gorka julio
IRLEN SAREA

Onartzen dut

2020ko urriaren 31
00:00
Entzun
Egungo datuen ekonomia onarpen apatikoan oinarritzen da. «Onartzen dut» klik egiten dugu, ezer irakurri gabe ere. Alex Pentland MITeko irakasleak gidatutako mugimendu txiki batek badu beste ideia bat gauzak nola funtziona dezaketen. Pentland GDPR legea garatzen lagundu zuen Europako Batasunean, eta horren arabera, erantzuna datuen jabetza kooperatiboan egon liteke.

Aldaketa gauzatzeko ondoen kokatutako indarra kreditu kooperatibak izan daitezkeela dio. Kreditu kooperatibak kontsumitzaileen jabetzako kooperatibak dira eta erabiltzaileen datuak erabiltzeko baimena izaten dute. Beren kideek horiekiko jabetza osoa dute, irabaziak partekatzen dituzte eta zuzendaritza batzordea hautatzen dute, pertsona bat, boto bat irizpidea jarraituz. Kreditu kooperatibatik dirua gordetzen edo mailegatzeko baliatzen diren bezala, datu kudeaketarako balia daitezkeela uste du Alexek.

Pentland-en ikuspegiaren arabera, kreditu-kooperatibek kideei «datu-kooperatiba» batean sartzeko aukera ematea litzateke soluzioa. Datuak beste batzuekin bateratuz, datuak horiek nola erabiltzen diren negoziatzeko aukera hobea izateko.

Pentlanden bisio hori gurera ekarrita aplikatzen zaila dirudi, baina kreditu kooperatibak tartean egon edo ez, datu-kooperatibek, hainbat arazori soluzioa eman diezaioketela iruditzen zait. Datu pertsonalekin, zer egin edo ez kideek erabakiko lukete, ikerketa baterako dohainik utzi edota datu horiek erabili nahi dituen entitate pribatu bati ordainduz eskaintzeko, baina datuekiko kontrola mantenduz beti ere.

Iratxe Esnaolak Datuen jabetza eta burujabetza, datuek gidatutako jendartean artikuluan datuak jendartean erabakiak hartzeko eta garatzeko ezinbesteko tresna direla nabarmendu du. Datu publikoez ari da gehiago, datu ireki behar luketen datu publiko edo komunei buruz, baina arlo pertsonaleko datu agregatuetarako ere balia daiteke.

Datu pertsonalen kudeaketarako datu kooperatiba horiek soluzio interesgarria izan daitezke, bainaarlo publikotik datuen erabilera, irekiera, pribatutasuna... defendatzeko politika sendoez lagunduta badaude. Katalunian, eskoletan Gmail eta Youtube debekatu dituzte: Generalitatearen ustez, horiek ikasleen datuetara «bereizi gabe» sartzen direlako, eta «ustiatzen» dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.