Euskara ingurune digitalean

Egunean Behin jokoaren 9. denboraldia urtarrilaren 31n hasiko da

Sustatu.eus webguneak jakinarazi duenez, Egunean Behin joko ezagunaren denboraldi berria, bederatzigarrena, hilaren 31n abiatuko da. Hamar aste iraungo du, eta oraingoan ere EITBk babestuko du.

Horrekin batera, martxoan, aplikazioak hiru urte beteko ditu. “Milaka erabiltzaileon laguntzarekin, honaino iritsi izanarekin harro gaude. Orain, presta zaitezte datorren astelehenetik aurrera jokatzeko”.

Aurten ere, jokoaren finala EITBko Biba Egunean Behin! telebista-saioarekin elkarlanean egiteko asmoa erakutsi dute jokoaren arduradunek. “Final bat egiteko asmoa eta ideia badaukagu, baina nola izango den ez daukagu zehaztuta une honetan. Zerbait irtengo da, hiru urte beteta ez dugu airean utziko…”.

Azkenik, adi, edizio berri honetarako gogor ari baitira lanean jokoaren atzean dauden burmuinak: “Galdera sorta berriekin ere ari gara… Beraz, ez zaizue gaizki etorriko euskarazko eguneroko joko berrietan trebatzen bazarete, urtarril honetan bertan modan jarri diren Wordle eta Berbaxerkara”.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu