Skip to main content

Erabilera “datu positiboak” jaso dira Gasteizko elektrolinera sarean

Gizartea

Pasa den irailean martxan jarri zirenetik, 2 mila 800 karga inguru egin dira Gazteizko elektrolinera sarean. Zunder enpresarekin garatutako sareak 84 karga puntu dauzka hirian barrena, estatuan hiri eremuan dagoen proiekturik handiena. Tren geltokian dagoen karga puntua izan da erabiliena 9 hilabete hauetan zehar. Osotara, 150.000 minutuz erabili dira, batez besteko karga denbora 53 minutukoa izan delarik. Erabilera hauekin, 52 tona karbono dioxido isurtzea ekidin da, hiri jasangarriago bat sortzeko helburuan aurrerapausoak emanez.