Itxi

Faktoria

CES 2018

'Gidaririk gabeko autoak 2 urte barru ikusiko ditugu errepideetan'

Joseba Laka teknologia adituak Las Vegasen egiten ari diren kontsumitzeko elektronikaren CES 2018 azokan aurkeztuko dituzten berrikuntza nagusiak azaldu dizkigu.

  • Argazkia: @cesofficial

    Argazkia: @cesofficial

    10:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

250.000 metro koadroko azaleran, 4.000 enpresa baino gehiago ari dira parte hartzen CES 2018 azokan. Kontsumitzeko elektronikaren arloan mundu mailan egiten den azokarik garrantzitsuena da, aurten 50. aldia du, eta 180.000 bisitaritik gora espero dute. Joseba Laka Teknaliako IKTen zuzendaria da, eta, 'Faktoria'n kontatu digunez, 'jarraitu beharreko azoka da', bertan aurkezten baitituzte enpresek berrikuntza nagusiak.

Lakak aipatu du gidaririk gabeko kotxe errobotiko autonomoak aurkeztu dituztela hainbat enpresak, baita 8K bereizmena duten telebistak eta 5. belaunaldiko sare mugikorrak ere. Gidaririk gabeko autoak 2020-2021erako ikusiko omen ditugu gure errepideetan. Adierazi duenez, Japoniako Olinpiar Jokoak izango direla mugarria, ia zientzia fikzioko agertoki bihurtuko baitira. Hantxe ikusiko ditugu aipatutako ibilgailu autonomoak, 5. belaunaldiko Internet (abiadura azkarragoaz gain, adimen artifiziala eta estaldura modalitate berriak eskainiko dituena) eta bereizmen izugarria eta argi-ilunetara begien moduan egokitzeko gaitasuna dituzten telebistak.