Ekonomia ez da gerra

Gerra inguruan, gerra gero eta hurbilago, gerra egunerokoan, gerra bizirauteko, zer da ekonomia ez bada gerra. Desjabetze, metaketa eta zapalkuntza harremanetan oinarritutako ekonomiara ohitu gaituzte, eta gerraren aurkako jarrera etikoz blai bagaude ere, normala iruditzen zaigu despareko harreman ekonomikoek sortzen dituzten gerrez inguraturik egotea. Beti aurkituko dugu super bilau bat nekrokapitalismoa onargarri egingo duena. Izan ere, ekonomia kapitalistaren balore hegemonikoak onartu ditugu, lehia, merkatua eta kapitala dira gure gizarteak gobernatzeko tresna nagusiak, horrek gerrak behar baditu ere. Zeren hori da ekonomia, ezta? Ez.

"Lurralde burujabeak eraikitzeko proiektuak sortzen jarraitu beharko dugu, behetik, lurretik hasita, bizitzak denontzat bizigarriak izan daitezen egunero"

Bada garaia ekonomia kapitalista behar den bezala izendatzeko. Desjabetze, metaketa eta zapalkuntza harremanak oinarri dituena, agortutako eredua, bizitza guztiarekin amaituko duena dekadentzia onartu aurretik. Hori gerra da, eta ez ekonomia.
Beraz, polarizazio garaiotan, onartu dezagun kolapsoa, amaiera. Ez dugu merkatuan aukerarik egingo, ez dugu gerrazale humanitarioaren alde egingo, ezta langileen bizkar metatutako boterea herritarren kontra gerra egiteko erabiltzen duenaren alde ere. Erdiko biderik ez dugu maite, amaiera da nahi duguna, bizitzak lurrean iraun dezan.

Elkarlaguntza oinarri duen harremanen lurraldea, gizabere kooperatiboa bizi den toki hori, beste dimentsio bat da batzuentzat, eguneroko errealitatea askorentzat. Elkartasun erradikalez eraikitzen dira harremanak bertan, baliabideak komunak dira, eta beharrak ekonomia moralak antolatzen ditu. Ekonomia, beharrak eta nahiak kolektiboki asetzeko autoeratutako tresnek egiten dute, berdinen arteko harremanen metaketa bidez. Ekologiak, feminismoak eta lan burujabeak zedarritzen dute lurralde komunala, harreman askeen eta konpromisozko loturen bidez. Bizitzarako ekonomia da. Ekonomia.

“Honekin guztiarekin bukatuko dugu, eta ez zaigu inoiz ahaztuko gauza eder txikienarekin eta onenarekin ahalik eta gehien gozatzea”, idatzi zuen momentu estuenetan Rosa Luxenburg burkide komunistak eta, beraz, gerraren kontrako militanteak. Guzti honekin amaitu, eta lurralde burujabeak eraikitzeko proiektuak sortzen jarraitu beharko dugu, behetik, lurretik hasita, bizitzak denontzat bizigarriak izan daitezen egunero. Harreman berriak saretuz eta burujabetzak landuz, kolapsoaren ondotik ere bide luzea dugu ekonomia berreskuratzeko, baina ez dago beste biderik oparotasuna denontzat izan dadin.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude