Published using Google Docs
BETELU, Abenduaren 9
Updated automatically every 5 minutes

                                     SORTERRIKO KOPLAK

                                                         (J.Sarrionaindia/M.Laboa)

 

Oihaneko pagoak blai

Aideratuz hiru elai.

Ostadarraren harian dira

Hirurak pausatu nahi. (Bis)

 

Larrosak dira gorriak

Edo bestelan xuriak.

Hagitzez ederragoak dira

Neskatilaren irriak. (Bis)

 

Maldan behera urratsa

Betiko bidean latsa.

Hodei ilunak gaua belzten du

Udazkena da ez  bedatsa. (Bis)

 

Usapalak ostantzean

Huts bat badut bihotzean.

Zatoz maitea gure etxera

Dostatzera arratsean. (Bis)

 

Eder basoan haritza

Haran aldean garitza.

Fruitu antzera ontzen da hemen

Gizasemeen bizitza. (Bis)

 

Sagar gorriak dilindan

Damea dago ganbaran

Maite laztanez hartzeko eta

Elkartzeko ohantzean. (Bis)

 

Iluntasuna abailtzen da

Luma galdu bat bezala

Begiak uso, mingaina arana

Zure bihotza ene aingura. (Bis)

 

Urrun gau hontzak uluka

Zakur deslaiak zaunkaka.

Mende oso bat iraganen dut

Zure ondoan koblaka. (Bis)

                                                                  WAFA

      (Hitzak: Koldo Izagirre-Musika: Joseba Tapia)    Tapia eta Leturia

 

Oliba mikatza izanda

Nahi zenuke gozoan

Gozotasun horregatik

Maite zaitut osoan

Kufiya lepoan

Horra zein gazte doan

Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!

Sua bihotzondoan

Kufiya lepoan

Horra zein heldu doan

Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!

Sua bihotzondoan

Pikondo errea izanda

Nahi zenuke hostoan

Hostotasun horregatik

Maite zaitut osoan

Kufiya lepoan

Horra zein astun doan

Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!

Sua bihotzondoan

Kufiya lepoan

Horra zein arin doan

Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!

Sua bihotzondoan

Mahasti zapaldua izanda

Nahi zenuke mulkoan

Harrotasun horregatik

Maite zaitut osoan

Kufiya lepoan

Horra zein apal doan

Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!

Sua bihotzondoan

Kufiya lepoan

Horra zein harro doan

Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!

Sua bihotzondoan.

Etxe apurtua izanda

Zutik zaude ukoan

Osotasun horregatik

Maite zaitut osoan

Kufiya lepoan

Horra zein lerden doan

Palestina! Palestina!

Sua bihotzondoan.

Kantuz naramala

Hautsia du hegala

Palestina! Palestina!

Erdiminez Ramallah.

                         ZEINEN EDERRA IZANGO DEN

                                                                        Zetak

 

Zeinen ederra izango den

Eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten

Muxu bat Larrunen

Garagardo bat zerura eroritakoen omenez

 

Herri txikietako festetan

Esnatuko bagina bihar

Dantzatuko genuke plazetan

Sekula-santan ez bezala

 

Eta kantu bakoitzean

Utziko genuke eztarria

Azkenengoa bailitzan

Edota denetan lehenengoa

 

Gu zorionekoak

Gordetako ametsen kutxa irekiak

 

Zeinen ederra izango den...

 

Ilobak amona ezagutzean

Haritz bat jaioko da Urbasan

Urteekin ohartuko gara

Betirako biziko zela

 

Lagun minekin ilunabarra

Eternala bihurtuko da

Xuxurlatuko digu ilargiak

Oraindik denok ez gaudela

 

Gu zorionekoak

Gordetako ametsen kutxa irekiak

 

Zeinen ederra izango den...

