Prestakuntza saioak
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra getxoztarrak berriro ere ahobizi, belarriprest, irribizi eta arigune bihurtuko gara.  Badator Euskaraldia! Getxoko herritarrak eta ariguneak hamabost egun horietan egingo duten ariketara aldez aurretik prestatzeko Euskaraldia Batzordetik online prestakuntza tailerrak antolatu ditugu.

Prestakuntza saio hauen azken helburuak gure hizkuntza ohiturez hausnartzeko espazioak sortzea eta Euskaraldiaren bigarren edizioak iraungo dituen 15 egunetarako egin nahi ditugun aldaketetan ahalik eta erosoen sentitzeko tresnak trukatu eta praktikan jartzea dira.

Herri Batzordetik, tailerrak ariketa eroso egiteko eta ahalduntzeko bide eraginkorra izan daitezkeela uste dugu. Hau da, Euskaraldia ekimenera gerturatu garen eta gerturatuko direnek gure hizkuntza ohiturak astindu eta ingurukoak ere horretara animatzeko prest eta trebatuta sentitzea. Azaroaren 20a iristen denean ere ahalik eta testuinguru gehienetan, ahalik eta euskara gehien erabiltzeko, ahalik eta erosoen senti gaitezen.

Tailerretan parte hartzeko, hurrengo izen-ematea beharrezkoa izango da.

Sign in to Google to save your progress. Learn more
Email *
Aukeratu ezazu zure sektorea. Noren izenean parte hartuko duzu? *
Next
Clear form
Never submit passwords through Google Forms.
This content is neither created nor endorsed by Google. Report Abuse - Terms of Service - Privacy Policy