2x17: Ez gutxietsi alde ilunaren boterea


2024ko maiatzaren 06a
:: ::

Star Wars filmen eguna izan berri da maiatzaren 4an; laster 50 urte beteko ditu sagak; eta hori gutxi balitz, podcast honetako bi ahotsak Star Warsen jarraitzaileak dira. Beraz, ez genuen aitzakia handirik behar filmak fenomeno historiko kontsideratu eta barneko frikiak kanpora ateratzeko. Indarra zuekin bego, entzuleok!

Oraingoan ez da zaila asmatzen zein abesti erabiliko ditugun, baina bada sorpresaren bat ere tartean:

Star Wars Main Theme


Jonh Travolta - 'Greased Lightnin'


Country Joe & The Fish - 'VietNam Song'

 

Mike Oldfield - 'Nuclear'

 

Star Wars - 'The Imperial March'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.