Aplikazio hau irabazi asmorik gabeko Goiena Komunikazio Taldea Kooperatiba Elkartearena da. Proiektuaren oinarria GOIENA.EUS ataria da eta Goienak digitalizatua duen ikus-entzunezko, audio eta argazki artxibo zabala. Herriarekin batera sortua herriarendako erakusgai jartzen du Goienak.

Goiena aplikazioa deskargatu ANDROID zein iOSerako.

Lortu Google Play dendan

Proiektu hau burutzeko lanetan eta gidaritzan KAM enpresa izan da bidelagun, Batura Mobile enpresaren ideia batetik abiatuta eta Codesyntax enpresak Goiena.eus-en dituen datu baseak erabili dira. KAMek erabili dituen softwareak: Ionic, Angular eta Java Script. Aplikazio hau Tokikomeko bazkideendako dago pentsatua eta ez litzateke posible Tokikom enpresan tokiko hedabideak elkartuko ez bagina.

Eduki guztiak Goienarenak dira eta cc-by-sa lizentzia dute, salbuespen batekin: badago Debagoienaz gaindiko herriak aukeratzea eta hango edukiak ikustea. Kasu horretan, herri horretako tokiko hedabidearenak dira eduki guzti-guztiak, ez Goienarenak.

Herritarren zerbitzurako tresna da Goiena aplikazioa. Euskara hutsean dago eta bereziki zaindu da Debagoieneko komertzioen atala. Bertan aurkituko dituzu komertzio guztiak: produktuak, zerbitzuak, kontaktu aukerak, erreserbak... Sinisten dugu eta praktikatzen dugu zero kilometro filosofia, sinisten baitugu gertuko hedabideetan eta gertuko komertzioan. Goiena aplikazioa zero kilometroko aplikazio bat da.

Apparen helburu nagusiak:

  • 1. Gertutasuneko ikus-entzunekoak eta argazkiak esku-eskura.
  • 2. Debagoiendarrendako leku erreferentziala ikus-entzunezkoak eta argazkiak jasotzeko.
  • 3. Debagoieneko komertzioendako erakusleiho zabalena.
  • 4. Goienakideentzako abantailak eskuratzeko modu erraza.
  • 5. Goienakideek zozketetan parte hartzeko aplikazioa.
  • 6. Bertakoa landuz euskara bultzatzea eta indartzea.
  • 7. 'Goiena 0 km gida', Debagoieneko osatuena eta berrituena izatea.
  • 8. Komunitatea indartzea.

Parte hartzeko bide ezberdinak eskaintzen dizkizu aplikazioak, eta denetara sarbidea izateko eskatu Goienakide izatea hemen: goienakide@goiena.eus

Aplikazio hau garatzen joango da egunez egun eta zuk ere ekarpenen bat egin nahi bazenu jarri gurekin harremanetan.

Goienakideen abantailak

Atal guztietara sartzeko Goienakide izan beharra dago. Ez bazara oraindik eta izan nahi baduzu idatzi goienakide@goiena.eus helbidera. Kide bazara eta arazoren bat baduzu ere jarri helbide horren bidez harremanetan.

Goienakide izateak dituen abantailak: PUNTUA aldizkaria irakurri ahal izango duzu aplikazio honen bidez, zozketetan parte hartu ahal izango duzu, abantailak ezagutuko dituzu, eduki guztia deskargatu ahal izango duzu kalitate onean. Kideak ez direnek ezingo dituzte erabili atal hauek Goienakide parte egiten ez diren bitartean.

Kredituak

Goiena aplikazioa Goiena Komunikazio Taldeak sortutako ekimena da.