eu | es

JASANGARRITASUN TEKNIKARI izateko Kontratazio Deialdia

JASANGARRITASUN TEKNIKARI izateko Kontratazio Deialdia
2022ko ekainaren 30, osteguna

Deialdi honen helburua da Jasangarritasun teknikari izateko lanpostu bat, lan araubidekoa, presako prozeduraz betetzea. Lanaldi osoa izanen du, eta bi hilabete eta erdiz arituko da Uztailaren 15etik Irailaren 30era, Nafarroa Ezagutu Sareko kide diren Sakana, Aralar eta Plazaola espazioetan.

Izendatutako pertsonak hilabeteko probaldia pasatu beharko du, kontratua sinatzen denetik.

Honako hauek izango dira kontratatuaren eginkizunak:

         

 - Ingurumen-sentsibilizazioko programa bat egin eta gauzatzea ikasleekin.
 - Ingurumen-sentsibilizazioko jarduerak antolatzea Nafarroa Ezagutu sareko hiru guneetan: Sakana, Aralar eta Plazaola.
 - Bisitarien kontrola: fluxu-zenbaketa puntualak.
 - Naturguneetako erabiltzaileen informazioa eta haien espazioarekiko ezagutza-maila biltzeko galdetegia egitea.
 - Hiru espazioetan dinamizazio jasangarriko programa bat diseinatu eta gauzatzea, jasangarritasunaren hiru ardatzak kontuan hartuta.
 - Denboraldi bukaerako jardunaldia antolatzea.

 

Ikusi deialdiaren oinarriak hemen.

Bilatzailea