Jende gehienak uste du bizitza-aseguruen abantaila nagusia dela heriotza edo ezintasuna egonez gero jasotzen den dirua. Eta ez da gezurra: diruak garrantzi handia du. Baina zenbat esango zenuke balio duela zure lasaitasunak? Askotan faktore kuantitatiboei begiratzen diegu, eta ez ditugu kontuan hartzen bizitza-aseguruak bizi garen bitartean eskaintzen dizkigun abantailak. Zer den eta zer urrats eman behar dituzun azalduko dizugu, egin nahi duzun testamentu mota kontuan hartuta.

Bizitza-aseguruak gure kartarik onena dira. Ez du bakarrik babesten eta bermatzen zure egonkortasun ekonomikoa: gure mende daudenena –senitartekoak, bestelako onuradunak…– ere bai.

Bizitza-asegurua izanez gero, lasaiago aurre egingo diegu munduko edozein lekutan eta eguneko 24 orduetan gerta daitezkeen gorabehera zailei. Aseguru-mota horren ezaugarri nagusia da familiaren nahiz bestelako onuradunen behar ekonomikoak estaltzea, heriotza edo istripu nahiz gaixotasunagatiko ezintasuna izanez gero.

Baina estaldura batzuk harago doaz. Aseguru-etxe batzuek lineako testamentuaren zerbitzua sartu dugu gure produktuetan. Gaur egun, Seguros Lagun Arok erabat doan eskaintzen du bizitza-aseguruaren modalitate guztietan.

Egin testamentua nahi duzun lekuan eta nahi duzunean

Gure bizitza-aseguruetan sartutako online zerbitzuetako bat da testamentu pertsonal edo familiarra eta bizi-testamentua. Laguntza horrekin, kontratatzaileak eta bere ezkontideak bere testamentu pertsonal edo familiarra eta/edo bizi-testamentua egin dezake Internetez nahiz telefonoz, abokatu bidezko laguntza juridiko pertsonalizatuarekin eta notario aurreko sinadurarekin.

Doakoa eta legezko balioduna

Zerbitzu honek ez du kostu gehigarririk eta legezko balioa du. Prozedura online egin arren, notariotzara joan beharra dago nahitaez dokumentua ontzat emateko eta sinatzeko. Zerbitzuaren ezaugarri nagusiak:

  • Doako sarbidea testamentu pertsonal edo familiarra eta/edo bizi-testamentua Internetez nahiz telefonoz egiteko.
  • Oinordetza-zuzenbidean aditua den abokatu baten aholkularitzarekin eta erredakzioarekin.
  • Aseguruaren kontratatzailearen etxebizitzatik hurbil dagoen notariotza batean sinatzeko aukera, edo bere etxebizitzan bertan, mendekotasunen bat badu edo mugikortasun-eza.
  • Zerbitzuaren barruan dago, halaber, gaixoen edo ezinduen notario-ahalordea egitea eta sinatzea, betiere ahalorde horrek zerikusirik badu oinordetza-izapideekin.
  • Notarioaren tasak sartuta daude. Zerbitzu honetatik eratorritako beste edozein gastu aseguratuaren kontura izango da.

Lineako testamentua 4 urratsetan kudeatu

Testamentua egiteko prozesua oso erraza da. Testamentu pertsonaletan eta bizi-testamentuetan, prozesua azkarra, legezkoa eta erabat segurua izango da, eta 4 urrats izango ditu:

Testamentu pertsonalaren edo familiarraren urratsak

  1. Inprimakia beteko duzu dokumentua erredaktatzeko behar den informazioarekin (notariotzetan izaten dutenaren oso antzekoa).
  2. Testamentua egitea. Testamentua erredaktatu eta egingo dizun abokatua esleituko dizugu.
  3. Hitzordua hartuko dugu zure etxebizitzatik gertuko notariotza batean, ahal duzunean testamentua egitera joan zaitezen.
  4. Testamentua sinatuko duzu. Notariotzara joan eta sinatu besterik ez duzu egin beharko. Notariotzako sinadurarako beharrezkoa izango balitz, abokatuak lagunduko zintuzke.

Bizi-testamentuaren urratsak (edo Borondate Aurreratuen Dokumentua)

  1. Aurretiko aholkularitza integrala bizi-testamentua egiteari buruz, zure egoeran zer den egokiena kontuan hartuta. Bizi-testamentuan –Borondate Aurreratuen Dokumentua ere esaten zaio– zehazten dira baimendutako tratamenduak eta balizko organo-ematea, ordezkari bat izendatzen da, eta zer hileta nahi den adierazten da, norbere borondatea pertsonalki adierazi ezin den kasuetarako.
  2. Sinadura kudeatzea aseguratuari ondoen datorkion notariotzan. Han inskribatuko dute Borondate Aurreratuen Dokumentua dagokion Autonomia-erkidegoko Erregistroan.
  3. Pazientearen historia klinikoan sartuko da. Borondateen Dokumentua kontsultagai izango dute, estatu mailan, autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzu guztiek. Alegia, ez da ezer gertatuko beste Autonomia Erkidego batera bizitzera joanez gero: denak daude konektatuta Aurretiazko Jarraibideen Erregistro Nazionalera.
  4. Medikuak Borondate Aurreratuen Dokumentua edo Historia Klinikoa kontsultatuko du, bere borondatez edota ordezkariak zein senitartekoren batek hala eskatuta.

Egin ondoren, nire testamentua alda dezaket?

Bai. Testamentua jada notariotzan sinatu arren, Seguros Lagun Aroren testamentu-zerbitzuak aukera emango dizu, bai zuri eta bai zure ezkontideari, urtean behin aldatzeko. Horretarako, sartu berriro zerbitzuan lehen azaldu dizugun bezala.

Garrantzitsua da jakitea Bizi Testamentuaren edo Borondate Aurreratuen Dokumentuaren kasuan pertsonaren erabakiak lehentasuna izango duela dokumentuan jasotakoaren gainean. Hau da, norbaitek etorkizunerako jarraibideak dokumentu batean idatzita utzi arren, dokumentua edozein unetan alda edo erreboka daiteke, pertsona horrek erabakiak hartzeko gaitasuna duen bitartean.

Nola sartu zerbitzuan

Seguros Lagun Aroren bizitza-asegurua baduzu eta Lineako Testamentuaren zerbitzuan sartu nahi baduzu, deitu 944 94 74 28 telefonora 09:00etatik 18:00etara astelehenetik ostiralera (jaiegun nazionaletan izan ezik).

Telefonoz emango dizugu webgunean sartzeko kodea, eta bertan egin ahal izango du testamentua, betiere abokatu baten laguntzarekin. Halaber, izapide guztiak telefonoz egiteko aukera ere eskainiko zaizu, operatzaile batek bitartekari lana eginez, webgune horretan bertan.

Kontratatu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu

Seguros Lagun Aro aukeratzen baduzu lineako testamentua barne hartzen duen bizitza-asegurua kontratatzeko, kontuan hartu lineako testamentua sartuko dela aukeratzen duzun edozein modalitatetan. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 944 94 74 28 telefonora, erabili gure txata, edo galdetu zure aseguru-artekaritzan.