Loading

6-12 urte EUSKARAZKO PRODUKTUAK

Oparitu eta gozatu EUSKARA(Z)!

Hona hemen 2021eko produktuekin eginiko aukeraketa bat

Euskarazko Produktuen Gida 2021 (paperezko bertsioa)

LIBURUAK
Gehiago ikusteko klikatu irudian
KOMIKIAK

Biga 2. Super laguna!

Argitaletxea: Astiberri

Gag berriak datoz bigarren abentura-liburukian; ale honek azal gorria dauka, Monstrofunen gutunak bezala, eta honetan ere orri bikoitza dator azkenean jolasekin. Haur berezi hau oso maitatua da bere lagun berrien artean; hala ere, inbidia pixka bat pizten die batzuei eta beldur pixka bat ematen dio ikasgelako neska berri bati: Kati tigrekume emeari. Hori bai, epel eta exaxola ez du inor uzten, eta bere lagunek super heroia balitz bezala hartzen dute. Egia da super ahalmenak dituela, eta ez gutxi! Baina Bigak ez du justizia bere eskutik hartzen, telebistan super heroiek askotan egiten duten bezala, eta bere ikaskideek superlaguntzat hartzen dute jolastokian.

JOSTAILU ETA JOKOAK

Mundu Krudela

Argitaletxea: Ttarttalo

Zure ustez, krudela da inurriak hiltzea? Gustatuko litzaizuke zoo batean bizitzea? Krudela al da norbait derrigortzea egin nahi ez duena egiten? Eta zuk zer pentsatzen duzu?

Wonder Ponder proiektuak filosofiaren galdera handienetako batzuk luzatzen dizkie irakurleei modu bizi eta erakargarrian. Liburu-kaxak aztertzeko, irakurtzeko eta haiei buruz pentsatzeko eginak dira, bakarka, lagunen artean nahiz familian, testuinguru ludikoetan edota hezkuntza esparruan.

MUSIKA

Go!azen 8.0

Zerua da gure muga bakarra

Diskoetxea: EITB

Go!azen telesaileko gazteak euskal musikaren abesti sorta berriarekin datoz aurtengoan ere.

Abestiak: Lagunak (IKER LAUROBA) · Zerura begira (ETS) · Kantu bat (BULEGO) · Amets bat (ALAITZ ETA MAIDER) · Zaldi zauritua (BERRI TXARRAK) · Ez etsi (HESIAN) · Panpin puskaruen fabrika (KOBAN) · Ta zer ez da berdin (HERTZAINAK) · Zer da (GATIBU) · Hainbeste (IZARO) · Zaindu maite duzun hori (RUPER ORDORIKA) · Besterik ez (IZAKI GARDENAK) · Zeri begira hartu nahi duzu lo (NOGEN) · Euri artean (XABI SOLANO+MAREN) · Barnetik (DANAE RIAÑO)

Go!azen 8.0

Lagunak

Diskoetxea: EITB

DONOSTIAKO SALTOKIAK

ARITZ liburu-denda: Segundo Izpizua, 19 | Tel. 943 289 189

CASA DEL LIBRO: Askatasunaren ibilbidea, 14 | Tel. 902 575 611

DONOSTI liburu-denda: Bilbao plaza, 2 | Tel. 943 422 688

ELKAR liburu-denda: Bergara, 6 | Tel. 943 426 350 | www.elkar.eus

ELKAR liburu-denda: Fermin Calbeton, 21 | Tel. 943 420 080 | www.elkar.eus

FNAC: Urbieta, 9 | Tel. 943 437 500 | www.fnac.es

GARAZI liburu-denda: Matia, 44 | Tel. 943 217 283 | www.garaziliburudenda.es

HONTZA liburu-denda: Okendo, 4 | Tel. 943 428 289 | www.hontza.net

IDATZ liburu-denda: Urdaneta, 10 | Tel. 943 465 326

JIMENEZ liburu-denda: Antso Jakituna, 26 | Tel. 943 313 845

JIMENEZ liburu-denda: Karmelo Etxegarai, 10 | Tel. 943 313 845

LAGUN liburu-denda: Urdaneta, 3 | Tel. 943 444 320 | www.librerialagun.es

LUMA paper-denda: Resurreccion Mª de Azkue, 12 | Tel. 943 317 151 | www.lumapaperdenda.com

TOBACCO DAYS: Secundino Esnaola, 7 behea | Tel. 943 290 476

UBI liburu-denda: Arrasate, 48 | Tel. 943 425 512

ZUBIETA liburu-denda: Errege-Erregina Katolikoak, 3 | Tel. 943 427 008

-------------------

DONOSTIAKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA

Konstituzio plaza 2 | 20003 Donostia, Gipuzkoa

Tel: 943 483 750

www.donostiaeuskaraz.eus