Skip to main content

Telebistak berreskuratzeko jardunaldia Gasteizko Reutilizagunean

Gizartea

Telebistak berreskuratzeko jardunaldia egingo da da Gasteizko Reutilizagunean hurrengo larunbatean. Pasa den otsailean egondako hitzalaldi digitala dela eta, kanpoko LTD sintonizadorearekin arazorik gabe funtzionatzen duten telebista ugari jaso dira hilabete hauetan. Hauek guztiak herritarren esku jarriko dira orain, behar baino lehenago hondakin bilakatzea ekiditeko. Telebista hauetako bat eskuratzeko interesa duten pertsonek Reutilizaguneak Benito Ginea kalean duen lokalera gerturatu ahal izango dira larunbatean, bai goizeko zein arratsaldeko ordutegian.