gorka julio
IRLEN SAREA

Sarean euskaraz

2020ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Sarean Euskaraz gutxik ezagutuko dute akaso EAEn edo Iparraldean, baina erreferentzia bihurtzen ari da Nafarroan. Laugarren edizioan da, eta COVID-19 testuinguruan, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloan euskararen erabilera sustatzen eta ezagutzera ematen zein euskarazko kultura digitala sustatzen ari da. Oraindik ere forma interesgarriagoak hartzen ari da. Zer erakutsi asko dauka programa horrek, Euskaraldiaren bezperatan.

Aurten, ekimenak beste formatu bat hartu du eta hamar ikastetxetan eta 23 udalerritan zabalduko da, doako ikastaroekin. Ekimenari esker, 4. DBHko eta 1. Batxilergoko 925 ikaslek ikastetxeetan (eta gazteleku batzuetan) antolatu diren zortzi tailer praktikotan parte hartuko dute: musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak; bideomappinga: errealitatea areagotu proiekzioak objektuen geometriara doituz; App Inventor: Android sakelakoetarako aplikazioak sortzeko zerbitzua; errealitate birtualera hurbilpena; Wikipedia: entziklopedia auzolanean eta euskaraz nola elikatu; Arduino: elektronika interaktiboan hasteko; 3D inprimagailuak: objektuak diseinatu eta modelatu; eta Raspberry Pi: plaka ordenagailu txiki eta merkeak.

Bi saio ere eskainiko zaizkie Moodle online ikaskuntza libreko plataformaren bitartez. 4-5 minutuko hainbat bideo-pilula eta gamification (joko estrategia) bat duten ikastaroen bidez. Maider Likonak (GISA elkartea) Pribatutasuna sarean gaia jorratzen du, eta, Ane Ortizek (Emaize Sexologia Zentroa) 3.0 harremanak: emadazu like bat gaia.

2017an jardunaldi gisa jaio zenetik, hazten joan den ekimena da. 2018an jardunaldia bikoiztuz: 2019an, ikastaroak gehituz; eta orain, ekimena deszentralizatuz. Tailerretan sektorean esperientzia duten profesionalek eta elkarteen ordezkariak dira erreferente, eta ikastaro digitaletan denak emakumeak. Teknologia libre edo ohikoak baino aukera askatzaileagoak proposatzen dituzte tailerretan. Ekimenak eskolan direnean, aisiari lotu daitezkeen tailer forman ematen dira eta gaztelekuetan egiten direnean guztiz aisiari lotutakoak. Hirietara ez ezik, maiz ahaztuak diren herritetara ere iristen dira.Eta garrantzitsuena: gazte askorentzat puntako teknologia horiekiko lehen harremana euskaraz izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.