatuta izatea espero baita ordu horretarako.21:00etan Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak prentsaurrekoa emango du lehen emaitzak emateko, % 18tik gorako zenbaketarekin. Hilaren 26ra arte ez dira zenbatuko atzerritik datozen botoak. Beraz, egun horretan jakingo dira behin betiko emaitzak.