Aholku teknologikoak

WhatsAppek erabilera okerrak zigortuko ditu

Aplikazioaren erabilera desegokiak, tartean, mezuen bidalketa masibo eta automatizatuak, egiten dituzten erabiltzaileak zigortu egingo ditu WhatsAppek. Hala, abenduaren 7tik aurrera, erabilera ez zuzenak burutzen dituzten erabiltzaileak blokeatu egingo ditu, eta beharrezkoa balitz, haien kontrako neurri legalak abiatuko ditu.

Erabilera desegokien artean, hauexek aipatu ditu konpainiak: mezuen bidalketa masibo eta automatizatuak eta pertsonalak ez diren erabilerak. Dirudienez, enpresak dira erabilera txar horien erantzule nagusiak, partikularrek ere burutzen badituzte ere. WhatsAppek, hain justu, WhatsApp Business diseinatu du erabilera horietarako, eta neurri horien bitartez, aplikazio hori sustatu nahi duela dirudi.

Antza, konpainiaren produktuak ez daude prestatuta bidalketa masibo eta automatizatuak egiteko, zeintzuk aplikazioaren Erabilera Zehaztapenak urratzen dituzten.

Erabilera oker horiek machine learning sistemen bidez kontrolatzen ditu WhatsAppek, eta enpresa askok kontrol hori saihestu arren, “neurrigabeko milioika kontu” identifikatu eta blokeatu dira.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu