Skip to main content

Zaintza sektoreko langileek greba egingo dute apirilaren 25ean

Ekonomia

Arabako erresidentzietako eta etxebizitza komunitarioetako langileek azkeneko 3 greba egunak burutu zituzten pasaden urteko abenduan. Geroztik, patronalarekin mahi-negoziatzailean biltzeko eta Arabako Foru Aldundiaren esku-hartzearen zain daude zaintza sektoreko langileak. Izan ere, ez dute inongo berririk izan enpresen partetik eta Aldundiari dagokionez “komunikabideei begira duen irudia garbitzeko” jarri direla kontaktuan, baina ez duela inongo irtenbiderik emateko borondatea erakutsi adierazten dute sindikatuek.

Ondorioz, Arabako zaintza sektoreko langileak greba egingo dute apirilaren 25ean, ostegunean, ELA eta LAB sindikatuek deituta. Prekarietate egoera salatzen dute langileek; urtean 1784 orduko lanaldia egiten dutela eta 26 lanbide-kategoriatatik 11k lanbidearteko gutxieneko soldata baino gutxiago irabazten dutela adierazi dute. Lan baldintzen alde borrokatzeko jartzen dizkieten zailtasunak salatu dituzte ere bai; gehiegizko gutxieneko zerbitzuak dituztela eta enpresen aldetik xantaiak, mehatxuak eta errepresaliak pairatzen dituztela adieraziz. Horregatik guztiagatik, hitzarmen probintzial propioa eskatzen dute, euren lanaren prekarietatearekin eta aitortza faltarekin amaitzeko. Greba eguna Andra Mari Zuriaren plazan egingo duten mahi inguruarekin hasiko da. Arratsaldean, 18:30etan, Bilbo plazatik probintzia plazaraino abiatuko den manifestazioari ekingo diote.