 

Zeinen ederra izango den…

                                 HERRIA ETA HIZKUNTZA

                                                          (Xalbador / Mikel Laboa)

 

Iragan egun batez, ostatu batean

bi lagun ari ziren ez ta ba betean;

biak ziren euskaldun zintzoak ustean,

hala ere ezin adi elgarren artean;

entzuten egona naiz omore tristean.

 

Ez dut osorik hartu baten parabola,

erderaz mintza baitzen, berak jakin nola:

gure herri maiteaz zuela axola,

hau, bere gain baharra, bertzen men dagola,

"Gora euskal-herria", frantsesez ziola.

 

Bertzea oldartu zen euskera garbian:

"Gure hizkuntza ez da galduko agian!

Hori dugu berexik guk Euskal-herrian,

Gainerakotan gaude bertzen negurrian;

frantses eginak gira joan den aspaldian!"

 

Bi gizon horietan, zugaitz onekoa

batek ondoan zuen, bertzeak ostoa;

gauza arrado hori ez dut gustokoa,

mendian bizi arren, dut ikustekoa

gaztainaren aldaxkez jantzirik pagoa.

 

Bat herria goratzen arrotz baten gisa,

arrotz nahiak berriz herriaren hitza;

gureak ja egin du, gaiten garbi mintza,

lano pean bezala galduak gabiltza,

ez daizke bi nagusi batean zerbitza!

 

Elgarri direlakotz bi gizon jazarri,

gauza bat bera dute bi pusketan zarri;

erakatxi nahi tut nik puskak elgarri,

gure hizkuntza eta gure Euskal-herri

Konparatzen baitut izaite bateri.

 

Anai-arrebak, entzun ene aho-otsa:

izaite bat ez daike hezur hutsez osa;

herria da gorputza, hizkuntza bihotza;

bertzetik berextean bitarik bakotxa,

izaite horrendako segurra hil hotza.

                                                   MENDIAN GORA

                                                                       (X.Amuriza/Imanol)

 

Mendian gora haritza

Ahuntzak haitzetan dabiltza

Itsasoaren arimak dakar

Ur gainean bitsa

Kantatu nahi dut bizitza

Usteltzen ez bazait hitza

Mundua dantzan jarriko nuke

Jainkoa banintza

 

Euskal Herriko tristura

Soineko beltzen joskura

Txori negartiz bete da eta

Umorez hustu da

Emaidazue freskura

Ura eskutik eskura

Izarren salda urdina edanda

Bizi naiz gustora

 

Euskal Herriko poeta

Kanposantuko tronpeta

Hil kanpaiari tiraka eta

Hutsari kolpeka

Argitu ezak kopeta

penak heuretzat gordeta

Goizero sortuz bizitza ere

Hortxe zegok eta

 

Mundua ez da beti jai

Inoiz tristea ere bai

Baina ba dira mila motibo

Kantatzeko alai

Bestela datozen penai

Ez diet surik bota nahi

Ni hiltzen naizen gauean behintzat

Egizue lo lasai

                                      ZALDIEKIN GOAZ MENDIRA

                                                       (Portabales / Amurua)

Bide luzea egin ta gero

Kostaldetikan mendira

Nafarroako herriaetatik

Kantuak zabaldu dira

Kubatarrak ez gara

Bai mendiko euskaldunak

Baina gure nortasuna

Guztiz guajiroa da

Zaldiekin goaz mendira…

Guajiro jaio nintzen

Ta oraindik naiz guajiro

Jaio ezkero berriro

Berdin egingo nuen

Zaldiekin goaz mendira…

Guajiro izatea

Ez da aukera erreza

Gure kanta ez da kexa

Baizik dantzan hastea

Zaldiekin goaz mendira…

Bizi poza da gure

Eguneroko kontua

Mendiak eta kantuak

Ematen digutena

Zaldiekin goaz mendira…

                          BIZITZAREN ALDE ARGITSUA

                                                    (Monty Python/Edorta Amurua)

 

Bizitzak duenez / Hainbat gauza aldrebes

Sarri galtzen dugu pazientzia

Zaudenean larri / Has zaitez kantari

Poztuko da zure kontzientzia

Eta... BILATU BETI ALDE ARGITSUA

BIZITZAREN ALDE ARGITSUA

 

Batzuetan da bizitza / Ustela eta bortitza

Baina ezin da galdu irria

Tristezia utzi / Irrifarra jantzi

Ospatu ozen udaberria

Eta... BILATU BETI ALDE ARGITSUA

BIZITZAREN ALDE ARGITSUA

 

Bizitza hau noizbait / Bukatuko bazaik

Hartu behar bezala, laguna

Eta hilko garenez / Ez galdu, mesedez

Irri egiteko gaitasuna

Eta... BILATU BETI ALDE ARGITSUA

HERIOTZAREN ALDE ARGITSUA

 

Jarrita pentsaka / Bizitza da kaka

Hori beti izan da horrela

Baina gogoratu / Kaka baliatuz

Ongarria egin daitekeela

Eta... BILATU BETI ALDE ARGITSUA

BIZITZAREN ALDE ARGITSUA

 

Gure osasuna / Edo maitasuna

Aitzakiak dira sufritzeko

Minez zaudelarik / Ez galdu aukerarik

Bizitzari adarrak jartzeko

Eta... BILATU BETI ALDE ARGITSUA

BIZITZAREN ALDE ARGITSUA

                                        AGURE ZAHARRA

                                                           (Ll.Llach/X. Lete)

 

Agure zahar batek zion bere etxe aurrean

Goizean goiz lantokira irteten nintzanean

Ez al dek gazte ikusten gure hesola zein dan

Desegiten ez badugo bertan galduko gera

 

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera

Usteltzen hasia dago ta laister eroriko da

Hik bultza gogor hortikan ta bultza nik hemendikan

Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan

 

Bainan denbora ba doa, nekea zaigu hasi

Eskuak zartatu zaizkit eta indarrak utzi

Usteltzen ba dago ere karga ba du oraindik

Berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin

 

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera

Usteltzen hasia dago ta laister eroriko da

Hik bultza gogor hortikan ta bultza nik hemendikan

Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan

Agure zaharra falta da gure etxe ondotik

Haize txar batek hartu ta eraman du hemendik

Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik

Aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi

 

Baina guztiok batera saiatu hura botatzera

Usteltzen hasia dago ta laister eroriko da

Hik bultza gogor hortikan ta bultza nik hemendikan

Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan

                                                 ABSTINENTZIA

                                              Xabier eta Piter (A. Egaña)

 

 

Hau da desastrea! Ez al da tristea?

Tentazioz betea dago mundua!

Ta nola gaztea berez den trastea

Komeni zaio hau ikastea

 

Zurrutean hasten baldin badira

Burua galdu/Zorrak ugaldu

Lasai geratzeko bide bakarra:

ABSTINENTZIA!

 

Drogarekin hasten badira

Erdi tonto/Txika y tanto!

Lasai geratzeko modu bakarra:

ABSTINENTZIA!

 

Larru jotzen hasten baldin badira

Arriskutan/Sidan eskutan

Lasai geratzeko modu bakarra:

ABSTINENTZIA!

 

Mahonesa jaten baldin badute

Salmonella/Omen dutela

Lasai geratzeko bide bakarra:

ABSTINENTZIA!

                                                  MAITASUNEZ HIL  

                                                    ( X.Lete/A.Valverde)

 

Hamairu urte nituanian oraindik galtza motxetan

Bere atzetik ibiltzen nintzen herriko kale hotzetan

Printzesa hura behar bezala kortejatzeko lotsetan

Bere etxera lagundu nahirik eskolatik arratsetan

Oh, ez, esaten zuen, oraindik ez, gaztetxo naiz

Oh ez, inolaz ez ; etxera joan behar dut garaiz

 

Hemezortzira ailegatuta romantizismoz beterik

Etzan posible eromen hura bazter batera uzterik

Aingeru harek ez zidan sortzen sufrimentua besterik

Sekula ere ez nuen lortu bi besoetan hartzerik

Oh, ez, esaten zidan, maitemintzeko gaztea naiz

Oh, ez, inolaz ez, lotsa ematen dit ta ez dut nahi

 

Lotsaren lotsez pasa ta gero dozenerdi bat eskutik

Pentsatu zuen komeni zela sartzea bide hestutik

Eta nik nola oraindik ere jarraitzen nuen gertutik

Ezkondutzia eskatu nion ez ba zitzaion importik

Oh, ez, erantzun zidan, aspertzen nauzu, zoaz apaiz

Oh, ez, inolaz ez, beste batekin ezkontzen naiz

 

Festa batean ikusi nuen handik zortzi bat urtera

Ta hotz hotzean ausartu nintzen sagar helduen hartzera

Irrifar doble makur batekin izkutatu zen atzera

Ez zen ausartzen bere zezena adarrez adornatzera

Oh, ez, ez da posible, horrelakorik ez nuke nahi

Oh, ez, inolaz ez, ni etxekoandre jator bat naiz

 

Mutilzahartuta bizi nintzela laugarren pisu batian

Behin ustekabe topatu nuen gure etxeko atian

Bere onenak gastatutako alarguna zen artian

Eta honela erantzun zidan oraingoz bion kaltian :

Oh, ez, orain ia ez, nahiz eta zutaz pentsatu maiz

Oh, ez, inolaz ez ; oheratzeko zahartu naiz

                     EUSKAL ROCK AND ROLL

                                                              Niko Etxart

 

 

 

Izan gira Euskal Herrin rock&rollin

 

Gaüa heldü denin

adiskidiekin

juiten g(ar)ela bestaka...

 

Izan gira Euskal Herrin rock&rollin

 

Bal-en urhentzin

ene maitea

eneki jin zite "au coucou des bois"

 

Izan gira Euskal Herrin rock&rollin

 

Zü eta ni

biak goxoki.

dantzan dantzan rock&rolling

 

Izan gira Euskal Herrin rock&rollin

                                                             EGUNERO

                                                           Hertzainak

 

Every day things are getting worse.

Every day things are getting worse.

 

Time so hard, yeah, la la la, oh oh

Time so hard, yeah, la la la, oh oh

 

Egunero dena okerrago

Egunero dena okerrago.

 

Merkatura eraman zintudan

Eta denok parre ene txakurrari

Ez dago kerik surik gabe, badakizu

Altxa behar da burua.

 

Egunero dena okerrago

Egunero dena okerrago

 

Sasoi latzak, yeah, lalala, oh oh lord!

Sasoi latzak, yeah, lalala, oh oh lord!

 

Merkatura eraman zintudan

Eta denok parre ene txakurrari

Ez dago kerik surik gabe, badakizu

Altxa behar da burua.

 

Egunero dena okerrago

Egunero dena okerrago

                                                               MARILYN

                                                            Itoiz     (J.C. Perez)

 

Atzo gabaz irten nintzen

Ta ikusi ez neonezko argirik

Ameriketatik etorri zen

Artzai haren baserrin

 

OH,MARILYN,MARILYN,

ARROSA ETA KLABELIN

XIMELDU DA HIRE OROIMENA...

 

Artzainaren mirespena

Debozioa bihurtu zen

Marilynen ezpain luzeekin

Irudi haundi bat

Zintzilikatu zuen

 

OH,MARILYN,MARILYN,

ARROSA ETA KLABELIN

XIMELDU DA HIRE OROIMENA...

 

Ze festa eder ziren

Sagardoa eta jazzmana

Trikitixa, rock’n rolla eta

Latino latino ere....

 

OH,MARILYN,MARILYN,

ARROSA ETA KLABELIN

XIMELDU DA HIRE OROIMENA...

