Ekainak 17: kontsulta publikoa, ekarpenak egiteko azken eguna

Bilaketa, erreskate eta salbamendu zerbitzuengatik tasak ezartzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Udal Ordenantza berria, egoera jakin batzuetan bilaketa-, erreskate- eta salbamendu-zerbitzuengatiko tasak ezartzeko.



Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zuzendaritza honen asmoa da Udal Ordenantza arautzaile berri bat sustatzea, Zuzendaritza honek ematen dituen bilaketa, erreskate eta salbamendu zerbitzuengatik tasak ezartzeko.


Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Donostiako Udaleko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu zerbitzua doakoa da, eta, beraz, ez du kosturikizaten haren onuradunentzat. Hala ere, bilaketa, erreskate eta salbamendu esku-hartze batzuk lotuta daude, gertatzen diren inguruabarrak direla eta, seinaleztatutako eremuetan arrisku jarduerak egitearekin, eta/edo zerbitzua ematen zaion pertsonak jaramonik ez egitearekin babes zibilaren arloan eskumena duen edozein erakunde ofizialek emandako neurriei edo abisuei. Egoera horiek, baliabide materialetan eta giza baliabideetan gastua eragiten diote Udalari, eta beharrezkoa ez den arriskuan jartzen ditu esku-hartzen duten pertsonak.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Jakina denez, pandemiak eragindako ondorioetako bat mendi irteeren gorakada izan da, eta, ondorioz, erreskateak asko ugaritu dira gure Erkidegoan eta udalerrietan. Askotan, erreskate horiek honako arrazoi hauengatik egiten dira: abisu meteorologikoak ez betetzeagatik, ekipamendurik ez izateagatik, debekatutzat seinaleztatutako guneetara sartzeagatik. Bestalde, gure hirian uretako kirola gero eta gehiago egiten da. Surfa, bodyboard-a, piraguismoa eta antzeko jarduerak gero eta ugariagoak dira, eta orain ezohiko lekuetan egiten dira. Batzuetan, praktika horiek baldintza meteorologiko txarretan egiten dira, eta horrek jarduera horiek egiteak dakarren arriskua areagotzen du. Horregatik proposatzen da tasa ezartzea egoera jakin batzuetan mendiko, hiriko eta uretako bilaketa, erreskateeta salbamendu zerbitzua emateagatik.

Arauaren helburua

Egoera jakin batzuetan, tasa espezifiko bat onartzea proposatzen da. Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko bilaketa, erreskate eta salbamendu zerbitzuengatik, arrisku jarduera mota horiek murrizteko. Tasa horren helburua da arriskugarriak izan daitezkeen kirol eta/edo aisia jarduerak egiteko beharrezkoa den prebentzio kulturan sakontzea.Tasaren helburua, beraz, ez da diru bilketa, prebentzioa baizik; eta erabiltzaileei erantzukizuna eskatzen die, zenbait jarduera ahalik eta segurtasun berme handienekin egiteko.

Egon daitezkeen bestelako aukera erregulatzaileak eta ez erregulatzaileak

Nahiz eta arriskuaz edo debekuez ohartarazteko seinaleak jarri eta babes zibilaren arloan eskumena duen edozein erakunde ofizialek abisatu, hainbatetan ez zaie jaramonik egiten; eta horren ondorioz sortzen diren egoerak saihesteko helburuarekin tasak onartzeko proposamena egin da, baliabide disuasorio moduan, beste irtenbiderik ez delako ikusten.

Egin zure ekarpena

2021/06/14-an argitaratua