"Hikaratu, beldurrik gabe!"

Adi "Hikaratu" kanpainako Tik Tok eta Instagram bidezko lehiaketaren oinarriei

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 16a, 09:17

Hikaren erabilera sustatzeko NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Euskara Taldeak abian jarritako lehiaketako oinarri arautzaileak eguneratu dituzte. Lerrootan bildu ditugu.

Euskararen, eta zehazkigo hikaren erabilera sustatzeko "Hikaratu, beldurrik gabe!" kanpaina abian dute NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Euskara Taldeak. Egitasmo honen baitan, besteak beste, asteartero Potxoenean trebakuntza ikastaro batean parte hartzen ari da herritar talde bat. Hikalagun dinamika ere martxan dute. “Bi figura elkartu nahi dituzte hika moldatzen direnak eta hika aritzeko prest bai baina laguntza behar dutenak”. Hikalagun izateko izen-ematea zabalik dute; usurbil@aek.eus helbidera idatzita edo 607 609 379 telefono zenbakira deituta.

Eta baita Tik Tok eta Instagram bidezko lehiaketa ere. 14-20 urte arteko gazteei zuzenduriko ekimen honetan parte hartzeko egin beharrekoa oso erraza da. "Lagunekin, familiakoekin edo ingurukoekin HIKA (Noka edo Toka) elkarrizketa bat, Tik Tok edo Instagram plataformako bideo baten bidez jaso beharko da. Elkarrizketa pasarte umoretsu bat, egunerokotasunari lotutako pasarte edo asmatutakoa ere izan liteke". Hemen duzue araudia:

HIKARATU: TIK TOK ETA INSTAGRAM LEHIAKETAREN OINARRIAK

1- Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea Usurbilgo Euskara Taldearekin elkarlanean
2- Gaia: HIKARATU, beldurrik gabe! Noka edo toka elkarrizketa bat erakutsi, Tik Tok-eko edo Instagrameko bideo baten bidez.

3- Helburuak:

  • Euskararekiko eta bereziki Hika (Noka eta Toka) aritzeko kontzientzia piztea.

  • Usurbilgo gazteen sormena eta talentua estimulatzea

  • Talde-lana sustatzea ikus-entzunezkoen arloko teknologia-bitarteko sinpleak

    erabilita.

    4- Hartzaileak: Lehiaketa 14 eta 20 urte arteko gazteak, bakarka nahiz taldean har daiteke parte.

5- Egin beharrekoa: Lagunekin, familiakoekin edo ingurukoekin HIKA (Noka edo Toka) elkarrizketa bat, Tik Tok edo Instagram plataformako bideo baten bidez jaso beharko da. Elkarrizketa pasarte umoretsu bat, egunerokotasunari lotutako pasarte edo asmatutakoa ere izan liteke. Horretarako, Tik Tok-en eta Instagramen ohikoak diren bideo-formatuak erabili beharko dituzte (esketxak, koreografiak, bideoak etab.), musikaz, efektuez, trantsizioez eta bakoitzak nahi dituen baliabideez baliatuz.

6-Nola parte hartu: Bideoa Tik Tok plataformatik bertatik eta Instagrametik partekatu beharko dira, HIKARATU erabiltzailea aipatuz (@hikaratu_lehiaketa) eta #HikaratuLehiaketa traola erabiliz.

Era berean, WeTransfer bidez ere helarazi ahalko dira bideoak, elkartea@noaua.eus helbidera bidalita eta beharrezko datuak jarrita (Tik Tok edo Instagram plataformako erabiltzailea eta harremanetarako email bat).

Jasotako lan guztien artean, abenduak 2an 18:00etan Sutegin egingo den ekitaldian zozketa egingo da irabazleak nor diren jakiteko. Noaua!ko webgunean eta sare sozialetan ere emango da sarituen berri.

7- Saria: HURBILAGOKO dendetan erosketak egiteko 100 euroko BI opari-txartel zozketatuko ditugu partaide guztien artean.

8-Baldintzak:

  • Gaia: HIKARATU, beldurrik gabe! Noka edo toka elkarrizketa.

  • Partaideak HIKA (Toka edo/eta Noka)hutsean aritu beharko dira aurkeztutako

    bieoan.

  • Gutxienez 30 eta gehienez ere 60 segundoko bideoak.

  • Bakarka (beti ere elkarrizketa bat irudikatzen bada) nahiz taldeka hartu ahalko

    da parte. Gehienez 5 pertsonako taldeak onartuko dira.

  • Lanak aurkezteko modua: Tik Tok edo Instagram bidez aipamena eginez

    (@hikaratu_lehiaketa) eta traola erabiliz (#HikaratuLehiaketa).

  • Partaideak behin baino gehiagotan parte hartzeko aukera izango dute.

  • Epea: bideoa grabatu eta bidaltzeko azken eguna 2021/12/01 izango da.

  • Ez dira onartuko eduki iraingarriak biltzen dituzten lanak: giza eskubideen

    urraketa, bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu faltak.

    9- Parte-hartzaileek antolatzaileen erabakiak onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartuko dute.