                                                             KANTUZ

                                                          Anje Duhalde

 

 

Kantuz daramazkit nik gauak,

kantuarekin,

goxatzen neure penak.

Kantuz kanpotik, negarrez barrutik,

kantuarekin,

ahazten ditut grinak nik.

 

Kantuz deramat bizia,

ahazteko hiltzia.

Neuretzat kantuan dago

fortuna guzia.

Eta kantuz, kantuz,

noa botatuz, neure hazia.

 

Batzutan triste, besteetan hasarre,

zuen aurrean,

kantatzea dut lege.

Nahiz gogorik ez izan,

zuen aurrean,

sartu behar dut dantzan.

 

Kantuz deramat bizia,

ahazteko hiltzia.

Neuretzat kantuan dago

fortuna guzia.

Eta kantuz kantuz,

noa botatuz, neure hazia.

 

Kantuz daramazkit nik gauak…

                                                ZUREKIN BATERA

                                                E.T.S. (En Tol Sarmiento)

 

 

Zenbat aldiz marraztuko nuke zure besoetan etorkizuna

Zenbat aldiz aurkituko nuke zure usainaren oroitzapena

Zenbat aldiz itxarongo nuke aurrez aurre egoteko hitzordua

Egunak hobeak baitira zurekin batera

 

Zenbat aldiz emango nizuke kafe bat hartzeko dudan denbora

Zenbat aldiz asmatuko nuke zurekin egoteko aitzaki bat

Zenbat aldiz entzungo nituzke zure ahotik gure istorioak

Egunak hobeak baitira zurekin batera

 

Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan

Zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak

Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna

Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera

 

Zenbat aldiz ospatuko nuke behar dudanean zu hor zaudela

Zenbat aldiz ulertuko nuke zure begiradetan aholku bat

Zenbat aldiz esango nizuke besterik gabe maite zaitudala

Egunak hobeak baitira zurekin batera

Ta elkartuko gara berriro, gure betiko lekuetan

Zabalduko ditugu besoak, besarkatuz gure arimak

Ta amestuko dugu gauean, oraindik gelditzen zaiguna

Egunak hobeak baitira zurekin batera, zurekin batera

                                          SARRI, SARRI

                                                                      Kortatu

Ez dakit zer pasatzen den  azken aldi hontan

jendea hasi dela  dantzatzen sarritan

zerbait ikustekoa du  bi falta direlakoz

«Recuento generalean».

 

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, biba zu.

 

Irratikoak han ziren  emititzen zuzenean

paella jango zutela

eta Piti eta Sarri bere muturretan

saltsan zeudela kontuatu gabeak.

 

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri…

 

Zaila dugu sortzea  doinu gozoagorik

Sarri dio herriak  txanpainaz ospaturik

Iruñeko entzierroa  desentzierroa hemen

zapi gorriak  zerua du estaltzen.

 

Ez dakit zer pasatzen den azken aldi hontan

jendea hasi dela dantzatzen sarritan

zerbait ikustekoa du  bi falta direlakoz

«Recuento generalean».

 

Sarri, Sarri, Sarri...

 

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi badoaz,

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, hanka kalera

Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bafleetatik...

kriston martxa dabil!

                                              ITSASOA GARA

                                                                      (Jon Maia/Ken Zazpi)

 

Begiratu atzean ortzimugak sutan

gure begiek zerutan

begiratu maitea amildegi ertza

biziak hila ametsa

ez bilatu gauean izar hura

zure begitan piztuta

 

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen

negar egin genuenean

malko haiei esker

orain itsasoa gara, orain itsasoa gara!

 

Orain hemen gaudela, bidegurutzean

utz ditzagun beldurrak atzean

ez gara izan onenak, beharbada

baina gure bizitza izan da

mendeetako kanta erditu da

gure ordua heldu da

 

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen

negar egin genuenean

malko haiei esker

orain itsasoa gara, orain itsasoa gara!

