Digitalizazioa hezkuntzan: teknologia burujabetzaren gaia hainbat ikastetxeetako zuzendariekin partekatu dugu

Digitalizazioa hezkuntzan saio telematikoaLasarteko Berritzeguneak gonbidatuta, hainbat ikastetxetako zuzendariekin saio telematiko bat egin dugu ‘Digitalizazioa hezkuntzan‘ izenburupean.

Ikastetxe bakoitzak bere Plan Digitala osatzearen garrantzia azpimarratu dugu. Horretarako Europako Batzordeak martxan jarritako Selfie autoebaluaziorako tresnaren berri eman diegu. Era berean, teknologiaren inguruko edozein erabaki hartu aurretik mahai gainean izan beharreko zenbait irizpideri buruz hausnartzea beharrezkoa dela azpimarratu dugu:

  • Datuen erabilera
  • Autonomia (burujabetza bezala ulertuta)
  • Softwarearen jabetza
  • Hizkuntzaren tratamendua (euskara lehentasunez kontuan hartzea)

Berriro ere gogorarazi dugu hodeia ez dela existitzen, beste norbaiten ordenagailua dela eta software libreak autonomia eta independentzia garatzeko abantaila ugari eskaintzen dituela, baita euskararen erabilerari begira ere. Zentzu honetan hiru tresnen inguruan sakondu dugu:

  • BigBlueButton
  • Moodle
  • Nextcloud

Uste dugu beharrezkoa dela teknologia eta datu burujabetzari eta software libreari buruz hitz egitea ikastetxeekin, hartzen den erabaki bakoitzaren aurrean konbentzimenduz aritzeko. Horretara bideratua zegoen gaurko saioa. Milesker parte hartu duzuen irakasle eta zuzendari guztioi!

Nahi duenarentzat hemen dituzue erabili ditugun bi aurkezpenak:

Aurreko bidalketa
Tokiko merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina
Hurrengo bidalketa
Seber Altube ikastolarentzat webgune berria garatu dugu