Teknologiari lotutako tailer berriak antolatu dituzte Torrekuan

Udazken eta neguan TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak elkarlanean ekimen sorta egin ondoren, teknologiaren erabilera zuzena zabaltzeko eta teknologiak gizartean sortzen duen ezagutza arrakala txiktzeko Teknologia Denontzat ildoko tailerrei segida emango diete udaberrian ere.

Honela, hiru ekimen desberdin prestatu dituzte hurrengo hilabeteetarako. Tailer guztiak Torrekua eraikineko 3. solairuan izango dira, goizeko 10etatik 12etara. Antolatzaileek herritarrei eta eragileei parte hartzeko dei zabaldu die.

Tailerren informazio eguneratua eta izen emateak esteka honetan konstulta daitezke.

Hauek dira udaberrian Torrekuan teknologiari lotuta izango diren tailerrak:

    • Apirilak 9 – Nola babestu zure bizitza digitala I? Nire mugikorrak zein datu jasotzen dituen jakin, mugikorra nola konfiguratu eta konexio seguruak nola egin.
    • Maiatzak 7 – Nola babestu zure bizitza digitala II? Nola babestu bilaketak, zein datu jasotzen ditu eta cookien azalpena.
    • Ekainak 4 – Eguneroko tramiteak online (Osakidetza, bizitza laborala, udalak…) Osakidetzako karpeta digitala nola ikusi eta udaletxearekin harremanetan nola jarri.

Bestetik, Teknologia Zalantzen Txokoa ere antolatu dute, mugikorra edo ordanagailua erabiltzerako orduan sor daitezkeen zalantza eta galderei erantzuteko. Saioak hilabetean bitan izango dira, Torrekuan, goizeko 10etatik 12etara: apirilaren 16 eta 30ean, maiatzaren 14 eta 28an eta ekainaren 11 eta 25ean.