Ogi apurrak Ogi apurrak

Edukiaren listatua Edukiaren listatua

2019/06/26

Hamar bat erakusketa prestatu ditu Barakaldok uztailerako

Besteak beste, pintura, eskultura eta argazkilaritzako hamar bat erakusketa eskainiko ditu Udalak

Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Droga-menpekotasunen Prebentzio Arloa aurrera jarraikitzen zaio udalerriko kultur-guneetan aurreikusita dauzkan erakusketei; uztailean hamar bat erakusketa egingo dira. Interesatuta daudenek pintura, eskultura eta argazkilaritzako lanak ikusteko aukera izango dute, bai artista ospetsuenenak bai hiriko ikasleenak.

CENTRO CIVICO CLARA CAMPOAMOR ZENTRO ZIBIKOA

Datorren uztailaren 1ean emango zaio hasiera Laka goitizenez ezagutzen den José Javier Lacalle artistaren pintura eta eskultura erakusketari : "Laka, ibiltaria / Laka, el viajero" . Abuztuaren 28ra arte egongo da, 09:00etatik 14:00etara.

1985ean sortu zen bidaiariaren pertsonaia: beste nia konplize bihurtzeko Lakak sortutako ziztrin txisteraduna. Hasieran, berak sortzen zituen kartel, panfleto eta katalogoetan agertzen zen.  Aurrerago, bidaietan diru zorroan gorde zitezkeen formatu txikiko marrazkiak egiten hasi zen, bai eta munduko edozein txokotako eraikin, toki eta pertsonekin argazkiak ateratzen ere. Horren guztiaren ondorioz, tamaina handiagoko sormen-lanak egin zituen, betiere jolas-kutsuz eta kromatismo oparoz landuak.

GURUTZETAKO ZENTRO ZIBIKOA

Uztail osoan, Gurutzetako Zentro Zibikoko argazkilaritza ikastaroan jardun duten ikasleek egindakoaren argazki erakusketa izango da Zentroan bertan. Barrualdean eta kanpoaldean egindako argazkiak dira, eta praktikaldian egin dituzte. 

GAZTE BULEGOA

Ibon Bascones Larrauriren Into the Blue izeneko pintura erakusketa egongo da ikusgai, hilabete osoan.  Hau da arkitektura ikaslearen lehenengo erakusketa, eta bi bilduma aurkeztuko ditu: ura eta urdin kolorea inspirazio hartuta margotutako koadroz osatua, bata, eta boligrafo beltzez egindako obra txikiagoz osatua, bestea. Bigarren honetan, gaiak ugariagoak dira.

IKUSTEKO MODUAN EGONGO DIREN BESTE ERAKUSKETA BATZUK:

  • Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioa
    Margolan eta Arte Digitalen Nazioarteko Lehiaketaren erakusketa / Exposición del Certamen Nacional de Pintura y Arte Digital, hasta el 15 de Julio.
    CARSARTE arte plataformak antolatuta, Pintura eta Arte Digitalaren VIII. Nazioarteko Lehiaketan saritu eta aukeratutako obrak zintzilikatu dituzte erakusketa honetan.  Denak dira abangoardistak, eta teknologia berriei lotuak.
  • Udal Erakusketa Aretoa
    Harrizko eta altzairuzko memoriak / Memorias de piedra y de acero, hasta el 19 de julio.
    Bordeleko Unibertsitateko irakasle Jesús J. Alonso Carballés irakaslearen Gerra  Zibilaren eta frankismoaren Euskadiko biktimen monumentuak aztertzen dituen ikerketa oinarri hartuta Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak antolatutako erakusketa. 
  • Natur Gela ¿ Aula de Naturaleza
    • Bosque animado / Baso biziduna, uztailaren 29a arte.
      Udalerriko ikastetxeetako 5. mailako ikasleen erakusketa.
    • Naturako animaliak / Animales de la naturaleza, uztailaren 31 arte.
      Animalien munduan barrentzen gaituzte Txema Prietroren argazkiek.
  • CIHMA·Luis Choya Almaraz·IHIZ
    Uda osoan, astearteetatik igandeetara: 11:30 ¿ 15:00; eta larunbatetan: 11:30-15:00 / 17.00-19.00, honako erakusketok:
    • ARGAZKIRATU 2019
      Argazkiratu 2019ko Argazki Sortzaileen V. Lehiaketan parte hartu duten irudiak aurkezten ditu. Gaia: Barakaldo gauez
    • Carlos Ibañezen ondarea / El legado de Carlos Ibañez.
      Informazio panelen bidez agertzen zaizkigu Barakaldoko pertsonaia ospetsuaren historiagile, idazle eta poeta alderdiak.