BIZIKASI-HEZKIDETZA MINTEGIA (G04)

2021-2022 IKASTURTEA (berriak)

BEGIRADA KONTZIENTEAK

Ekainaren 14ean, Ikertze eta Sorginloreren eskutik formakuntza saio bat izan genuen. Bertan gure aurrejakintzaren inguruan hausnartu genuen, baita, hainbat ikuspegien inguruan eztabaidatu. Hona hemen erabili genuen materiala:

Formakuntza Tailerra Ordiziako BG_20220614 (1).pdf
BK_Irakasleen Formakuntza_Ordiziko BG.pdf

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atsegin handiz gonbidatzen zaitu Ongizate emozionala eta bizikidetzarekin denok BAT kongresura. Kongresua 2022ko martxoaren 30ean eta 31n egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Zaindu eta ongizate emozionala sustatzen duen eskola lortzeko xedeak gune partekatu bat sortzea merezi du, bizikidetzan eta bizikidetzarako hezteko erronkari eta erantzukizunari buruz gogoeta egin dezagun.

Laguntza-zerbitzuen eta Hezkuntzako Ikuskaritzaren zeregina funtsezkoa dela jakinik arlo horretako laguntza, aholkularitza eta prestakuntza prozesuan, Kongresuan parte-hartzen animatzen zaituztegu.

Berritzeguneen kasuan, Bizikidetza-Hezkidetza mintegia dinamizatzen duten aholkularitzek izango dute lehentasuna.


Honekin batera doazkizu Kongresuaren programa eta izena emateko estekak.

Martxoak 30

http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=2170BGNC65

Martxoak 31

http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=2170BGNC66


Kongresuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara:

https://sites.google.com/berritzegunenagusia.eus/ongizate/ongizate

BIZIKASIKO JARDUEREN LABURPENA

Tutoretza saioetan lantzekoak diren Bizikasiko jardueren laburpen bat duzue, eskuragarri.

Bilatzen ari zareten jarduera, helburu zehatzekin lantzeko errazagoa delakoan eta ikuspegi orokor bat eskeintzeko asmoz, jardueren laburpen txiki bat eta zein helburu lantzen diren, duzue site honetan.

+INFO+

ZIBERBIZIKIDETZA LANTZEKO JARDUERAK

BIZIKASI webgunean, ziberbizikidetza lantzeko jarduerak igota daude. Momentuz gazteleraz daude, gehienak, baina martxorako euskeraz ere egongo dira. Beste jarduerekin batera daude eta (Z) ikurrarekin identifikatuta daude.

HEZKIDETZAKO ZUTABEEN JARDUEREN AURKIBIDEA

Hezkidetzaguneko web orrian dauden materialen aurkibide bat egiten ari gara. Momentuz, webgunean igota dauden zutabeena solik: 1, 2, 5 eta 8. zutabeak. Programatzerakoan ikuspegi orokor bat izan dezagun.

+INFO+

BIZIKASI MATERIALEN AURKIBIDEA

Bizikasi materialen "index" edo aurkibide bat egin dugu. Ziklo bakoitzean dauden jarduerak era antolatu batean egon ikus ditzagun.

+INFO+

1. SAIOKO AKTA ETA MATERIALA

Egutegia atalean duzue azaroaren 2ko saioaren akta eta material gehigarria, baita hurrengo mintegirako lan txiki bat: INKESTA betetzea. Mintegikideen interes pertsonala baino, ikastetxearen beharrak asetzea bilatzen du, hortaz, zuzendaritza taldearekin adostu eta gero betetzea komeni da. Inkesta betetzeko epe-muga: abenduak 1.

+INFO+

PAUSSO EKIMENA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzatik 6 urtetik 14 urteko haur eta gazteen artean sexismoaren eta indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko tresnak eskaintzen dira.

+INFO+

EBAZPENA 21-22

21-22 ikasturte berri hasi da dagoeneko. Hemen duzue ikasturte hasierako ebazpenean dauden hainbat aipamen:

EBAZPENAREN ZATI ESANGURATSUAK (bizikidetza-hezkidetza ikuspegitik)

+INFO+

2020-2021 IKASTURTEKOA

Formazio saioei buruzko informazioa

Urtarrilan eta otsailan, Medicus Mundiren eskutik Online kontrolatzen den gauza ederra ote da maitasuna?” ikerketatik abiatuta diseinatutako bi saio izango ditugu (urtarrilak 13 eta osailak 3). Online garatuko diren saio hauen edukia ondoko dokumentuan ikus dezakezue.


Saio bakoitzean tailer bat garatuko da. Lehena, amodio erromantikoaren lanketarekin lotutakoa; bigarrena, berriz, nerabezaroaren online ohiturarekin lotutakoa.


Hemen, EUSKAL ETA PERUTAR NERABEEN HARREMANEN KUDEAKETA BIRTUALEAN ALDAKETA SUSTATZEKO GIDA eskuratzeko esteka PDF formatoan. Paperean ere eskuragarri izango da Berritzegunean bertan.

Medicus Mundi tailerren egitura.pdf

20-21 ikasturte berezi honetan, ELKARBIZITZA mintegiaren barruan EMOZIOEN kudeaketaren inguruko hiru saio antolatu dira "Bateriak kargatzen: elkarrekin, ongizatearen bila" izenburupean, Carme Timoneda adituaren eskutik (gaztelaniaz), Irailaren 9an, Irailaren 16an, Urriaren 7an. SITEaren atal honetan, saioen grabazioak eta gaiarekin lotutako hainbat baliabide dituzu.


Irakasleriarentzat, orokorrean gaiak duen interesa dela eta, ondo baderitzozu, klaustrokideen artean informazio hau zabal dezakezu.

Helburuak:

  • Prozesu kognitibo eta emozionalen oinarri neurologikoen ezagutzan sakontzea.

  • Jatorri emozionala duten jokaerak bereiztea.

  • Zeharkako komunikazio-teknikak aplikatzea irakaskuntza-jardueran, ikasleen heldutasun emozionala bultzatzeko.

Edukiak:

  • Prozesu kognitibo eta emozionalen oinarri neurologikoa eta funtzionamendua, ikaskuntzaren eta jokabidearen oinarri gisa.

  • Kudeaketa emozionala. Nola eragin heldutasun prozesuan.

  • Ikaskuntza eta heltze emozionala errazteko zeharkako komunikazio-teknikak.

Metodologia:

  • Bideokonferentzia bidezko azalpenak.

  • Kasu praktikoen aplikazioak