Indarkeria matxista

Sexu eraso bat izan zen igandean Barakaldon

Emakume bat diskoteka batean sartu zen, eta ez du gogoratzen gero zer gertatu zen. Goizaldean kalean aurkitu zuten, minez eta odoletan.

Barakaldon ekainean indarkeria matxistaren aurka egin zuten bilkura bat. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2022ko irailaren 6a
10:42
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hainbat iturriri jakinarazi dienez, igande goizaldean sexu eraso bat izan zen Barakaldon (Bizkaia). Igandean bertan salatu zuten, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Hainbat pertsonari deklarazioa hartu die.

El Correo egunkariaren arabera, diskoteka batean izan zen erasoa: emakumea lagun batekin joan zen, baina ez du gogoratzen gero zer gertatu zen. Egunkari horrek argitaratu duenez, gazte batzuek etxe bateko ezkaratzean aurkitu zuen, noraezean, minez eta genitaletan odola zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.