 

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen

gure ametsaren bidean

izan garelako

oraindik ere ba gara,

ta beti izango gara!

 

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen…

                                                        BESAMOTZA

                   (Hitzak: Jakoba Errekondo / Doinua: J. Tapia)

 

 

Etxean ikasiak ez zaizkidak berehalakoan aztuko

badakik: nahi ta ezin.

Okerra ¡zan eta zuzentzen gaitza

Lagun loratuak amets

eta zigarro kiratsa / ez badu

kirol-izerdiduna inguruan.

 

Maitia h¡ haiz nere besamotza

ene maitemin larrien truke

begirada miopearen moztasuna besterik

eskatzen ez duena.

 

Txepelaren hego haize ergelak eta

Zintzoegi / honen ¡par-horratzak

autsi dizkik dabenerako hire ezak.

Maitia, hi bai haiz nere besamotza.

Hire ezker faltak probokatzen nau,

ene buruaz hi egiten nau.

 

Maitia h¡ haiz nere besamotza

ene maitemin larrien truke

begirada miopearen moztasuna besterik

eskatzen ez duena.

 

Ene buruaz hi bai, halajainena

Ni, alu gozoasko, / bakar, haitza.

Hire bizi-miñetako penditz, malkorretan

kupida gabe, jausi nauk gordina,

eta,.. larrua bizirik hemen naukak,

maitia, besamotz maitia.

 

Maitia h¡ haiz nere besamotza

ene maitemin larrien truke

begirada miopearen moztasuna besterik

eskatzen ez duena.

                                                    FURRA, FURRA

                                                                                  Oskorri

 

 

Gaur goizean jaiki naiz  suerte onean

Tanke bat topatu dut  neure kafesnean.

Ez dakit zer daukagun  bakea ala gerra

Baina nik badaezpadan  egin dut puzkerra.

 

Furra, furra fandangua,

Hortxe duzu fandangua  geure gustukua.

 

Neure arma bakarra  dut akordeoia

Hauspoari eraginez  dirudi lehoia.

Eskua jaten badit  on egin dezaion

Cervantesi holakorik  gertatu zitzaion.

 

Furra, furra...

 

Zerbait egitekoan  zuzen eta artez

Zorri bat garbitu dut  ur-pistola batez.

Orain galdurik nago  beldurrez beteta

Muniziorik gabe  gelditu naiz eta.

 

Furra, furra...

 

Eta orain banoa  berriro ohera

Bila ez badatoztik  lolo egitera.

Bihar ikusiko da  zer dagoen berri

Jakintsuenak ere  ezin du igerri.

 

Furra, furra...

                                                        ASKE MAITTE

                                                                                           Gatibu  

Suziri bi baño ez gara gu

bata bestien aurrien.

Melodi bat entzuten da urrunien

hurbiltzen zara esanez:

gaba deike dekogu

ta bere sekretuek

gu bixontzat dire ie, ie, ie

gabien, gabien.

 

Suaren inguruen

gorputz bi bat eginda

bata bestearena

ze polittek garen

dantzan biluzik

ta izerrak.

 

Burue bero

begixek gorri

zu eta ni

gau txori bi

ez dago katerik.

 

Nahi dogunien

nahi dogulako

aske maitte

aske bizi

bizitza zoro hau.

 

 

 

 

 

 A ze gozoa zaren

izerditan

ur gazi zaporie.

Eta ze ondo nagoen

izerran ganien

zugaz kantetan dodanien,

gabien, gabien.

 

Suaren inguruen

ixil-ixilik gaba,

itzal bi ikusten dire

Venuserako txartela

elkarregaz hartunde.

 

Burue bero

begixek gorri

zu eta ni

gau txori bi

ez dago katerik.

 

Nahi dogunien

nahi dogulako

aske maitte

aske bizi

bizitza zoro hau.

 

zu eta ni

gau txori bi

ez dago katerik.

 

aske maitte

aske bizi

aske bizi…