Zerbitzu publikoetan Asteak Emana 2024.04.26

Zerbitzu publikoetan Asteak Emana 2024.04.26

LAB Zerbitzu Publikoak

Resumen semanal de lo acontecido en los servicios públicos

2024.04.26



Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.



LABek ez du onartuko irakasleak zalantzan jartzea

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Osasun Publikoari egindako eskaera interinoen absentismo handia ikertzeko trikimailu bat da. Hezkuntzako sindikatuok irakasleen baldintzak hobetzeko eskatzen ari garen aldarrikapenetatik eta negoziazioatik arreta aldentzeko beste saiakera bat.



Nafarroako Arartekoak Hezkuntzari gomendatu dio Lanbide Heziketan diharduten PTak ere “saritu” ditzala

El Defensor del Pueblo recomienda a Educación “compensar” también al personal PT que ejerce en Formación Profesional

LABek eskatuta, Patxi Verak zuzentzen duen erakundeak Hezkuntzari eskatu dio beharrezko neurriak har ditzala Lanbide Heziketako PTei ere aplikatzeko DBHra atxikita daudenek jasotzen duten soldataren %5,45eko osagarria. Pedagogia Terapeutikoko profesionalak maisu-maistren kidegokoak dira. Hauen eginkizun nagusia da behar diren tresnak eskaintzea eta egokitzea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei, integratzen laguntzeko. Horregatik, langile horiek, Lehen Hezkuntzan ez ezik, Bigarren Hezkuntzan ere aritu daitezke, eta baita Lanbide Heziketan ere.



Entzierro bat antzeztu dugu Iruñean Nafarroako zahar egoitza pribatuen hitzarmenaren negoziazioen blokeoa salatzeko

Escenificamos un encierro en Iruñea para denunciar el bloqueo de las negociaciones del convenio de las residencias privadas de Nafarroa

LAB sindikatuko zenbait kidek eta zahar egoitzetako langileek entzierro bat antzeztu dugu gaur goizean Iruñeko karriketan barna, protesta-ekintza gisa, Nafarroako zahar etxe pribatuen lehen hitzarmenaren negoziazioek etengabeko blokeoa jasaten dutelako. Helburu berarekin, gaurko bertze greba egun bat deitua genuen.



Nafarroako Mahai Orokorra: Azalpenen ondoren ere, ez dugu ulertzen

Mesa General de Nafarroa: Tras las explicaciones seguimos sin entender

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak azalpenak eman ditu gaur administrariak egonkortzeko prozesuan sortutako egoerari buruz. Dena giza akats bati egozten dio, eta hori uler dezakegu. Hala ere, horrek ez du azaltzen zergatik saiatu diren gertatutako ezkutatu eta aurrera egiten, eta zergatik argitaratu ziren lanpostu aukeraketaren emaitzak errekurtsoak ebatzi aurretik.

ADM MG caos administrativas



EHUn Palestinaren alde pauso gehiago eman behar badira ere adierazpena positibotzat hartzen dugu

Gaurko Gobernu Kontseiluaren saioan adierazpen bat onartu da “Palestina laguntzeko manifestua Gazako hondamendi humanitarioaren aurrean” izenburupean.



Babestu egin dugu oraindik aitortua ez zuten Osasunbideko osasun langileentzako Lanbide Karreraren ezartzea, baina osasun arlokoak ez diren langileei zabaltzea eskatzen dugu

Apoyamos la implantación de la carrera profesional para el personal sanitario de Osasunbidea que aún no la tenía reconocida, pero exigimos que se amplíe al personal no sanitario

Gaur eguerdian Iruñean egin den Osasunbideko mahai sektorialean, LAB sindikatuko kideok aldeko botoa eman diogu C eta D mailetako osasun langileentzako Lanbide Karreraren lege proiektuari. Lege proiektu hau LABek bere garaian Osasun Departamentuarekin lortu zuen akordioaren gauzatzea da, eta neurri garrantzitsua da horren onura jasoko duten 3.000 pertsona baino gehiagorendako. Hala ere, bidegabetzat jotzen dugu osasun arlokoak ez diren langileak kanpoan gelditu izana; beraz, borrokan jarraituko du Osasunbideko langile guzti-guztien lan baldintzak erabat duindu arte.



Nafarroako ikastetxe itunduetako akordio berriaren negoziazioan aurrerapenik gabe

SEPNA-FSIE, UGT eta LAB sindikatuok, Nafarroako Hezkuntza Ituna duten ikastetxeetan langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa laster bukatuko denez, gure egonezina eta kezka adierazi nahi ditugu Hezkuntza Departamentuak eta sektoreko patronalek negoziatzeko borondaterik ez dutelako.



Osakidetzak ez du Euskara Plana betetzen eta iluntasunez jokatzen du konpromisorik eza ezkutatzeko

Osakidetza incumple el plan de euskera y actúa con oscurantismo para ocultar su falta de compromiso

Osakidetzak urteak daramatza bere pasibotasunarekin EAEko osasun sistema publikoa benetan euskalduntzea eragozten. Propaganda engainagarriaz harago, eta bertako langileek beren zereginak euskaraz egin ahal izateko euskalduntze prozesua eragozteaz gain, ez du bermatzen erabiltzaile euskaldunek arreta euskaraz jasotzeko duten eskubidea.



Desgaitasunaren itunpeko sektorea Nafarroan: atzerapausorik ez gure lan eskubideetan

Sector discapacidad concertada Navarra: ni un paso atrás en nuestros derechos laborales

Nafarroako Gobernuarekin itundutako desgaitasuna duten pertsonen arretarako zentroetako langileok mobilizatu egiten gara VI. sektoreko hitzarmenaren negoziazioaren egoera publikoki salatzeko.



LABek ez du sinatu EAEko anbulantzietako aurreakordioa, hilabete luzetako borrokan planteatutako gutxieneko hobekuntzak ez baititu jasotzen

LAB no firma el preacuerdo en ambulancias de la CAV, ya que no recoge ni siquiera los mínimos planteados durante esta lucha que ha durado varios meses

Anbulantzietako langileentzat Osakidetzako lankideekiko homologazioa eta soldataz haragoko bestelako hobekuntzak alde batera utzi dituzte azken asteetan LABi bizkar emanda aritu diren ELA, CCOO eta UGTk. LABek ez du sinatu aurreakordioa




LAB Sindikatua


Bollera izatea, aske egiten gaituen erabakia. Askatasunez bizi nahi dugun erabakia. LANTOKIAK ASKE!

Lesbiana izateagatik jazartuak eta zigortuak izatea oraindik orain gutako askok bizi dugun egoera da. Lan munduan, modu espezifiko batean ematen den jazarpena da hau:



Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dugu sindikatuok

Los sindicatos reivindicamos la urgencia de abordar la prevención para garantizar la salud laboral

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuok osatzen dugun intersindikalak irmoki salatu dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan.



Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iragarritako Herri Ekimen Legegileari babesa adierazi dio LABek, gutxieneko pentsioak 1080 eurotara premiaz osagarritu daitezen

Acompañaremos la elaboración de la ILP anunciada por el Movimiento de Pensionistas de Euskal Herria para que de manera urgente se complementen las pensiones mínimas a 1080 euros

Atzo, apirilak 19, milaka euskal pentsiodun atera ziren kalera. Gasteizen egindako mobilizazioan, 1080 eurotako gutxieneko pentsioa behingoz berma dadin 170 udaletan baino gehiagotan aurkeztutako mozioak izan zituzten hizpide, baita horren segida izango den lantzen dabiltzan Legez besteko Proposamena ere. LABek mugimenduaren aldarriekin bat egiten du eta ekimen berri hau babesten duela adierazi du.




Bideoak


Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dugu sindikatuok



AHOTSA: LAek Nafarroako zahar etxe pribatuen hitzarmenaren negoziazioen blokeoa salatu du


Report Page