ESK, CGT-LKN eta STEILAS sindikatuek M1eko manifestazioei eutsiko diegu. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako ebazpena arbuiatzen dugu. Erabaki hori biltzeko eta manifestatzeko oinarrizko eskubidearen aurkako erasoa dela uste dugu.

 

 

Maiatzaren 1eko mobilizazioetarako ezarritako desplazamendu-murrizketen aurka ELAk eta CCOOk aurkeztutako errekurtsoak errefusatzeko EAEANk emandako epaien aurrean, Ertzaintzaren zuzendariaren ebazpenean, ESK, CGT-LKN eta STEILAS sindikatuok:

  • EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako ebazpena arbuiatzen dugu. Erabaki hori biltzeko eta manifestatzeko oinarrizko eskubidearen aurkako erasoa dela uste dute, eta hori oso gertakari larria da.

  • Mugimendu sozialek, sindikalak barne, pandemia garai honetan deitu ditugun mobilizazio guztietan erantzukizunez jokatzeko froga nabarmenak eman direla uste dugu.

  • Maiatzaren 1erako deitutako manifestazioei eutsiko diegu; eta osasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko dira (maskara, segurtasun-distantzia).

  • Maiatzaren 1ean manifestazioetara joango diren pertsona guztiei dei egiten diegu modu arduratsuan parte hartzera, orain arte egin dugun bezala, eta behar diren neurriak hartzea haien osasuna eta haietara joango diren kide guztiena babesteko.

Oharra:  mobilizazioetara bertaratzeko honako formularioa bete eta zeukin eramatea gomendatzen dizuegu.

Formularioa deskargatu

 

2021ko maiatzak 1eko manifestazioak

  • Bilbo 11:30tan. Gran Vía 56
  • Donostia 12:00etan. Bretxa
  • Iruñea 12:00etan Errekoletak plaza
  • Gasteiz 12:30etan Europa

 

Maiatzak 1: Zorroa lehertu!

Langileok argi izan behar dugu etorkizun hobe baten alde borrokatzeak merezi duela, beti egin dugun bezala, diruzalekeriak bide laburra duela Irakurri

Maiatzak 1: kapitalak gehiago nahi du

Gobernuak, kapitalaren ordezkari, larrialdi galgari eragin beharrean, krisia sakontzen duten neurriak hartzen ari dira, bizitzaren prekaritatea eta herritar gehienen pobrezia Irakurri

Maiatzaren 1a, jomugan

Kutsatzeen %70 lantokietan gertatzen diren arren, manifestatzeko eskubidea mugatzen dute soilik. Manifestatzeko eta gure eskubideak erantzukizunetik defendatzeko deia egiten dugu. Irakurri

Estutzeko ordua da. Eskubideak jokoan ditugu

Espainiako gobernua osatzen duten alderdiek beren hauteskunde-programetan lan-erreforma indargabetzea eta pentsioen sistema publikoaren defentsa zeramatzaten arren, langileok oraindik ez ditugu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua